Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
No edit summary |
||
26. lerroa: | 26. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]] |
[[Fitxategi:Hondarribia plaza.jpg|thumb|320px|Hondarribiko Alde Zaharreko plaza]] |
||
'''Gipuzkoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] |
'''Gipuzkoa''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hiru herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu [[Bizkaia]] mendebaldean, [[Araba]] hego-mendebaldean, [[Nafarroa Garaia]] ekialdean, [[Lapurdi]] ipar-ekialdean eta [[Bizkaiko golkoa]] iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar [[latitude]]en eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko [[longitude]]en artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 66 km luze du itsasertza. [[2012]]ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] [[foru lurralde]]a edo [[foru lurralde|lurralde historikoa]] da. |
||
Hiriburua [[Donostia]] du, han daude [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusien]] egoitzak. |
Hiriburua [[Donostia]] du, han daude [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren eta [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusien]] egoitzak. |
12:30, 11 martxoa 2019ko berrikusketa
Gipuzkoa | |||
---|---|---|---|
Gipuzkoako Lurralde Historikoa | |||
| |||
Gipuzkoa.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Donostia 43°19′12″N 1°58′48″W | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 1.909 | ||
Punturik altuena | Aketegi (1.551 m) | ||
Mugakideak | Araba, Bizkaia, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Pirinio Atlantikoak | ||
Administrazioa | |||
Ahaldun Nagusia | Markel Olano (EAJ) | ||
Gipuzkoako Ahaldun Nagusia | Eider Mendoza Larrañaga | ||
Legebiltzarra | Gipuzkoako Batzar Nagusiak | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 726.033 (2021) 6.751 (2017) | ||
Dentsitatea | 366,68 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
gipuzkoa.eus |
Gipuzkoa Euskal Herriko hiru herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa Garaia ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 66 km luze du itsasertza. 2012ko erroldan, 712.097 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da.
Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.
Geografia
Mugakideak
Gipuzkoak iparraldean Bizkaiko golkoa du mugakide; mendebaldean, Bizkaia; hegoaldean, Araba eta Nafarroa Garaia; eta ekialdean, Nafarroa Garaia eta Lapurdi.
Lehorreko mugakide guztiak Euskal Herriko beste herrialde batzuk dituen Euskal Herriko herrialde bakarra da. Hedadurari dagokionez espainiar estatuko probintziarik txikiena da, 1.909 km²-rekin.
Hidrografia
Gipuzkoan, Euskal Herriko gainerako herrialdeekin alderatuta, ibaiek ibilbide laburra eta arro hidrologiko txikia dute, iturburuak sortzen diren mendiak itsasotik hurbil baitaude. Emari handiko eta iraunkorrekoak dira, euri asko eta sarria egiten baitu.
Ekialdetik mendebalderantz, lehen ibaia Bidasoa da, iturburua Nafarroan duena 710 m-ko garaieran. Gipuzkoan Endarlatsan sartu eta 9 km egiten ditu Lapurdirekin mugan. Ibaian gora ibar estua da, itsasoratze aldean zabalduz eta Hendaia, Hondarribia eta Irun kokatzen diren eremu laua sortuz. Itsasoratzean Txingudi badia dago, Hondarribiko eta Ondarraitz hondartzek itsasotik babesten baitute.
Oiartzun ibaia 15 km luze den ibai laburra da, Aiako Harrian jaio, Errenteria igaro eta Pasaiako badian isurtzen dena. Malda handiko ibaia da (milako 45,3) eta, horregatik, hondar kopuru handia garraiatzen du eta badiara eramaten.
Urumea ibaiak Leitzan du iturburua 710 m-ko garaieran eta 53 km luze da. Hernanin Añarbe ibaiaren urak jaso eta Donostian itsasoratzen da, Urgull eta Ulia mendien artean, Gros auzoko hondar eremuak sortuz (Zurriola).
Oria ibaia da Gipuzkoako luzeena (80 km baititu), bai eta Gipuzkoan arro hidrologiko handiena duen ibaia ere. Lizarratetik hurbil du iturburua, Aizkorri mendilerroan, itsas mailatik 660 metro gorago. Hainbat ibaiadar ditu: Leitzaran, Berastegi, Amezketa, Araxes, Amundarain, Agauntza eta Urtsuaran. Orion itsasoratu aurretik, herri hauek zeharkatzen ditu: Zegama, Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Legorreta, Alegia, Tolosa, Billabona, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil.
Urola ibaiak Legazpitik hurbil du iturburua, Aizkorriren iparraldeko magalean 720 m-ko garaieran. Urrestilla eta Errezil ibaiadarrak ditu eta honako herri hauek zeharkatzen ditu Zumaian itsasoratu baino lehen: Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa.
Deba ibaiak 825 m-ko garaieran du iturburua, Leintz Gatzagako Elgeako mendilerroan. 58 km luze da eta ibaiadar ditu Ego, Aramaio eta Arantzazu ibaiak. Izen bereko herrian itsasoratzen da, Deban, eta herri hauek zeharkatzen ditu: Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Mendaro.
Flora
Gipuzkoa haritz lurraldea izan da 500–600 m bitartean eta pago lurraldea aipaturiko metroetatik gora. Gizonaren eskuak, halere, errotik aldatu du ikuspegia eta XX. mendearen hasieratik pinudiak dira nagusi Gipuzkoako mendi eta basoetan. Basoari dagokion eremua herrialde osoko % 59,5 da (118.850 ha, % 62,5 pinua da). Aipagarriak dira, halaber, pagadiek (11.500 ha) eta hariztiek (2.700 ha) hartzen dituzten sailak.
Orografia
Lurraldeko hegoaldean kokatuta daude hurrengo mendilerroak, Arabarekin mugan, mendebaldetik ekialdera: Elgea (Aumategigaña, 1.189 m), Aloña (Gorgomendi, 1.250 m) eta Aizkorri (Aizkorri, 1.528m.). Zaraia (Kurtzebarri, 1.133 m), hego-mendebaldean kokatuta dago Elgearen atzealdean, apur bat barrualderantz eta Aloñatik hurbil.
Gipuzkoako hego-ekialdean bestela, Nafarroako mugan, Aralar mendigune ezaguna dugu, Ganboa (1.402m.) eta Txindoki (1.346m.) tontorrekin. Aralarretik erdialderantz Murumendiko mendilerroa dago, Goierrin, izena ematen dion Murumendi (867 m) tontorrarekin besteak beste.
Azkenik, Izarraitz mendigunea Gipuzkoako erdialdean dago, Urola Erdiako eskualdean, Erlo (1.026 m) mendiarekin.
Historia
Erromatarrengandik heldu zaizkigun izkribuetan, gaur egungo Gipuzkoan zenbait tribu bizi zirela aipatzen da; haien lurraldeen distribuzioa oso argia ez den arren, nagusiak barduliar eta baskoiak lirateke.
Erromatar inperioaren gainbeheraren ondorengo mendeetako berri gutxi da. Gehienbat, Gipuzkoak bisigodo, franko eta beste zenbait herriren joan-etorri eta erasoak jasan behar izan zituela.
Gipuzkoa izena lehenengoz 1014. urteko dokumentu nafar batean ageri da, non Donostiaren aldeko lur batzuen donazioa aipatzen den. Bada fidagarritasun handiagoa duen 1025. urteko beste dokumentu bat ere. Beraz, oro har, esan liteke gaur egun lurralde honek daraman izena bigarren milurtekoaren hasierarekin batera zabaldu eta erabiltzen hasi zela.
- 1200ean Gaztelako Alfontso VIII.a erregeak Gipuzkoa konkistatu zuen, lurraldea Nafarroa izatetik Gaztela izatera igaroz. Edonola ere, Alfonso VIII.ak foruak bermatu zituen.[1]
- 1548an Oñatiko Unibertsitatea fundatu zuten, Euskal Herriko zaharrena dena.
- 1721eko abuztuaren 25ean Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.^[erreferentzia behar]
- 1839ko abuztuaren 31n karlistek eta liberalek Bergarako besarkada hitzartu zuten, Lehen Gerra Karlistari amaiera emanez.
- 1844an Tolosa bilakatu zen probintziako hiriburu eta hamar urtez titulu horri eutsi zion.
- 1854an Donostiak Tolosa ordezkatu zuen probintziaburu moduan, eta gaur arte hala da.
- 1936ko abuztuaren 11n Tolosa, irailaren 5ean Irun eta irailaren 13an Donostia bereganatu zituzten Francoren soldaduek Espainiako Gerra Zibilean.
- 1937ko apirilaren 24an kolpista faxistek Intxortako (Elgeta) gotorlekua harrapatu zuten, gudariek bertan 7 hilabetez eutsi ondoren.
Ekonomia
Gipuzkoako ekonomian bigarren sektoreak du garrantzirik handiena nahiz eta, hirugarren sektorean, turismoak gero eta indar handiagoa duen. Lehen sektoreak ere badu indarra, batez ere, barnealdeko eskualdeetan; nahiz eta eskualde horietan ere haren pisua BPGean ez den %3,5 baino handiagoa.
Demografia
2009ko urtarrilaren 1ean 705.698 biztanle zituen lurraldeak (708.207 b. 2014-01-01ean[2]). Biztanleriaren %26 Donostian biltzen da eta %60 Gipuzkoako herri populatuenetan, 2008. urteko datuen arabera:
- Donostia: 184.248 biztanle
- Irun: 60.914 biztanle
- Errenteria: 39.813 biztanle
- Eibar: 27.204 biztanle
- Zarautz: 22.915 biztanle
- Arrasate: 21.933 biztanle
- Hernani: 19.923 biztanle
- Tolosa: 18.993 biztanle
- Lasarte-Oria: 18.444 biztanle
- Hondarribia: 16.999 biztanle
Honako taula honetan Gipuzkoa osoko eta Gipuzkoako herri populatuenetako biztaleriaren XX. mendeko bilakaera jasotzen da:
Herria\Urtea | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 | 2009 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
GIPUZKOA | 195.850 | 226.684 | 258.557 | 302.329 | 331.753 | 374.040 | 478.337 | 631.003 | 692.782 | 676.307 | 673.563 | 691.079 | 705.698 | 715.148 |
Azpeitia | 6.066 | 6.692 | 6.941 | 7.848 | 8.024 | 8.991 | 9.400 | 10.797 | 12.958 | 13.385 | 13.590 | - | - | |
Bergara | 6.196 | 6.761 | 7.345 | 9.307 | 9.499 | 10.373 | 13.162 | 15.148 | 15.759 | 15.121 | 15.046 | - | - | |
Donostia | 37.812 | 49.008 | 61.774 | 78.432 | 103.979 | 113.776 | 135.149 | 165.829 | 175.576 | 176.019 | 181.064 | - | - | |
Tolosa | 8.111 | 9.747 | 11.273 | 12.487 | 13.583 | 14.971 | 16.281 | 18.766 | 18.894 | 18.085 | 18.102 | - | - | |
Arrasate | 3.713 | 4.706 | 5.915 | 7.720 | 8.645 | 10.014 | 14.148 | 22.421 | 26.045 | 25.213 | 23.367 | - | - | |
Errenteria | 4.081 | 5.527 | 6.956 | 8.973 | 10.106 | 12.784 | 18.642 | 34.369 | 45.789 | 41.163 | 38.903 | - | - | |
Eibar | 6.583 | 10.121 | 11.888 | 12.874 | 11.772 | 16.318 | 31.725 | 37.073 | 36.494 | 32.108 | 28.219 | - | - | |
Irun | 9.912 | 12.120 | 14.161 | 17.670 | 14.368 | 19.956 | 29.814 | 45.060 | 53.445 | 53.861 | 56.601 | - | - |
XX. mendearen hasieran Gipuzkoan bizi ziren ia 200.000 lagunak hirukoiztu eta gehiago egingo ziren mendearen bukaeran. Gehikuntza nabarmen hau ez da Donostian bakarrik gertatzen eta industria jarduera ekonomiko nagusi duten tamaina ertaineko herrietan ere gehikuntza handia izango da, 1955-1975 urte bitartean izandako immigrazioaren ondorioz. Donostiak bost halakotu egingo zuen mende hasierako biztanleria, Arrasatek sei halakotu eta Errenteriak bederatzi. Donostiak lurraldearen biztanlerian mendean zehar hartu duen nagusitasuna nabaria da: mende hasieran bost gipuzkoarretatik bat donostiarra bazen, mendearen bukaeran hirutik bat izango zen donostiar. Beste herri batzuek tinko eutsi diote XX. mendeko hasierako proportzioari: Irun lau aldiz txikiagoa bazen biztanleriari dagokionean, mendearen bukaeran berdintsu mantentzen da proportzioa. 1975. urtetik aurrera baby boom fenomenoa guztiz apaldu eta biztanleriaren zahartze eta, azkenean, gutxitze bat izango da XX. mendeko azken urteetan atzerritik etorritako etorkinei esker gehienbat.
Banaketa administratiboa
Eskualdeak eta udalerriak
Gipuzkoako lurralde historikoa 10 eskualdek eta 89 udalerrik osatzen dute. Biztanleriari dagokienez, Donostia handiena da eta Baliarrain, berriz, txikiena.
Hauek dira herrialdeko eskualdeak eta haien udalerri nagusiak:
- Bidasoaldea (Irun).
- Debabarrena (Eibar).
- Debagoiena (Arrasate).
- Donostialdea (Donostia).
- Goierri (Beasain).
- Oiartzualdea (Errenteria).
- Tolosaldea (Tolosa).
- Urola Erdia (Azpeitia).
- Urola Garaia (Zumarraga).
- Urola Kosta (Zarautz).
Barruti judizialak
Gipuzkoa judizialki 6 barruti judizialetan banatzen da. Barrutiko buruan kokatzen dira barrutiko epaitegi guztiak. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia Donostian dago; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia aldiz, Bilbon. Hauek dira barruti judizialak:
- I. Tolosako barruti judiziala
- II. Azpeitiko barruti judiziala
- III. Bergarako barruti judiziala
- IV. Eibarko barruti judiziala
- V. Donostiako barruti judiziala
- VI. Irungo barruti judiziala
Hauteskunde barrutiak
Espainiako Gobernuko eta Eusko Legebiltzarretako hauteskundeetan, Gipuzkoa hauteskunde barruti bakar gisa aurkezten da. Foru hauteskundeetan aldiz, gipuzkoarrek 4 hauteskunde barrutitan bozkatzen dute udalerriaren arabera:
- Donostialdea: Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta
- Bidasoa-Oiartzun: Irun, Hondarribia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria
- Oria: Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia
- Deba-Urola: Urola Erdia, Urola Kosta, Debagoiena, Debabarrena
Politika
2015eko foru hauteskundeak
2015eko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeak | |||
---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | Ehunekoa | Bozka kop. |
EAJ | 18 | 31,57 | 112.918 |
EH Bildu | 17 | 28,83 | 103.140 |
PSE-EE | 9 | 16,51 | 59.076 |
Podemos | 6 | 12,05 | 43.123 |
PP | 1 | 5,42 | 19.395 |
Atzerriko diplomazia
Gaur egun Gipuzkoako Talde Kontsularra ondorengo kontsulatuak osatzen du:
Kultura
Euskara
Gipuzkoan mintzatzen den euskara bi euskalkitan sailkatzen da: gipuzkera (nagusia) eta bizkaiera (mendebaldean). Gaur egun, euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Gipuzkoako mendebalean bizkaiera da nagusi (Debagoiena eta Debabarrena, Deban, Mendaron eta Mutrikun izan ezik).
