Edukira joan

«Hizkuntza familia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Hizkuntzak}}))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{HezkuntzaPrograma|Hizkuntzak}}
[[Fitxategi:Mapa Lenguas del Mundo.png|righteskuinera|400px|thumb|Munduko hizkuntza familiak.]]
'''Hizkuntza familia''' bat jatorritzat [[aitzin-hizkuntza]] bera duten [[hizkuntza|hizkuntzek]] osatutako taldea da. Hizkuntza askoren kasuan, ezaguna da zein hizkuntza familiari dagokion; [[euskara]]ren kasuan aldiz, ezezaguna da zein duen jatorriko hizkuntza; beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da, eta [[hizkuntza isolatuak|hizkuntza isolatutzat]] jotzen da.
 
Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko zuhaitzen metafora darabil. Hau [[August Schleicher]] izeneko hizkuntzalari alemaniarrak garatu zuen 19. mendean ([[:de:Stammbaumtheorie|Stammbaumtheorie]]). Honi zor zaio ''hizkuntza'' ''familia'' terminoa; pertsonen arteko erlazio biologikoak irudikatzeko erabiltzen diren [[Familia zuhaitzak|zuhaitz genealogikoak]] hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko erabiltzen dira. Hizkuntzalaritza konparatiboak ezartzen ditu hizkuntza familien barneko lotura genetikoak. Familia bereko hizkuntzak edo ahaideak erlazio “genetikoa” dutela esaten da. Familien barruan, badaude ahaide estuagoak diren hizkuntza taldeak; adibidez, [[Indoeuropar hizkuntzak|indoeuropar hizkuntzen]] familiaren baitan ingelesa, errusiera eta gaztelania daude, besteak beste; hizkuntza hauek ordea, azpifamilia desberdinetan sailkatzen dira: ingelesa [[Hizkuntza germaniar|germaniarrean]], errusiera [[Eslaviar hizkuntzak|eslaviarrean]] eta gaztelania [[Hizkuntza erromantzeak|hizkuntza erromantzeen]] azpitaldean. Hizkuntza hauek [[Arkaismo|arkaismoakarkaismo]]ak partekatzen dituzte sarri, hots, aitzin-hizkuntzaren ezaugarriak.
 
Aitzin-hizkuntzaren banaketa ardatz geografikoan gertatzea da ohikoena. Jatorrizko hiztun komunitate bateratua gutxinaka zatikatzen doa [[Dialektalizaziodialektalizazio prozesu|dialektalizazio prozesuaren]]aren bitartez eta amaieran hizkuntza berriak eta beregainak sortzen dira.
 
== Hizkuntza familiak munduan ==
<blockquote>''Artikulu nagusia: [[Hizkuntza isolatuak]]''</blockquote>Munduko hizkuntza gehienak harreman genetikoa dute beste hizkuntza bat edo gehiagorekin eta, beraz, hizkuntza familia baten parte dira. Baina badira hizkuntza familia baten koka ezin daitezkeen hizkuntzak, ezin izan baita ezarri beste hizkuntzaren batekin harreman genetikorik duten. Hizkuntza mota honi hizkuntza isolatua deitzen zaio eta hizkuntza bakarreko familiak eratzen dituzte.
 
Hizkuntza isolatuak bi motatakoak izan daitezke. Lehenengo mota hizkuntza familia baten parte da eta bere isolatutasuna hizkuntza familia horren barneko adar isolatu bat izatean datza; esate baterako, [[Armeniera|armenierakarmeniera]]k [[Indoeuropar hizkuntzak|familia indoeuroparraren]] barneko adar isolatu bat osatzen du. Bigarren hizkuntza isolatu motarako ezin izan da ezarri inolako harreman genetikorik beste hizkuntzaren batekin; adibidez, [[euskara]]. Bada euskararen inguruan eztabaida ea erromatar garaian hitz egiten zen [[Akitaniera|akitanierakakitaniera]]k zein harreman zeukan euskararekin; batzuk diote euskararen arbaso edo aurrekari zela eta beste batzuk euskararen ahaide litzatekeela diote. Dena dela, euskara hizkuntza isolatu absolutu adibidetzat erabili ohi da hizkuntzalaritzazko lan ugaritan.
 
== Hiztun taldeak ==
[[Mundu]]ko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.
 
Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:
 
# Bost hizkuntza nagusi: [[txinera]]k 800 milioi ditu (500 milioi, [[mandarinera]]k); [[hindi]]ak, 350; [[ingeles]]ak, 320; [[frantses]]ak, 270; eta [[gaztelania]]k, 210. Orotara, munduko giza biztanleen %&nbsp;43.
# Hizkuntza handiak: [[errusiera]]k 150 milioi ditu ([[ukrainera]] eta [[bielorrusiera]] aparte); [[arabiera]]k eta [[bengalera]]k, 130 milioi bana; [[portuges]]ak, 120; [[japoniera]]k, 110; [[aleman]]ak, 105 ([[yiddish]]a barne nahi balitz). Denera, munduko biztanleen %&nbsp;20 pasatxo.
# Hamabi hizkuntza erdi-mailako: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: [[javera]], [[italiera]], [[telugu]], [[koreera]], [[marathera]], [[tamilera]], [[vietnamera]], [[turkiera]], [[ukrainera]], [[poloniera]], [[gujaratera]] eta [[thailandiera]]. Orotara, munduko biztanleen %&nbsp;14.
# Beste 2.900 etno-hizkuntza: 30-20 milioi hiztunekoak dira [[India]]ko zenbait hizkuntza, [[errumaniera]], [[nederlandera]], [[birmaniera]] eta beste; 15-6 milioi bitartekoak [[persiera]], [[serbokroaziera]], [[amharera]], [[hungariera]], [[txekiera]], [[suediera]], [[katalan]]a eta [[kitxua]]; 5-3 milioikoak [[daniera]], [[finlandiera|suomiera]], [[albaniera]], [[georgiera]], [[galiziera|galegoa]], [[guaraniera]]; 2 milioiren azpitik geratzen dira [[estoniera]], [[esloveniera]], [[euskara]], azteken [[nahuatl]]a eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen %&nbsp;23 eskas biltzen dituzte orotara.
 
 
=== Banaketa geografikoa ===
Badirudi, hizkuntza familia handiak iraultza motaren baten bitartez zabaltzen direla, teknologikoak, nekazaritzazkoak edo bestelakoak. Iraultza neolitikoek hizkuntza familia handien hedapen handienak ekarri zituen: afroasiarrak [[Afrika|Afrikan]]n eta [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbil]]<nowiki/>ean, sinotibetarrak [[Ekialde Urruna|Ekialde Urrune]]<nowiki/>an eta indoeuropearrak mendebaldeko [[Eurasia]]<nowiki/>n.
 
Gaur egun, bi hizkuntza familia handienen (indeuropearra eta sinotibetarra) artean munduko biztanleriaren % 75 hartzen dute. Honi kontrajarrita, beste familia batzuk, amerindiarrak adibidez, milaka hiztun batzuk besterik ez dituzte.
 
=== Familiak hiztun kopuruaren arabera ===