Minamoto no Yoshinaka: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa: 20. lerroa:
{{commonskat}}
{{commonskat}}
{{bizialdia|1154ko|1184ko|Minamoto no, Yoshinaka}}
{{bizialdia|1154ko|1184ko|Minamoto no, Yoshinaka}}

[[Kategoria:Shogunak]]
[[Kategoria:Shogunak]]

05:30, 1 martxoa 2019ko berrikusketa

Minamoto no Yoshinaka

Bizitza
JaiotzaMusashi Province (en) Itzuli, 1154
Herrialdea Japonia
HeriotzaŌmi Province (en) Itzuli1184ko otsailaren 21a (29/30 urte)
Familia
AitaMinamoto no Yoshikata
Ezkontidea(k)Fujiwara no Ishi (en) Itzuli
Yamabuki Gozen (en) Itzuli
Tomoe Gozen
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta militarra

Minamoto no Yoshinaka (japonieraz: 源 義仲?, 1154 - 1184ko otsailaren 21a) Japoniako historiako Heian garaiko samurai bat izan zen. Minamoto klaneko kidea eta, Kamakura shogunerriko lehen shoguna izango zen Minamoto no Yoritomoren lehengusu eta etsaia izan zen Genpei Gerretan.

Biografia

Musashi probintzian jaio zen. Oraindik haur bat baino ez zela, bere aita, Minamoto no Yoshikata hil egin zuten, eta bere domeinua, beste familia adar baten kontrolpera pasa zen.

1180an, Yoshinakak, Mochihito Printzearen aldetik, Taira klanaren aurka armetan altxatzeko deia jaso zuen. Yoshinaka, honela, Genpei Gerratan sartu zen, eta laster hartu zuen Shinano probintziaren kontrola. 1181ean, Yoshinakak, bere aitarenak izan ziren lurraldeak berreskuratzeko aukera ikusi zuen, orain, Minamoto no Yoritomoren esku zeudenak. Biek, elkarri ez erasotzeko adostasun bat lortu zuten, baina Yoshinakak ez zuen Yoritomo klaneko buruzagi bihurtzea onartu, eta beraz, berak bakarrik Taira klanarekin amaitu eta klanaren kontrola hartzea erabaki zuen.

Yoshinakak, Taira no Koremoriren armada garaitu zuen Kurikarako guduan, eta Kiotorantz joan zen. Tairatarrak hiriburutik erretiratu ziren, Antoku Enperadore gaztea eurekin eramanez.

Yoshinaka hiriburutik irten zen eta bere lehengusuek hil zuten Awazuko guduan. Otsun lurperatua izan zen, eta bere omenezko tenplu bat eraiki zen Muromachi garaiaren amaieran.


Aurrekoa
Fujiwara no Tadabumi
Shoguna
1184
Ondorengoa
Minamoto no Yoritomo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yoshinaka Aldatu lotura Wikidatan