Edukira joan

«Karlos Saldise»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (barne lotura zuzenketa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Karlos Saldise Korta''' [[Pasai Donibane]]n [[1947]]ko [[martxoaren 21]]ean jaioa, 1976az geroztik [[Lezo]]n bizi zen. [[Amnistiaren Aldeko Batzordeak|Amnistiaren Aldeko Batzordetako]] kidea zen Lezoko komitean. [[1980]]ko [[urtarrilaren 16]]an, hogeita hamairu urte zituela, talde parapolizialek tiroz hil zuten bere [[Lezo]]ko etxeko atarian. [[Kontrainsurjentzia Euskal Herrian|Gerra zikinaren]] biktima izan zen. Aurretik hainbat heriotz mehatxu jaso izan zituen. Gutunazaletan, bere altzari dendan ate azpitik sartuak, jende txikitua azaltzen zuten argazkiak topatzen zituen. Haien aldamenean mehatxua, berak ere hala bukatuko zuela. Beste batean, bere kotxeko antena apurtu eta kapotaren gainean utzi zioten ohar bat. Bera ez zegoela etxea arakatu zioten zenbaitetan. [[Soria]]ra (herriko presoak bisitatzea joana) egindako bidaia batetik etorrita etxeko atea indarrez irekia topatu zuen.
 
Karlosen hilketaren erreibindikazioa bi egunkarietan jaso zen talde [[parapolizia]]l ezberdinen izenean. [[Egin (egunkaria)|Egin]] egunkarira “[[Batallón Vasco Español]]” ([[Batallón Vasco Español|BVE]]) izenean deitu zuten. [[Diario Vasco]]-ra deitu zutenek aldiz, “Grupos Armados Españoles” (GAE) izenean hitz egin zuten eta Karlosen heriotzaz gain biolazioak ere bereak zirela azaldu zuten. GAEkoen mehatxua, Karlosen hilketa erreibindikatzerakoan [[Amnistia]]ren alde lan egiten zuten guztiei lotzen zitzaion.
 
{{bizialdia|1947ko|1980ko|Saldise, Karlos}}
 
[[Kategoria:1980ko hilketak]]
[[Kategoria:Kontrainsurjentzia-ekintzetan hildako euskal herritarrak]]