Manchester United Football Club: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
53. lerroa: 53. lerroa:


=== Matt Busby: lehenengo urrezko aroa ===
=== Matt Busby: lehenengo urrezko aroa ===
Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaitezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bapatean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an [[Athletic|Bilboko Athletic Kluba]]k elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.
Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaitezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bapatean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an [[Athletic|Bilboko Athletic Klubak]] elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.


Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo [[UEFAko Txapeldunen Liga|Europako Kopa]], talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.
Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo [[UEFAko Txapeldunen Liga|Europako Kopa]], talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.

17:04, 27 otsaila 2019ko berrikusketa

Manchester United FC
Ezizena(k)Deabru gorriak
Sorrera1878 Lancashire and Yorkshire Railway
1902 Manchester United Football Club
Futbol zelaiaOld Trafford
edukiera: 76.000 lagun
inaugurazioa: 1966
PresidenteaAmeriketako Estatu Batuak Joel eta Avram Glazer
EntrenatzaileaPortugal José Mourinho
LigaPremier League
2017-182.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
"Busby babes" 1955ean.
FC Barcelonaren aurka 2009ko Txapeldunen Ligako finalean.
Wayne Rooneyren jokaldia Arsenalen aurkako partidan.
Sir Alex Ferguson entrenatzaile mitikoa.

Manchester United Football Club Ingalaterra eta Europako futbol talde ospetsuenetakoa da. Izan ere, Premier League txapelketa 15 aldiz eta Txapeldunen Liga hirutan irabazi ditu. Jokalari gehienak harrobian sortzeko politikak arrakasta handia eman dio klubari hainbat etapatan.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

1878an sortu zuten kluba Lancashire and Yorkshire Railway tren konpainiako futbol taldea bezala. Hasieran konpainia bereko taldeen artean jokatu zituzten partidak. 1893an lehen mailan hasi zen jokatzen baina diru arazoen erruz 1902an desagertu egin behar zuen taldeak eta izena aldatzea erabaki zuen, Manchester United Football Club.

1908an irabazi zuen lehenengo Liga eta 1909an Kopa. 1911ean berriz ere Liga irabazi zuen garai hartako talde indartsu bihurtuz, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren taldearen gainbehera etorri zen 1922an maila galdu arteraino. 30. hamarkadan yo-yo taldea bihurtu zen, hainbat igoera eta jeitsiera jarraian izan baitzituen.

Matt Busby: lehenengo urrezko aroa

Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaitezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bapatean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an Bilboko Athletic Klubak elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.

Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo Europako Kopa, talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.

Alex Ferguson: bigarren urrezko aroa

1986an Alex Ferguson entrenatzaile eskoziarrak hartu zuen taldearen ardura eta 1991ean Europako bigarren titulua eskuratu zuen, Errekopa hain zuzen ere. Hilabete batzuk beranduago Europako Superkopa ere irabazi zuen. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta Manchester bihurtu da talde nagusia. Jokatu diren 21 ekitaldietatik 13 irabazi ditu, Ingalaterrako Ligako palmares nagusian Liverpool FC bera ere gainditu duelarik.

Txapeldunen Liga ere bi aldiz irabazi du 1999 eta 2008an eta bietan Kontinente arteko Futbol Kopa ere irabazi zuen. 2009 eta 2011ea ere finalera iritsi zen, biak FC Barcelonaren aurka galdu bazituen ere.

Bolada honetan ekonomikoki oso indartsu ibili da Manchester United. Hori dela eta, batek baino gehiagok erosi nahi izan du taldea. Lehenengoa Rupert Murdoch izan zen, baina gobernuak operazioa galarazi zuen. 2005ean, halere, Malcolm Glazer-ek, polemikak polemika, erosi egin zuen.

