Txikipedia:Wolfgang Amadeus Mozart: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
[[Kategoria:Txikipedia:Musika klasikoa]]
[[Kategoria:Txikipedia:Musika klasikoa]]
[[Kategoria:Txikipedia:Musika]]
[[Kategoria:Txikipedia:Musika]]
[[Kategoria:Txikipedia:Musikagileak]]

19:45, 28 otsaila 2019ko berrikusketa

Mozart konpositore austriarra.

Wolfgang Amadeus Mozart XVIII. mendeko konpositore edo musikagile bat izan zen. Austrian bizi izan zen eta 600 obra baino gehiago konposatu zituen. Konpositore klasikoen artean garrantzitsuenetariko bat da.

Txirula Magikoa lanaren obertura.

1756ean jaio zen Wolfgang; haren aita musika irakaslea zen eta Wolfgangek eta haren arreba Nannerl-ek harekin ikasi zuten musika. Wolfgangek bost urterekin idatzi zuen bere lehenengo musika-lana. Urte bat geroago, Nannerl eta Wolfgang publikoaren aurrean agertu ziren musika jotzen eta, ondoren, Europako hainbat hiritara bidaiatu zuten.

Nagusia zenean, Mozartek hasieran agintarientzat eta Salzburgoko artzapezpikuarentzat egin zuen lan. Bere bizitzako azkeneko hamar urteetan, ordea, musika klaseak ematen hasi zen berriro eta musika egiteagatik irabazten zuenarekin bizi zen. Seguraski haren obrarik ezagunena Txirula Magikoa opera da. Opera hau 1791an estreinatu zen, Mozart hil baino aste bat lehenago.