PP: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa: 19. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituzten, tartean zela [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] aldeko posizioa hartzea. [[Manuel Fraga]]<nowiki/>k jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, [[Galiziako Xunta|Galiziako Xuntako]] Presidente izan zen 2005eko abuztu arte. Galizia da PPk indar gehien izan duen [[Autonomia erkidego|Espainiako autonomia erkidegoa]] Madrilekin batera.
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituzten, tartean zela [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua|Gernikako Estatutuaren]] aldeko posizioa hartzea. [[Manuel Fraga]]<nowiki/>k jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, [[Galiziako Xunta|Galiziako Xuntako]] Presidente izan zen 2005eko abuztu arte.




Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: [[Rosendo Naseiro]] (1987-1993), [[Álvaro Lapuerta]] (1993-2008) eta [[Luis Bárcenas]] (2008-2009), guztiak ere ustelkeria kasuengatik izan dira ikertuak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Unidad Editorial|abizena=Internet|izenburua=Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados|hizkuntza=es|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/27/espana/1364366431.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2019-02-24}}</ref> [[1996]]tik [[2004]]ra [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuan]] izan zen, [[José María Aznar]] presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, alderdi horretako ministroek Espainiako inoizko [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|eraso terrorista latzenean]] egiletza ETAri leporatu ziotenean, hipotesi horren kontrako frogak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.
Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: [[Rosendo Naseiro]] (1987-1993), [[Álvaro Lapuerta]] (1993-2008) eta [[Luis Bárcenas]] (2008-2009), guztiak ere ustelkeria kasuengatik izan dira ikertuak.<ref>{{Erreferentzia|izena=Unidad Editorial|abizena=Internet|izenburua=Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados|hizkuntza=es|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2013/03/27/espana/1364366431.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2019-02-24}}</ref> [[1996]]tik [[2004]]ra [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuan]] izan zen, [[José María Aznar]] presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, alderdi horretako ministroek Espainiako inoizko [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|eraso terrorista latzenean]] egiletza ETAri leporatu ziotenean, hipotesi horren kontrako frogak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.
25. lerroa: 27. lerroa:
[[2011]]tik [[2018]]ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción|hizkuntza=es|url=http://www.resumenlatinoamericano.org/2017/05/19/estado-espanol-900-cargos-del-partido-popular-imputados-por-corrupcion/|aldizkaria=Resumen Latinoamericano|sartze-data=2019-02-24}}</ref> eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole|hizkuntza=fr|data=2016-11-23|url=https://www.liberation.fr/planete/2016/11/23/rita-barbera-mort-d-un-symbole-de-l-affairisme-a-l-espagnole_1530376|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.
[[2011]]tik [[2018]]ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción|hizkuntza=es|url=http://www.resumenlatinoamericano.org/2017/05/19/estado-espanol-900-cargos-del-partido-popular-imputados-por-corrupcion/|aldizkaria=Resumen Latinoamericano|sartze-data=2019-02-24}}</ref> eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole|hizkuntza=fr|data=2016-11-23|url=https://www.liberation.fr/planete/2016/11/23/rita-barbera-mort-d-un-symbole-de-l-affairisme-a-l-espagnole_1530376|aldizkaria=Libération.fr|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.


Rajoyren gainbeherak [[Pablo Casado|Pablo Casadoren]] goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, [[Soraya Sáenz de Santamaría|Soraya Saenz de Santamariaren]] kaltetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/07/21/politica/estado/casado-gana-en-la-mayoria-de-las-mesas-del-congreso|aldizkaria=Noticias de Gipuzkoa|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera.
Rajoyren gainbeherak [[Pablo Casado|Pablo Casadoren]] goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, [[Soraya Sáenz de Santamaría|Soraya Saenz de Santamariaren]] kaltetan.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=es|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/07/21/politica/estado/casado-gana-en-la-mayoria-de-las-mesas-del-congreso|aldizkaria=Noticias de Gipuzkoa|sartze-data=2019-02-24}}</ref> Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera. Galizia da PPk indar gehien izan duen [[Autonomia erkidego|Espainiako autonomia erkidegoa]] Madrilekin batera.


