Edukira joan

«Kartografiaren historia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Kartografiaren historia''' [[historiaurre]]ko [[ehiza]] edo [[arrantza]] lekuen irudikatze soilarekin abiatu zen.
 
== Antzinateko kulturak ==
Antzinateko kultura handietan ([[Mesopotamia]], [[Antzinako Egipto]], [[Txinako historia|Antzinako Txina]]) ezaguna zen baina Greziako zibilizazioak goratu zuen zientzia jardunen mailara. [[Filosofo]] pitagorikoek Lurraren forma esferikoa aurkitu eta [[Eratostenes]]ek (K.a. 275-195) meridianoaren arkua neurtu ondoren, [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeok]] (100-178) orduan ezagutzen zen munduko mapa egin ahal izan zuen. Meridianoen eta paraleloen sarea esferatik planora eramatea izan zen Ptolomeok bere irudikatze kartografikoan ebatzi behar izan zuen arazo nagusia; proiekzio konikoa erabili zuen eta emaitza aski zuzena izan zen.
 
== Erdi Aroa ==
Erromatarren garaian eta Goiz erdi aroan greziarren zientzia ezagupenak ahaztu ziren eta kartografiak atzerakada handia izan zuen. [[Behe Erdi Aroa|Berant Erdi Aroan]] itsasketa aurreratu zen eta, aurrerapen horren ondorioz, orduko itsas mapek garai haietan ezaguna zen munduaren ikuspen aski zehatza ematen dute.
 
Arabiarrek greziarren teknika kartografikoak hartu zituzten eta [[astrolabio]]ari esker ezagupen haiek gainditu zituzten. [[Iparrorratz|Ipar orratza]] aurkitzeak ([[XII. mendea]]) aurrerapen handia ekarri zuen eta marinelek egindako itsas mapak etengabe hobetuz joan ziren hiru mendetan zehar.
 
== Errenazimentua ==
Alabaina, [[Pizkundea|Errenazimentuko]] aurkikunde geografikoek eta itsas handietako bidaiek aurrerapen erabakigarria ekarri zuten; izan ere, kostako erreferentzia puntuak ikusten ez zirelarik, karta fidagarriak premiazkoak bihurtu ziren. Hala, nabarmentzekoak dira garai hartako zenbait kartografok egindako mapak: [[Juan de La Cosa]] (1500) Pedro eta [[Jorge Reinel]] (1506), [[Sebastian Caboto]] (1546), eta beste batzuenak.
 
Harrezkero, ezagupenak sakonduz eta hedatuz jarraitu ziren, batez ere bi arrazoirengatik: longitudeak eta latitudeak neurtzeko tresnen hobekuntzarengatik, eta lurralde ezezagunetako kartografia egiten zuten espedizio geografikoengatik. Hala, itsas mapei Lur osoko mapak jarraitu zitzaizkien.
 
== Gaur egun ==
Gaur egungo irizpideen arabera, lehen mapa modernoa [[Frantzia]]n egin zuten [[Giovanni Domenico Cassini|Cassani]] kartografoek [[1744]]-[[1815]] bitartean. Gure mendean, ordea, hegazkinen eta fotografiaren aurrerapenak bultzada ikusgarria eman dio kartografiari, eskulana izatetik [[industria]] jarduera izatera iragan baita.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/29}}
{{erreferentzia zerrenda}}