Novak Đoković: berrikuspenen arteko aldeak
t Kategoria:Belgradarrak gehitua HotCat bitartez |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
71. lerroa: | 71. lerroa: | ||
{{bizialdia|1987ko||Dokovic, Novak}} |
{{bizialdia|1987ko||Dokovic, Novak}} |
||
[[Kategoria:Serbiako tenislariak]] |
[[Kategoria:Serbiako tenislariak]] |
||
[[Kategoria:Serbiako ekialdeko ortodoxoak]] |
[[Kategoria:Serbiako ekialdeko ortodoxoak]] |
15:28, 3 martxoa 2019ko berrikusketa
Novak Đoković —serbieraz: Новак Ђоковић; abizena Djokovic idazten da đ eta ć letrak idazterik ez dagoenean— (Belgrad, Serbia, 1987ko maiatzaren 22a) tenislari profesionala da. Bigarrena da munduko tenislarien ATP sailkapenean, luzaroan lehena izan eta gero. Inoizko tenislaririk hoberenen artekotzat jotzen da. Askotan, Novak izenaren ohiko hipokoristikoa den Nole izenaz deitzen diote.[1]
2008. urtean, Grand Slamgo bere lehenengo txapelketa irabazi zuen: Australiako Irekia. Aipatzekoa da Grand Slamgo txapelketa bat irabazi duen lehen serbiarra dela, eta Australiako Irekia irabazten 4. tenislaririk gazteena izan zela. Berriro irabazi zuen Australiako Irekia 2011an. Urte horren hasieran 41 partidu jarrai irabazi zuen, Roland Garrosko finalerdietan Roger Federerren aurka galdu zuen arte, eta 7 titulu lortu zituen, haien artean; Australiako Irekia eta Indian Wells, Miami, Madrid eta Erromako masterrak. Nabarmentzekoa da tarte horretan 4 garaipen lortu zuela Nadal-en kontra, 3 Federerren kontra, eta 2 Murrayren kontra. Historiako bigarren hasiera onena da. Wimbledongo txapelketaren finalera ailegatu ondoren ATP zerrendako lehenengoa bihurtzen da. Final horretan txapeldun izan zen Rafael Nadal garaitu ondoren. Bere lehenengo Wimbledona izan zen.
Grand Slamgo txapelketak
Banakakoan irabazle (12)
Urtea | Txapelketa | Finaleko aurkaria | Finalaren emaitza |
2008 | Australian Open | Jo-Wilfried Tsonga | 4-6, 6-4, 6-3, 7-6(2) |
2011 | Australian Open | Andy Murray | 6-4, 6-2, 6-3 |
2011 | Wimbledon | Rafael Nadal | 6-4, 6-1, 1-6, 6-3 |
2011 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 6-2, 6-4, 6-7(3), 6-1 |
2012 | Australian Open | Rafael Nadal | 5–7, 6–4, 6–2, 6–7(5), 7–5 |
2013 | Australian Open | Andy Murray | 6–7(2), 7–6(3), 6–3, 6–2 |
2014 | Wimbledon | Roger Federer | 6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4 |
2015 | Australian Open | Andy Murray | 7–6(5), 6–7(4), 6–3, 6–0 |
2015 | Wimbledon | Roger Federer | 7–6(1), 6–7(10), 6–4, 6–3 |
2015 | AEBetako Irekia | Roger Federer | 6–4, 5–7, 6–4, 6–4 |
2016 | Australian Open | Andy Murray | 6–1, 7–5, 7–6(3) |
2016 | Roland Garros | Andy Murray | 3–6, 6–1, 6–2, 6–4 |
Banakakoan finalista (8)
Urtea | Txapelketa | Finaleko aurkaria | Finalaren emaitza |
2007 | AEBetako Irekia | Roger Federer | 6-7(4), 6-7(2), 4-6 |
2010 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 4-6, 7-5, 4-6, 2-6 |
2012 | Roland Garros | Rafael Nadal | 4–6, 3–6, 6–2, 5–7 |
2012 | AEBetako Irekia | Andy Murray | 4–6, 5–7, 4–6 |
2013 | Wimbledon | Andy Murray | 6–7(7), 6–4, 7–6(4), 5–7, 6–4 |
2013 | AEBetako Irekia | Rafael Nadal | 2–6, 6–3, 4–6, 1–6 |
2014 | Roland Garros | Rafael Nadal | 6–3, 5–7, 2–6, 4–6 |
2015 | Roland Garros | Stanislas Wawrinka | 6–4, 4–6, 3–6, 4–6 |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) "Why is Novak Djokovic called Nole?", Quora.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Novak Đoković |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala