Edukira joan

«Maria Antonia Eskibel Navarrete»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Maria Antonia Eskibel Navarrete''' ([[Gasteiz]], [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a – [[Gasteiz]], [[1849]]) liberal sutsua eta [[frantsestu|frantsestua]]a izan zen [[Espainiako Independentzia Gerra]] garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.
 
== Biografia ==
Maria Antonia Xabiera Bernarda Simona de Roxas Juana Nepomucena Josefa Eskibel Navarrete [[Gasteiz]]en jaio zen [[1778]]ko [[otsailaren 2]]an.<ref name=GEAH1725>{{erreferentzia | egilea = [[Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa]] | izenburua = Bataio-agiria Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan | url = http://internet.ahdv-geah.org/paginas/indexacion/n_ficha_bautismos.php?id_bautismo=117544 | data = 1778-02-02 | sartze-data = 2018-02-20}}</ref> [[Gasteiz]]ko familia noble batean, gurasoak Legardako markesak izan zituen, Ignacio Vicente Eskibel Peralta eta Manuela Isidora Navarrete Lisón de Tejada. Legarda sendiaren jauregia Zapatagile kalean kokatuta zegoen, Santo Domingo plaza izkinean.
 
[[Espainiako Independentzia Gerra]]n ezaguna egin zen [[Miguel Ricardo Alaba |Miguel Ricardo Alaba Eskibel, Alaba Jenerala]], lehengusua zuen.
 
Maria Antonia [[1798]]ko [[abenduaren 29]]an ezkondu zen Antonio Fernández Navarrete eta Ximenez Tejadarekin<ref>http://basques.linhd.es/items/show/2029</ref>. 20 urte zituen eta senarrak, berriz, 39. Antonio familia liberal eta ilustratu batetik zetorren eta [[1776]]tik [[1793]]ra bitartean, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko]] kide izan zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Benito, Dean eta kanonigo Zaragozako Seoan, eta Demetria, [[1819]]an bere lehengusu propio zuen Antonio Gervasio Fernandez Navarreterekin ezkonduko zena.
 
Senarra [[Ábalos]]ekoa ([[Errioxa]]) bazen ere, Maria Antonia ez zen normalean Gasteiztik urrundu eta bertan jaio ziren bi seme-alabak ere.
 
Familia liberalismo moderatuan kokatu zen, baina Maria Antonia erredikalago bilakatzen joan zen. [[1814]]ko otsailean, frantsesak joanak ziren, jada, eta atxilo hartu zuten, [[frantsestu]]a zelakoan. Paradero bera izan zuten beste hainbat gasteiztarrek, Genaro Maria Gamiz, Inozentzio Santa Maria apaiza, Casimiro Javier eta Ramon Maria de Urretxu Díaz del Carpio (aita-semeak), Narrosko markesa zen Joakin Maria Egia Agirre, Valentín González Echávarri eta abarrek.
 
[[1830]]eko [[apirilaren 30]]ean, Maria Antonia alargun geratu zen, Antonio [[Ábalos]]en hil zenean. Gasteizen bizitzen jarraitu zuen eta ospe handia zuen bere etxean antolatzen zuen tertuliak, hiriko burgesia liberalak gustuko zituenak.
 
[[1849]]an hil zen [[Gasteiz]]en<ref>http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/29/90/62990.pdf</ref>.
 
{{bizialdia|1778ko|1849ko|Eskibel Navarrete, Maria Antonia}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko liberalak]]
[[Kategoria:gasteiztarrakGasteiztarrak]]
[[Kategoria:Frantsestuak (Iberiar Penintsulako Gerra)]]
[[Kategoria:XVIII. mendeko emakumeak]]