Edukira joan

«Jean Genet»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Minbiziak hildakoak kategoria eransten)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jean Genet''' ([[Paris]], [[1910]]eko [[abenduaren 19]]a - [[Paris]], [[1986]]ko [[apirilaren 15]]a) frantziar idazle eta antzerkigilea izan zen. Olerkiak, eleberriak eta antzerki-lanak idatzi zituen.
 
== Bizitza ==
[[Prostituzio|Prostituta]] baten semea zen. Amak abandonaturik, [[umezurztegi]] eta adin txikikoentzako zentroetan hezi zen. Hamar urte zituela, lapurreta bat leporatu zioten; gertakari hark bere bizitza osoa markatu zuen. Sarritan sartu zuten kartzelan, eta gaiztakeria izan zuen bere irizpide etiko eta estetikoa. 1930eko hamarkadan, eskale, lapur eta droga-trafikatzaile ibili zen Europan. Bere lehenengo eleberriak giro horri buruzkoak dira. [[Espetxe]]an idatzi zituen ''Chant secret'' poemak (1945), ''Notre-Dame des Fleurs'' (1946) eta ''Miracle de la rose'' (1947) kartzelako mundua samurtasunez goraipatzen dituen eleberriak. Ondoren, antzerki-lanak idatzen hasi zen, non gizakiaren nortasuna eta bizitzan jokatzen diren rolak landu zituen, [[absurduaren antzerkia]]ren korrontearen barnean, baina ''gorrotoaren antzerkia'' deitu izan den estilo pertsonalaz. Gizartearen kontra doazen balioen apologia azaltzen da lan horietan.
 
1968ko Maiatzetik aurrera, hein handi batean, polikoki ekintzaile nagusi batean bilakatu zen. [[Daniel Cohn-Bendit]]ekin, esaterako, Frantziako [[immigrazio|etorkinen]] bizi baldintza kaxkarrak salatuz, edota [[Aljeria|Argelian]] frantziarrek egindako [[aljeriako Independentzia Gerra|sarraskien]] kontrako aldarrikapenak eginez, [[Léon Foucault|Foucault]] edo [[Jean-Paul Sartre|Sartre]] bezalako intelektualekin bat. 1970an [[Pantera Beltza Alderdia]]rengandik gonbidatua izan zen [[Ameriketako Estatu Batuak|EEBBetara]], eta haien liderra zen [[Huey Newton]] pantera beltzaren epaiketa eta beste gaien inguruan artikuluak idatzi zituen. Era horretan, [[Angela Davis]] eta [[George Jackson]]en aldeko aldarrikapen eta kanpainetan hartu zuen parte. Ondoren, ere, [[Palestina]]ko errefuxiatu zelaietara bidaiatu zuen, [[Jassir Arafat|Yasser Arafatekin]] hitzordua izanik. Gainera, besteak beste, [[RAF]]eko [[Andreas Baader]] eta [[Ulrike Meinhof]] militanteen aldeko elkartasun idatziak egin zituen, Le Mondek argitaratutako "Violence et brutalité" (1977) kasu.
 
Oro har, pariak, emagalduak, lapurrak, baztertuak oro har, ditu pertsonaia nagusiak. Idazlan hauek joko bikoitzak dituzte oinarrian, liturgiako ospakizunei jarraitzen dietela: ''Les Bonnes'' (1947), ''Les Nègres'' (1958), ''Le Balcon'' (1960) eta ''Les paravents'' (1966).