2013tik aurrera

Alex Fergusonek 2013ko maiatzean utzi zuen taldea eta David Moyes fitxatu zuen. Denboraldi eskasa izan zuen, izan ere ligan 7. postuan gelditu eta ez zen Europako txapelketetarako sailkatu. 2014ko uztailean Louis van Gaal etorri zen baina taldeak antzera jarraitu zuen. 2016an ere bosgarrena izan zen Ligan baina Ingalaterrako Kopa eskuratu zuen. 2017an José Mourinho entrenatzaile zuela eta Ligan apal ibili ondoren Europa League irabazi du finalean Amsterdamgo Ajax 2-0 garaituz.

Uniformea

XIX mendean hainbat kolore desberdin izan zituen. 1902an erabili zituen elastiko gorria eta galtza zuriak lehen aldiz. 1922 eta 1927 artean ekipamendu zuria izan zuen, hau izan zen aurrerantzean kolore klasikoak erabiliko ez zituen aldi bakarra.

Historikoa[1]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1879-1880, 1986-1902
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1880-1887
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1887-1893
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1893-1894
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1894-1896
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1902-tik aurrera
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1922-1927

Azken urteak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 56

  • Premier League (19) :
    • 1907-08, 1910-11, 1951-52, 1955-56, 1956-57, 1964-65, 1966-67, 1992-93, 1993-94, 1995-96, 1996-97, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2002-03, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2010-11
  • Ingalaterrako Kopa (12) :
    • 1909, 1948, 1963, 1977, 1983, 1985, 1990, 1994, 1996, 1999, 2004, 2016
  • Ingalaterrako Ligako Kopa (5) :
    • 1992, 2006, 2009, 2010, 2017
  • Ingalaterrako Superkopa (20) :
    • 1908, 1911, 1952, 1956, 1957, 1965*, 1967*, 1977*, 1983, 1990*, 1993, 1994, 1996, 1997, 2003, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012
    • (* Elkarbanatuak)

Nazioartean: 8

Kontinente arteko Futbol Kopa

  • Txapelduna (1): 1999.
  • Finalista (1): 1968.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

  • Txapelduna (1): 2008.

Txapeldunen Liga

  • Txapelduna (3) : 1968, 1999, 2008
  • Finalista (2): 2009, 2011

Europa League

  • Txapelduna (1): 2017.

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1991

Europako Superkopa

  • Txapelduna (1): 1991
  • Finalista (3): 1999, 2008, 2017

Lagunartekoak

Jokaturiko nazioarteko finalak

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1968 Argentina Estudiantes de La Plata 1-0 , 1-1 Manchester United
1999 Manchester United 1-0 Brasil SE Palmeiras
2008 Manchester United 1-0 Ekuador Liga de Quito
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1967-68 Manchester United 4-1 Portugal SL Benfica Londres
1998-99 Manchester United 2-1 Alemania FC Bayern Munich Bartzelona
2007-08 Manchester United 1-1 (pen:6-5) Ingalaterra Chelsea FC Mosku
2008-09 Katalunia FC Barcelona 2-0 Manchester United Erroma
2010-11 Katalunia FC Barcelona 3-1 Manchester United Londres
Europako Superkopa 1991 Manchester United 1-0 Jugoslavia Belgradeko Izar Gorria
1999 Italia SS Lazio 1-0 Manchester United
2008 Errusia Zenit San Petersburgo 2-1 Manchester United
2017 Espainia Real Madril 2-1 Manchester United
UEFA Kopa 2016-17 Manchester United 2-0 Herbehereak Ajax Amsterdam
Europako Errekopa 1990-91 Manchester United 2-1 Katalunia FC Barcelona

Jokalariak

Entrenatzaileak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Manchester Unitedek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1956-57 Europako Kopa Final laurdenak Athletic
Manchester Utd.
5-3
3-0
Manchester Utd.
Athletic
2011-12 UEFA Kopa Final zortzirenak Manchester Utd.
Athletic
2-3
2-1
Athletic
Manchester Utd.
2013-14 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Manchester Utd.
Real Sociedad
1-0
0-0
Real Sociedad
Manchester Utd.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Manchester United - Historical Football Kits. (Noiz kontsultatua: 2017-08-29).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manchester United Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Premier League 2022-23

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton