Meiji Berrezartzea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa: 22. lerroa:
* [[Sonnō jōi]]
* [[Sonnō jōi]]


[[Fitxategi:MeijiJoukyou.jpg|thumb|250px|left|Meiji enperadorea, [[Kyoto|Kiototik]] [[Tokio]]ra bidaian (1868).]]
[[Fitxategi:MeijiJoukyou.jpg|thumb|250px|ezkerrera|Meiji enperadorea, [[Kyoto|Kiototik]] [[Tokio]]ra bidaian (1868).]]


[[Kategoria:Iraultzak]]
[[Kategoria:Iraultzak]]

21:03, 28 otsaila 2019ko berrikusketa

Japoniako historia


Meiji Berrezartzea (japonieraz: 明治維新 Meiji ishin?) Meiji Iraultza izenaz ere ezaguna— Japoniak 1866tik 1869ra bitartean egindako egitura politiko eta sozialen aldaketa da. Meiji Berrezartzea, hortaz, Edo Aroaren eta Taishō Aroaren arteko epea da.

Meiji Berrezartzeak Japonian indarrean zegoen Shogun erregimen despotikoa erorarazi zuen. Erregimen horretan, enperadoreak botere osoa zuen, Europako feudalismoaren antzeko egoeran. 1853ra arte, Japoniak ez zuen inolako kanpo harremanik izan, Txinarekin eta Holandarekin izan ezik. Urte hartan, AEBetako armadaren itsasontziak iritsi ziren Japoniako kostaldera, merkataritza itun bat eskatzeko helburuarekin. Japoniarrek gertakari hori Kuro-fune raikō (itsasontzi beltzaren etorrera) izenaz ezagutzen dute: armadarik ez zutenez, japoniar gobernuak ituna izenpetu behar izan zuen.

Gertaera horrek munduan bakarra izan zen prozesua abian jarri zuen: Meiji iraultza. Klase menperatzailearen (aristokrazia) zati handi batek aldaketaren beharra ikusi eta pribilegioei uko egin zien. Iraultzaile haiei Ishin shishi deitu zitzaien. Shogun erregimenaren aldekoek Shinsengumi izeneko indar paramilitarra osatu zuten iraultzaileen aurka. 1867an, iraultzaileek Shogun erregimenaren aldekoei aurre hartu zieten. Bost gerraren ostean (Boshin Gerrak esaten zaie), Shogun erregimenak amore eman zuen.

1868an Meiji Berrezartzeari ekin zitzaion bete-betean: samuraien pribilegioak deuseztatu ziren; jendeak deitura izateko aukera eskuratu zuen (ordu arte, aristokraziaren pribilegioa zen), etab. Aldaketa horiek ezegonkortasun handiko epea eraman zuten Japoniara, altxamendu ugari gertatu baitziren. Lau hamarkada itxaron behar izan zen egonkortasunera itzuli arte, Japonia potentzia militar eta ekonomikoa bihurtuta.

Mendebaldar bihurtzeari uko Japonian

Aldaketa horiek ez ziren denen gustukoak izan, eta shogun erregimenaren aldekoek ondorengo arrazoi hauek zerabiltzaten aldaketari aurre egiteko, japoniar batek idatzi zuenez:

« Ez da denbora asko atzerritarrak hemen bizi direla eta oraindik ez dute astirik izan kalte material edo moral handirik eragiteko; horregatik, gure herrikide gehienek ez daukate haien ardura handirik. Baina gure herriak aurrera egitea benetan nahi dutenek atzerritarrak munduko beste lekuetan egin edo egiten dutenaren arabera epaitu behar dituzte. Norena zen lehen oraingo Amerika? Indiarrena; antzinatean herriaren jabe ziren eta gero zuriek jabetza horretaz gabetu egin zituzten.

[...] Europarrak doazen lekura doazela, lurrak ez du uztarik ematen, landareek hazteari uzten diote eta, txarrena, batzuetan gizakia desagertu egiten da. Gure herritarrek egoera hori argi eta garbi ulertzen badute eta Japonia Ekialdeko herri bat dela jabetzen badira, beldur handia izango dute etorkizunerako.

»
Fukuzama Yurizi[1]

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiji Berrezartzea Aldatu lotura Wikidatan


Meiji enperadorea, Kiototik Tokiora bidaian (1868).
  1. (Gaztelaniaz) Jean Muntel: El fin del Shogunato y el Japón Meiji, 1853-1912. Barcelona, Vicens Vives, 1972.