=== Alderdi Popularra EAEn ===
=== Alderdi Popularra EAEn ===

18:38, 24 otsaila 2019ko berrikusketa

Alderdi Popularra
Partido Popular (PP)
Idazkari nagusiaTeodoro García Egea
Sorrera1989
Egoitza nagusiaGenova kalea, Madril
Ideologia politikoaEskuin politikoa, kristau demokrazia, kontserbadurismoa, neoliberalismoa
Nazioarteko kidetzaDemokraten Nazioarteko Batasuna
Europako Alderdi Popularra
Kristau Demokraten Internazionala
Eserlekuak erakundeetanEspainiako Diputatuen Kongresuan
122 / 350

Espainiako Senatuan
145 / 266

Europar Legebiltzarrean
16 / 54

Zinegotziak Espainian
22.750 / 67.611
www.pp.es

Alderdi Popularra (gaztelaniaz: Partido Popular) Espainiako alderdi politiko eskuindar nagusia da. Manuel Fraga Iribarnek eratu zuen, 1976. urtean, Alianza Popular izenarekin. Alderdiko gaur egungo burua Pablo Casado da, eta idazkari nagusia Teodoro García Egea. Alderdi Popularraren ideologia eskuindarra da, eta gizarte balioetan kontserbadorea.

Egoitza nagusia Madrilgo Genova kalean du. Legez kanpo finantzatzen delako, hainbat prozesu ireki dizkiote auzitegietan; nabarmenena, Gürtel afera deritzona; Gobernutik bota ziena.

Historia

Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte Alianza Popular izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean. Irudi berria hartzeaz gain, zenbait posizio politiko ere aldatu zituzten, tartean zela Gernikako Estatutuaren aldeko posizioa hartzea. Manuel Fragak jarraitu zuen Alderdiko presidente izaten 1990eko apirilaren 1 arte, baina urte bereko otsailetik, Galiziako Xuntako Presidente izan zen 2005eko abuztu arte.


Hasieratik, alderdiko diruzainek posizio garrantzitsua bete dute: Rosendo Naseiro (1987-1993), Álvaro Lapuerta (1993-2008) eta Luis Bárcenas (2008-2009), guztiak ere ustelkeria kasuengatik izan dira ikertuak.[1] 1996tik 2004ra Espainiako Gobernuan izan zen, José María Aznar presidente zela, baina garaitua izan zen urte horretako hauteskunde oso polemikoetan, alderdi horretako ministroek Espainiako inoizko eraso terrorista latzenean egiletza ETAri leporatu ziotenean, hipotesi horren kontrako frogak agertu ahala. Urte erditik gora lehenago, 2003ko abuztuan, Aznarrek Mariano Rajoy izendatu zuen alderdiko idazkari nagusi, zentro-eskuinera lerratutako erreferentziazko alderdia izatera begira.

2011tik 2018ra, Mariano Rajoy izan zen Espainiako gobernuburu. Aldiz, bitarte horren azken aldian, alderdiaren ustelkeria eskandaluak ugaldu egin ziren,[2] eta indar bereziz PP alderdiaren Valentziako gobernuan, Gürtel kasuaren inguruan, kontabilitate publikoa alderdiaren alde manipulatu zenean, besteak beste.[3] Eskandalu horien ondorioz, Mariano Rajoy gobernutik kanporatua izan zen 2018ko ekainaren 5eko zentsura mozioan.

Rajoyren gainbeherak Pablo Casadoren goraldia ekarri zuen alderdiaren barruan, urte horretako uztailaren 21ean idazkari nagusi berri aukeratuta, Soraya Saenz de Santamariaren kaltetan.[4] Casado, Jose Maria Aznarren gertukoa, PPren "jatorrizko printzipioak berreskuratzearen" aldeko agertu zen. PPren diskurtsoa nabarmen lerratu zen eskuinera. Galizia da PPk indar gehien izan duen Espainiako autonomia erkidegoa Madrilekin batera.

Alderdi Popularra EAEn

Sakontzeko, irakurri: «Euskadiko Alderdi Popularra»

Euskal Autonomia Erkidegoan ere hasieratik dihardu PPk, eta 1990ko legebiltzarrerako hauteskundeetan hartu zuen lehenengoz parte izen horren pean. Lehen hauteskunde haietan botoen %8,23 baino ez zituen lortu Alderdi Popularrek, eta haiei esker 6 parlamentari eskuratu zituen. Nolanahi ere, asko hobetu zituen aurreko legebiltzarreko hauteskundeetan bere aurrekari Koalizio Popularrek lortutako emaitzak, CPk bi legebiltzarkide baino ez zituen eta. Orduz geroztik, gora egin zuen botoetan, EAEko eskuin espainolista bere inguruan bildu baitzuen PPk.

1993ko hauteskunde orokorretan botoen %15 lortu zituen, %18,6 1996koetan eta %28,8 2000. urtekoetan: Araban hiru senatari eta bi diputatu, Bizkaian senatari bat eta hiru diputatu, eta Gipuzkoan senatari bat eta bi diputatu eskuratu zituen. 2000. urteko hauteskunde orokorretan EAEko bigarren alderdia izan zen PP boto kopuruan, EAJren atzetik bi punturen aldez bakarrik.

