Donostiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
136. lerroa: 136. lerroa:
| 2008 || align="center" |8. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 7. || align="center" |7. || align="center" |- || align="center" |- || align="center" | ''Kiriko'' || align="center" | Luis Mari Etxart || align="center" | Ander Iriarte
| 2008 || align="center" |8. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 7. || align="center" |7. || align="center" |- || align="center" |- || align="center" | ''Kiriko'' || align="center" | Luis Mari Etxart || align="center" | Ander Iriarte
|- bgcolor="efefef"
|- bgcolor="efefef"
| 2009 ||align="center" | 7. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 7. ||align="center" | 7. || align="center" |7. || align="center" |- || align="center" | <small>''Lugañene/Donostiarra''<ref>Bigarren ontzi hau, [[Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales|SDR Castrok]] utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta ''Torrekua'' izena eman zitzaion.</ref></small> || align="center" | ''Mendi'' || align="center" | Asier Lopez
| 2009 ||align="center" | 7. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 7. ||align="center" | 7. || align="center" |7. || align="center" |- || align="center" | <small>''Lugañene/Donostiarra''<ref>Bigarren ontzi hau, [[Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales|SDR Castrok]] utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta ''Torrekua'' izena eman zitzaion.</ref></small> || align="center" | ''Mendi'' || align="center" | [[Asier Lopez]]
|-
|-
|2010 || align="center" | 8. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 5. ||align="center" | 7. ||align="center" | - || align="center" | - || align="center" | ''Torrekua'' <ref>Kontxako Banderan ''Lugañene'' traineruarekin atera ziren.</ref>|| align="center" | ''Mendi'' || align="center" | [[Juan Mari Lujanbio]]
|2010 || align="center" | 8. || align="center" ; bgcolor="#FF7F00" | KAE 1 Liga: 5. ||align="center" | 7. ||align="center" | - || align="center" | - || align="center" | ''Torrekua'' <ref>Kontxako Banderan ''Lugañene'' traineruarekin atera ziren.</ref>|| align="center" | ''Mendi'' || align="center" | [[Juan Mari Lujanbio]]

16:40, 8 martxoa 2019ko berrikusketa

Kaiarriba Arraun Elkartea
(Donostiarra)
Sorrera 2007
Herria Euskal Herria Donostia, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Alberto Lopez
Entrenatzailea Euskal Herria Igor Makazaga
Patroia(k) Euskal Herria Arkaitz Diaz
Euskal Herria Jon Iruretagoiena
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Bantxa
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
(Donostiak 14)
0 TKE Liga
(Donostiak 0)
1 KAE1 Liga
(Donostiak 1)
1 KAE2 Liga
(Donostiak 1)
0 Espainiako Txapelketa
(Donostiak 2)
0 Euskadiko Txapelketa
(Donostiak 1)
2023: Kontxa 7.a
2022: Liga 7.a
Webgunea www.donostiarra.eus

Donostiarra Donostiako (Gipuzkoa) traineru bateratua da. Hiria ordezkatzen duen traineru bakarrean biltzen ditu Donostiako arraunketaren historiako klub desberdinetako arraunlariak.

Donostiarra da taldearentzat hautatu zen izena; hori da lehiaketarako erabiltzen dena, eta horixe agertzen da traineruan eta klubaren ikurrean. Hala ere, arautegiak ez zuen izen hori erabiltzen uzten, eta CDR Kaiarriba du ofizialki izena klubak.

Jarduera nagusia trainerua bada ere, trainerilla eta batela ere lantzen ditu, baita noizbait aulki mugikorreko modalitateren bat ere, eta Mediterraneoko Llaut modalitateko Espainiako Txapelketan ere parte hartu izan du.

Klubaren traineruan eta arraunlarien jantzietan zuria da kolore nagusia, horixe baita historikoki Donostia arraunean bereizi izan duen kolorea. Jantzietan, urdina ere ageri da, zuriarekin batera.

Donostiarra Bandera antolatzen duen taldea da.

Aurrekariak

Donostiaren izenean lehiatu diren traineru guztiek kate luzea osatu dute arraunaren historian zehar, eta kate horri beste katebegi bat erantsi zion 2007an Donostiarra sortu zuen ekimenak.

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako arraunketa»

Historikoki, Donostia hiriko traineruak lehiakorrak izan dira. Arraunketa tradizionalaren garaian, arrantzale-kuadrillek eratutako traineruen garaian, lehen mailakoak ziren traineru donostiarrak Luis Karril, Kiriko eta Soterotxo bezalako patroien gidaritzapean. Kontxako Banderaren lehen 30 edizioetatik 13 irabazita, hirugarrena da Donostia irabazleen sailkapen historikoan, guztira 14 baititu.

Kuadrillen garaiaren ondoren, arraun kluben zerrenda luzea osatu dute donostiarrek historian zehar (guztira 12 arraun elkarte donostiar aritu dira Kontxan), Donostian tradizio handiko kirola izan baita traineruko arraunketa, kirol honen hasiera-hasieratik. Eta maila onean betiere, Espainiako Txapelketak lortu dituenez Donostiak traineruetan, trainerilletan, bateletan, aulki mugikorreko kategoria nagusi guztietan, eta baita Mediterraneoko llaütetan ere.

Hiriko arraun-klub bakoitzak bere trainerua eratu eta traineru donostiar bat baino gehiago uretaratzen zirenean ere, maila oso ona ematen zuten: 1983-1994 bitarteko 12 edizioetan, 8 aldiz bi traineru donostiar izan ziren irailean Banderaren lehian, hau da, Donostiakoa izateagatik sailkatzen zenaz aparte bigarren traineru donostiar bat sailkatu zen osteguneko sailkapen estropadan. Gainera, 1981-1994 bitarteko 14 edizioetatik 9 aldiz lehen lau postuetan sailkatu zen Donostiako traineruren bat.

Hala ere, 1990eko hamarkadako bigarren erdian elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Izan ere, Donostiako klubak batzuetan trainerua osatu ezinik ere geratu baitziren. Horren ondorioz, emaitzak eskasten joan ziren, eta donostiar arraunlariak nahi baino errazago joaten ziren hiritik kanpo arraun egitera.

Traineru bateratuaren sorrera

Donostiarra 2016ko Kontxako Banderan.

Irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu eta traineru bateratua eratu behar zela kontsideratu zen. Udalaren inplikazioa lortuta, harekin hitzarmena eratu zuten klub historikoek, eta horrela sortu zen, 2007ko amaieran, Donostiako traineru bateratua: Donostiarra. Horretarako espreski klub berria sortu zen: CDR Kaiarriba (klubari izen ofizial hori eman zitzaion, arautegiak ez baitzuen uzten Donostiarra izeneko kluba sortzen). Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek ordezkaritza paritarioa zuten klub berriaren zuzendaritzan, Iñaki Arana lehen lehendakaria izanik.

2008 denboraldian Luis Mari Etxart izan zen entrenatzailea, eta, kirol-bilakaerari ondo ez iritzita, Jose Ramon Mendizabal ''Mendi'' entrenatzailea ekartzeko proposamena egin zen. Horrek tirabirak sortu zituen Ur-Kirolaken eta Donostia Arraun eta udalaren artean. Zuzendaritzako ordezkaritza paritarioaren eraginez, berdinketan oinarritutako blokeoa zegoen erabakiak hartzeko orduan. Blokeo horrek ez atzera ez aurrerako egoera sortzen zuela eta, udalak hitzarmena hautsi eta planteamendu berri bat bultzatzea erabaki zuen.

2009 urtearen hasieran, klub egitura berria ezarriko zuten estatutu eta hitzarmen berriak eratu ziren udalarekin: lehengo bi klubez gainera, Club Deportivo Fortuna ere gehitu zen, eta herritarrei bazkide izateko aukera eman zitzaien. Horrela, berdinketak eragotziko lituzkeen zuzendaritza eratu zen: bina kide dute zuzendaritzan Ur-Kirolak eta Arraunek, beste bi kide bazkide-masa berriak, eta bat Fortunak. Alberto Goitia izendatu zen lehendakari berria.

2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.

Fortunatik bereizi zen Kiriko AKE klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.

Kirol ibilbidea

2016 urteko Torrekua II trainerua.

Gizonezkoen traineruak KAE-1 Ligan hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik TKE Ligarako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo. 2017 denboraldirako Igor Makazaga entrenatzaile sanjuandarra fitxatu zen, eta KAE 1 Liga irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuz, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen[1].

Lehen banderak, berriz, 2015eko denboraldian lortu zituen Donostiarrak.

Kontxako Banderan, 2011n lortutako 4. postua du orain arteko posturik onena. Beste modalitateetan egindako saioen artean, azpimarratziakoa da Espainiako Llaüt Txapelketa irabazi zuela 2013an.

B traineruaren helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta KAE 2 Ligan aritu zen, 2018an KAE 1 Ligara igotzea lortu zuen arte.

Emakumezkoen trainerua 2017an uretaratu zuen lehen aldiz. Hauxe izan zen emakumezkoen hirugarren traineru donostiarra, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen eta play-offak jokatu ondoren maila gorenera igo zen.

Palmaresa

Donostiako traineruek, arrantzale-kuadrillen garaitik hasita, garaipen eta bandera ugari lortu dituzte historian zehar, eta honako hauek dira garrantzizkoenak:

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (14): 1879, 1883, 1887, 1889, 1890, 1891, 1892, 1894, 1897, 1915, 1918, 1920, 1922 eta 1950.

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (2): 1945 eta 1992.

Euskadiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (1): 1992.

Garaipen horien zerrenda osoa ikusteko:

Donostiarraren palmaresa (gizonezkoak)

Donostiarra 2017ko KAE Liga irabazi berritan.

Garaipen horietatik, hauek dira Donostiarra 2008an lehian hasi zenetik klub honek lortutakoak:

Kontxako Bandera

  • Laugarrena 2011 urtean.

TKE Liga

Euskadiko Traineru Txapelketa

Gipuzkoako Traineru Txapelketa

  • Hirugarren 2017 eta 2018an.

Banderak

Etxekoak Donostiarra Bandera (1): 2017.
Gipuzkoan Bisiguaren Egunaren Bandera (1): 2015.
Getariako Bandera (1): 2017.
Zumaiako Ikurrina (1): 2017.
Hondarribiko Promozio estropada (2): 2017, 2018.
Zarauzko KAE Bandera (1): 2017
Pasaiako Bandera (1): 2018
Bizkaian Bilbo Hiriko Bandera (2): 2015, 2017.
Santurtziko Bandera (1): 2016.
Portugaleteko Bandera (1): 2017.
Lekeitioko Bandera (1): 2017.
Plentziako Ikurrina (1): 2017.
Nafarroan Aritzaleku Kanpinaren Bandera (1): 2017.
Kantabrian Santoñako Bandera (1): 2015.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2017.
Año Jubilar Lebaniego Bandera (1): 2017.
Camargoko Bandera (1): 2018.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2018
Laredoko Bandera (1): 2018

Batelak

Mediterraneoko Llaütak

Sailkapenak eta urteko bestelako datuak

Urtea Kontxa Traineru Liga GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2008 8. KAE 1 Liga: 7. 7. - - Kiriko Luis Mari Etxart Ander Iriarte
2009 7. KAE 1 Liga: 7. 7. 7. - Lugañene/Donostiarra[2] Mendi Asier Lopez
2010 8. KAE 1 Liga: 5. 7. - - Torrekua [3] Mendi Juan Mari Lujanbio
2011 4. KAE 1 Liga: 4. 4. 8. - Torrekua Mendi Arkaitz Diaz
2012 8. KAE 1 Liga: 5. 7. - - Torrekua Mendi Arkaitz Diaz
2013 7. KAE 1 Liga: 7. 8. - - Torrekua II [4] Xabier Zabala Ander Iriarte
2014 8. KAE 1 Liga: 5. 8. - - Torrekua II Xabier Zabala Ander Iriarte
2015 8. KAE 1 Liga: 6. 5. - - Torrekua II Xabier Zabala Ander Iriarte
2016 7. KAE 1 Liga: 2. 6. - - Torrekua II Mendi Ander Iriarte
2017 7. KAE 1 Liga: 1. 3. 6. - Bantxa Igor Makazaga Ander Iriarte
2018 7. TKE Liga: 7. 3. 7. - Bantxa Igor Makazaga Arkaitz Diaz

B trainerua

Donostiarra B
Entrenatzailea Euskal Herria Rufo Urtizberea
Patroia(k) Euskal Herria Andoni Saizar
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Torrekua II
Palmaresa 0 KAE 1 Liga
1 KAE 2 Liga
2022: Liga 1.a (KAE 2 Liga)

Donostiarraren B ontzia klubaren bigarren urtean uretaratu zen lehen aldiz, 2009an.

Harrobia lantzea du helburu, lehen trainerurako mutilak prestatzeko zereginean betiere: Donostiako klubetako gaztetxoak biltzen ditu, baita Urumearen arroako hainbat arraunlari ere.

KAE 2 Ligan hasi zuen ibilbidea, eta KAE 1 Ligarako igoera lortu zuen 2018an.

Ligak:

Banderak:

Denboraldiak

Urtea Traineru Liga Trainerua Entrenatzailea Patroia
2009 KAE 2 Liga: 11. Koruko Ama / Lugañene Manu Roteta Andoni Ostolaza
2010 KAE 2 Liga: 8. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2011 KAE 2 Liga: 8. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2012 KAE 2 Liga: 4. Lugañene Joxan Jauregi Xabier Goienetxea
2013 B ontzirik ez.
2014 KAE 2 Liga: 13. Torrekua / Lugañene Mikel Kortadi Jon Iruretagoiena
2015 KAE 2 Liga: 10. Torrekua Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2016 KAE 2 Liga: 5. Torrekua Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2017 KAE 2 Liga: 4. Torrekua II Garikoitz Azkue Jon Iruretagoiena
2018 KAE 2 Liga: 1. Torrekua II Rufo Urtizberea Andoni Saizar

Emakumezkoen trainerua

Donostiarra
Entrenatzailea Euskal Herria Iñaki Mendizabal
Patroia(k) Euskal Herria Inder Paredes
Euskal Herria Erika Gonzalez
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Torrekua
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
1 ETE Liga
2023: Kontxa 6.a
2022: Liga 1.a ETE Liga

2017an uretaratu zuen Donostiarrak lehen aldiz emakumezkoen trainerua. Donostian antolatu zen emakumezkoen hirugarren trainerua izan zen, 2009an Ur-Kirolakek eta 2015ean Donostia Arraun Lagunakek ateratakoen ondoren (2015 denboraldi horretan, Donostiarra hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait, baina 2016an ez zen akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta Arraun Lagunakek bere ekimen bakarrez uretaratu zuen trainerua). 2017 denboraldirako bi traineru donostiar izan ziren uretan, Arraun Lagunak eta Donostiarra.

Bere lehen denboraldian, 2017an, lortu zuen Donostiarrak emakumezkoen bere lehen bandera. 2018an, ETE Liga sortu berria irabazi zuen[5], maila gordeneko ligara igotzeko play-offera sailkatuz. Play-offetan, Euskotren ligara igotzea lortu zuen[6].

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)

Emakumezkoen Traineru Liga

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • ETE Liga (1): 2018.

Txapelketak

Banderak

Aulki mugikorra

  • Espainiako aulki mugikorreko itsas arraunketa txapelketa (C4X+): 2017

Denboraldiak

Urtea Kontxa Traineru Liga GipTx EusTx EspTx Trainerua Entrenatzailea Patroia
2017 7. Gipuzkoako Liga: 7. 6. 7. - Torrekua Borja Mena Erika Gonzalez
2018 6. ETE Liga: 1. 3. 4. - Torrekua Iñaki Mendizabal Inder Paredes

Presidenteak

Erreferentziak

  1. «Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak» TKEren weba 2017-09-17.
  2. Bigarren ontzi hau, SDR Castrok utzia, erosi egin zen denboraldi amaieran, eta Torrekua izena eman zitzaion.
  3. Kontxako Banderan Lugañene traineruarekin atera ziren.
  4. [1] Urte horretan izen bereko traineru berria estreinatu zen, platanito motakoa.
  5. «Amaiera paregabea» BERRIA 2018-08-26.
  6. «Gailurretik, itsasoa bare» BERRIA 2018-09-20.

Kanpo loturak