Teresa Ávilakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:


== Idazlanak ==
== Idazlanak ==
Idazle oparoa izan zen eta erlijio gaiak erabili zituen beti: ''Camino de la perfección'' ([[1565]], «Betegintzarraren bidea»), ''Libro de las siete moradas'' ([[1577]]-[[1578]], «Zazpi egoitzetako liburua»), ''Libro de las fundaciones'' ([[1610]], «Fundazioen liburua») eta ''Libro de las misericordias de Dios'' ([[1611]], «Jaungoikoaren urrikalpenen liburua»).
Idazle oparoa izan zen eta erlijio gaiak erabili zituen beti: ''Camino de la perfección'' ([[1565]], «[[On bidea|Betegintzarraren bidea]]»), ''Libro de las siete moradas'' ([[1577]]-[[1578]], «Zazpi egoitzetako liburua»), ''Libro de las fundaciones'' ([[1610]], «Fundazioen liburua») eta ''Libro de las misericordias de Dios'' ([[1611]], «Jaungoikoaren urrikalpenen liburua»).


2015. urtean [[Luis Baraiazarra Txertudi|Luis Baraiazarra Txertudik]] euskaratuta Teresa Avilakoaren ''Idazlan guztiak''. ''Karmel sorta'' barruan. ([[Markina-Xemein]], 2015; ''Karmel sorta'' 14 zk.) argitaratu ziren.
2015. urtean [[Luis Baraiazarra Txertudi|Luis Baraiazarra Txertudik]] euskaratuta Teresa Avilakoaren ''Idazlan guztiak''. ''Karmel sorta'' barruan. ([[Markina-Xemein]], 2015; ''Karmel sorta'' 14 zk.) argitaratu ziren.


== Ospakizuna ==
== Ospakizuna ==

21:52, 28 otsaila 2019ko berrikusketa

Teresa Ávilakoa


Convent of Saint Joseph (Ávila) (en) Itzuli priore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa Sánchez de Cepeda Dávila y Ahumada
JaiotzaGotarrendura1515eko martxoaren 28a
Herrialdea Espainia
 Gaztelako Koroa
HeriotzaMonastery of the Anunciación (en) Itzuli1582ko urriaren 15a (67 urte)
Hobiratze lekuasepulcher of Saint Teresa of Avila (en) Itzuli
Familia
AitaAlonso Sánchez de Cepeda
AmaBeatriz de Ahumada
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, founder of Catholic religious community (en) Itzuli, moja katolikoa eta cloistered nun (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
devotional literature (en) Itzuli
Santutegia
Urriaren 15
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaMoniales Ordinis Carmelitarum (en) Itzuli

Musicbrainz: 5cefe87a-14f0-4c23-99a4-46c57e7c6d98 Discogs: 4383610 IMSLP: Category:Ahumada,_Teresa_Sánchez_de_Cepeda_y Find a Grave: 1703 Edit the value on Wikidata
Santa Teresa, Rubensen margolana

Santa Teresa Avilakoa edo Santa Teresa Jesusena,[1] jatorrizko izen-deiturez Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada (Gotarrendura[2] edo Ávila, 1515eko martxoaren 28a - Alba de Tormes, Salamanca, 1582ko urriaren 4a) espainiar moja karmeldarra eta gaztelaniazko idazle mistikoa izan zen. Karmeldarren ordenako erreformatzaile garrantzitsuena izan zen eta Karmel Mendiko Andre Mariaren ordenako lekaime oinutsen ordena sortu zuen, Joan Gurutzekoarekin batera. Horrezaz gainera, Eliza Katolikoko santu eta doktorea da.

Biografia

Teresa Sanchez de Cepeda y Ahumada familia noble bateko alaba zen. Aitaren aldeko aitona kristautasunera bihurtutako judua zen, eta ama ere konbertitutako judu familia batekoa zen[2]. Txikitatik martirien testigantzek liluratu zuten, eta neba batekin batera musulmanen lurraldera joatea erabaki zuen limosna eskatzera, horrela musulmanek hil eta martiri bihurtuko zelakoan. Bi haurrideak ermitau izatera ere jostatzen ziren. Zaldunen historiak ere atsegin zituen[3].