Eusko Legebiltzarrean izan duen ordezkaritzari dagokionez, nahiz eta hauteskunde horietan orokorretan baino emaitza pobreagoak izan, etengabe igo da botoetan zein eserlekuetan: 1994koetan botoen %14,4 eta 11 legebiltzarkide lortu zituen, eta 1998koetan botoen %20 eta 16 legebiltzarkide. 1998ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere EAEko bigarren alderdi bilakatu zen PP botoen arabera, postu hori PSE-EEri kenduz. 1999. urtean egindako udal, batzar nagusi eta Europako parlamenturako hauteskundeetan ere emaitza aipagarriak lortu zituen PPk, goranzko joerari eutsiz. Bigarren postua berretsi zuen EAJ-EA alderdiek osatutako koalizioaren ondotik Europarako parlamenturako hauteskundeetan, eta udal eta batzar nagusietarakoei dagokienez, nabarmen egin zuen gora EAEko hiru lurraldeetan. Gorakadarik nabarmenena, ordea, Araban izan zuen, eta emaitza horiei esker eta sozialisten laguntzaz hainbat urtez EAJren esku egondako bi erakunde garrantzitsu Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko udala eskuratu zituen, horien buruan Ramón Rabanera eta Alfonso Alonso jarriz.

EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko hauteskundeen ondoren hasi zen legegintzaldian oposizio gogorra egin zion PPk EAJk eta EAk osatu zuten Jaurlaritzari, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru zela, hasieran EHren babes parlamentarioarekin. 2000. urteko urrian lehendakariaren aurkako zentsura mozioa ere aurkeztu zuen PPk baita PSE-EEk ere. Eusko Legebiltzarraren historian lehendakari baten aurka aurkeztutako lehena, Lehendakariak legegintzaldia bertan behera utzi eta hauteskundeak dei zitzala behin eta berriro eskatuz.

EAJ eta EA Lizarrako Akordioa sinatu ondoren EHrekin lerratuta egoteaz salatuz, PPk eta PSE-EEk euren arteko elkarlana indartu zuten, eta horren lekuko izan zen, besteak beste, alderdi biek 2000. urteko abenduan hilabeteko negoziazioaren ondoren estatu mailan sinatutako Acuerdo por las libertades y contra el terrorismo deituriko akordioa.

ETAk gogor eraso zon PPri: 1995ean Gregorio Ordoñez Donostiako zinegotzia eta 1997ean Miguel Angel Blanco Ermukoa hil zituenez geroztik, beste hainbat PPko zinegotzi hil zituen Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, baita, 2001. urteko apirilean, Aragoiko PPren presidentea ere. Su-etenaren aurreko urtean, 1998an, lau zinegotzi eta haietako baten emaztea hil zituen, eta su-etena bertan behera utzi ondoren, beste lau 2000. urtean zehar.

2001. urteko hauteskundeetan lortu zuen boto kopuru handiena EAEko PPk. Hortik aurrera, botoen beherakada jasan zuen. Gaur egun, PP Eusko Legebiltzarreko hirugarren alderdia da eserlekuen kopuruarekiko, EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.

Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren indar politikoa da botoen kopuruarekiko, Eusko Legebiltzarrean 13 eserleku betez. Hirugarren alderdia izan arren, Legebiltzarreko mahaiaren presidentzia du PPk (Arantza Quiroga) PSE-EErekin lortutako akordioari esker.

Alderdi Popularra Nafarroan

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Alderdi Popularra»
Sakontzeko, irakurri: «Nafar Herriaren Batasuna»

Nafarroan Alderdi Popularra UPNren bidez aurkeztu da 1991tik 2008ra. Urte hartako urrian krisia izan zen PP eta UPNren arteko harremanetan. UPNk PSOEren Espainiako aurrekontu orokorren bozketan, Kongresuan, abstenitzea erabaki zuenean PPk UPNrekiko harremanak behin-behinean bertan behera utzi zituen. Urriaren 28an PPk UPNrekin zuen akordioa apurtutzat jo eta alderdia Nafarroara hedatuko zuela jakinarazi zuen.[5]

Eskualde presidenteak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «Los ex tesoreros del PP, una caja de imputados» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Estado español. 900 cargos del Partido Popular imputados por corrupción» Resumen Latinoamericano (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  3. (Frantsesez) «Rita Barberá, mort d'un symbole de l'affairisme à l'espagnole» Libération.fr 2016-11-23 (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Pablo Casado, elegido nuevo presidente del PP. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
  5. PPk alderdia sortuko du Nafarroan Berria, 2008ko urriaren 28a

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: PP Aldatu lotura Wikidatan