Sıla Gençoğlu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Sıla - 14. Radyo Boğaziçi Ödülleri (cropped).jpg|260px|right|thumb|Sila, Boğaziçi musika irratiko sariak eskutan, 2017an.]]
[[Fitxategi:Sıla - 14. Radyo Boğaziçi Ödülleri (cropped).jpg|260px|right|thumb|Sila, Boğaziçi musika irratiko sariak eskutan, 2017an.]]
'''Sıla Gençoğlu''' ([[Acıpayam]], [[Denizli probintzia|Denizli]], [[1980]]ko [[ekainaren 17]]a) [[Turkia]]ko pop eta jazz abeslari eta kantautorea da. Turkian musika sari ugari eskuratu ditu.
'''Sıla Gençoğlu''' ([[Acıpayam]], [[Denizli probintzia|Denizli]], [[1980]]ko [[ekainaren 17]]a) [[Turkia]]ko pop eta jazz abeslari eta kantautorea da. Turkian oso arrakastatsua da eta musika sari ugari eskuratu ditu.


== Biografia ==
== Biografia ==

16:54, 2 martxoa 2019ko berrikusketa

Sıla Gençoğlu

Bizitza
JaiotzaAcıpayam (en) Itzuli1980ko ekainaren 17a (43 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
HeziketaIstanbul Bilgi University (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta estudioko musikaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Sıla
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSony Music

silagencoglu.com
IMDB: nm3022891 Facebook: Sila.Gencoglu Twitter: silagencoglu Instagram: silagencoglu Youtube: UCu2qb23DLKR8ZYwz44cHtyg Spotify: 5gFPi3KWXEwA9bLEO47Ow0 Musicbrainz: 86005371-201b-4b68-a1cd-459e8214fadb Songkick: 567154 Discogs: 1826846 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:Sıla - 14. Radyo Boğaziçi Ödülleri (cropped).jpg
Sila, Boğaziçi musika irratiko sariak eskutan, 2017an.

Sıla Gençoğlu (Acıpayam, Denizli, 1980ko ekainaren 17a) Turkiako pop eta jazz abeslari eta kantautorea da. Turkian oso arrakastatsua da eta musika sari ugari eskuratu ditu.

Biografia

Hastapenak

Sıla Gençoğlu Denizli probintziako Acıpayam hirian jaio zen, Turkiako hego-mendebaldean. Txikitatik frantsesa ikasten hasi zen eta Bigarren Hezkuntza egitera Esmirnako eskola frantsesera joan zen, inguruko hiri handienera. Aziz Pelen musika irakasleak musikareriko zuen pasioa ikusita eskolako ekitaldietan oholtzara ateratzera animatu zuen eta Esmirnako Opera eta ballet konpainiako Sabahat Tekebaş ahots-irakaslearekin hasi zen bere ahotsa lantzen. 1998an Istanbulera joan zen Frantzesezko filologia ikasketak egitera baina musikarekiko apustua egin eta jazz musika ikastea erabaki zuen Istanbulgo Bilgi Unibertsitatean. Garai hartan Afyon Jazz Jaialdian sarritan hartu zuen parte orkesta bateko solista gisa. Hurrengo zazpi urtetan Kenan Doğuluren orkestako parte izan zen eta artista turkiar askorentzako abestiak idatzi zituen. 2006an Turkiako Sıla telesailerako "Sıla-Töre" abestia kantatu zuen eta bere ahotsa herrialde osoan ezagutarazi zuen horrela.

Bakarkako ibilbidea

2001an bakarkako aurreneko diskoa atera zuen, bere izena zeramana. Bakarkakoa izan arren hainbat artistarekin elkarlanean egindako abestiak zituen, hala nola, Sezen Aksu, Kenan Doğulu, Ozan Doğulu, Yalın eta Efe Bahadır. Abestirik ezagunena "...Dan Sonra" izan zen eta berehala lortu zuen Turkiako musika zerrendetako lehenengo postura iristea eta 12 aste pasa zituen postu goren horretan. 2009an İmza diskoa atera zuen eta "Sevişmeden Uyumayalım" abestia ere lehen postura iritsi zen.

2010 urtean hirugarren diskoa plazaratu zuen, Konuşmadığımız Şeyler Var. 100.000 kopia saldu zituen eta Turkian urte hartan gehien saldu zen diskoen artean egion zen. Hainbat abestik lortu zuten zerrendetan goiko postuetan egotea. 2012an bi disko argitaratu zituen, Joker (zuzenekoa) eta Vaveyla.

Hurrengo urteetan disko arrakastatsuak egiten jarraitu du. Turkian emakume oso ezaguna da eta horren adibide dira Coca-Colarentzat egindako iragarkia eta GQ aldizkariak 2015 urteko emakume izendatu izana.

Diskografia

  • Sıla (2007)
  • İmza (2009)
  • Konuşmadığımız Şeyler Var (2010)
  • Joker (2012) - zuzenekoa
  • Vaveyla (2012)
  • Yeni Ay (2014)
  • Mürekkep (2016)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sıla Gençoğlu Aldatu lotura Wikidatan