1528an, 13 urte zituela, ama hil zitzaion. Garai hartan, lehengusu bat gorte egiten hasi zitzaion eta aitak, harreman hori begi txarrez ikusirik, Àvilako Nuestra Señora de la Gracia komentuan sartu zuen 1531ean. Han hasi zen kontuan hartzen moja sartzeko aukera[3]. 1535ean, aitaren nahiaren aurka, bere jaioterriko komentu karmeldarrean sartu zen eta bi urte geroago nerbio-krisi sakona jasan zuen. 1539. urtearen erdialdean sendatu zen, Josef Nazaretekoaren laguntzari esker, haren esanetan[4].

Santa Teresaren estasia, Gian Lorenzo Berniniren eskultura, 1652.

1542an Jesukristo agertu zitzaiola aitortu zuen, eta 1544an behin betiko konbertitu zen. Handik aurrera estasi eta esperientzia mistiko ugari izan zituen[3]. 1558. urtetik aurrera, Karmeldar Ordenaren erreforma eta jatorrizko arauen araberako kontenplazio bizitza gogorra eskatzen hasi zen. Pio IV.aren baimena jaso ostean, 1562an San José komentua sortu zuen, Àvilan bertan, Karmeldar Oinutsen lehen komentua.

Karmeldar Oinutsek aurreko Karmeldarrek baino arau zorrotzagoak zeuzkaten, eta bizitza zurrunagoa egiten zuten. Joan Gurutzekoaren laguntzarekin, erreforma Karmeldar fraideetara ere hedatu zen, eta behin ordenako nagusien baimena lortuta arin zabaldu zen Gaztela eta Andaluzian zehar bereziki. 1575. urtean, Karmeldar Oinetakodunek eginiko presioak zirela eta, komentu batera erretirau behar izan zuen. Filipe II.aren ekimenei esker 1580. urtean Gregorio XIII.a Aita Santuak onartu egin zuen Karmeldar Oinutsen ordena.

Denetara 17 komentu sortu zituen: Ávila (1562), Medina del Campo (1567), Malagón (1568), Valladolid (1568), Toledo (1569), Pastrana (1569), Salamanca (1570), Alba de Tormes (1571), Segovia (1574), Beas de Segura (1575), Sevilla (1575), Caravaca de la Cruz (1576), Villanueva de la Jara (1580), Palencia (1580), Soria (1581), Granada (1582) eta Burgos (1582)[3].

1582ko urriaren 4an hil zen Alba de Tormes hirian (Salamanca). 1614an Paulo V.ak dohatsu izendatu zuen, 1622an Gregorio XV.ak santu egin zuen eta 1970ean Paulo VI.ak, Katalina Sienakoarekin batera, Eliza Katolikoko lehen emakume doktore izendatu zuen.

Idazlanak

Idazle oparoa izan zen eta erlijio gaiak erabili zituen beti: Camino de la perfección (1565, «Betegintzarraren bidea»), Libro de las siete moradas (1577-1578, «Zazpi egoitzetako liburua»), Libro de las fundaciones (1610, «Fundazioen liburua») eta Libro de las misericordias de Dios (1611, «Jaungoikoaren urrikalpenen liburua»).

2015. urtean Luis Baraiazarra Txertudik euskaratuta Teresa Avilakoaren Idazlan guztiak. Karmel sorta barruan. (Markina-Xemein, 2015; Karmel sorta 14 zk.) argitaratu ziren.

Ospakizuna

Bere jaieguna urriaren 15ean ospatzen da, hil zen urte berean Gaztelan gregoriotar egutegia abian ipini zelako eta egutegi berri horrekin haren heriotz eguna urriaren 4a izan beharrean 15a zelako.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. a b Burgos Madroñego, Manuel. «En torno a santa Teresa de Jesús». in: 'Isla de Arriarán: revista cultural y científica (10): 263–280. dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2016-02-28).
  3. a b c d Santa Teresa de Jesús: Biografia. santateresadejesus.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-28).
  4. Libro de la Vida I. Relato autobiográfico. in: Ediciones Rialp. books.google.com.ar (Noiz kontsultatua: 2016-02-28).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teresa Ávilakoa Aldatu lotura Wikidatan