Gipuzkoako ipar-ekialdeko euskalkia, aldiz, goi-nafarrera da (Irun, Hondarribia, Lezo eta Oiartzun). Gipuzkeraz hitz egiten da gainerako eskualde guztietan. 2001eko datuen arabera, Gipuzkoan biztanleen % 51,1ek euskalduntzat zuen bere burua eta % 19,7k ia euskalduntzat.
Hezkuntzari dagokionez, 1999-2000 ikasturtean, esaterako, unibertsitatez kanpoko ikasleen % 81 D eta B ereduetan ari zen ikasten Gipuzkoan, EAEko batezbestekoaren gainetik 19 puntutan. Euskara hutsezko D eredua da gainera Gipuzkoan gehiena hazi dena, eta euskarazko irakaskuntza, maila askoz ere apalagoan bada ere, Lanbide Heziketara ere gainerako lurraldeetan baino gehiago zabaldu da. 2006-2007 ikasturtean ikasleen % 70,1 D ereduan aritu zen; % 19,8, B ereduan; eta % 10, A ereduan.
Gipuzkera
Koldo Zuazoren azken sailkapenaren arabera (1998), herrialdeko eremu handienean nagusiki mintzatzen den euskalkia erdialdekoa euskara edo gipuzkera izenekoa da.
Gipuzkoako gipuzkerak hiru aldaera nagusi ditu:
- Beterriko hizkera (Gipuzkoako erdi eta ipar-ekialdean, Tolosaldeko Ikaztegieta udalerritik Iruneraino).
- Goierriko hizkera (Gipuzkoako hego-ekialdean, nagusiki Goierri eskualdean, Legazpitik hasi eta Legorretaraino).
- Urolaldeko hizkera (Gipuzkoako ipar-mendebaldean, Zarauztik Mutrikuraino, eta Urretxu / Zumarragatik, Urola ibaiaren bideari jarraituz, kostalderaino).
Bizkaiera
Gipuzkoaren mendebaldean Mendebaldeko euskara edo bizkaiera egiten da. Eremu hori Bizkaiarekiko mugari paraleloan jarraitzen dion Deba ibaiaren ibarrak eratzen du, hots, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeek.
Nafarrera
XX. mendearen bigarren erdialde arte, nafarrera hitz egiten zen ipar-ekialdean, iparraldeko goi nafarrera, zehazki. Euskalki horretan aritzen ziren Hondarribia, Irun, Lezo eta Oiartzun udalerrietako biztanleak, baina gaur egun gipuzkera —Beterrikoa, hain zuzen— alde horretara ere zabaldu da.[3][4]
Literatura
Bernardo Atxaga idazlea (Asteasu, 1951), Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan ere ezaguna da eta haren liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, tartean "Obabakoak" (1988) lan nagusia.
Euskarazko beste egileen artean, azpimarratzekoak dira, besteak beste, Joxe Azurmendi, Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Mariasun Landa eta Harkaitz Cano.
Bestalde, gaztelaniaz idatzi dutenen artean, Pío Baroja eta Gabriel Celaya dira egile nagusiak.
Musika
Ainhoa Arteta tolosarra dugu munduan gipuzkoar abeslari ezagunenetarikoa.
Bertsolaritza
Historikoki Gipuzkoa izan da bertsolaritzak garrantzia gehien izan duen lurraldea, eta bertakoak dira inoizko bertsolari onenetako asko: Txirrita, Basarri, Uztapide, Lazkao Txiki eta abar. Gaur egungoen artean, aipagarria da Andoni Egaña (Zarautz, 1961), Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia gehien (lautan) irabazi duen bertsolaria.
Hedabideak
Egunkariak
- Berria: Euskarazko nazio mailako egunkari bakarra. Andoainen dauka egoitza nagusia.
- Eskualdeko euskarazko egunkariak: Tolosaldeko Hitza, Oarsoaldeko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza eta Irutxuloko Hitza (Donostialdean).
- Noticias de Gipuzkoa.
- El Diario Vasco: Probintziako egunkaririk salduena da.
- Gara.
- El Mundo Deportivo kirol egunkariak, Gipuzkoarako edizio berezia kaleratzen du.
Telebistak
- Gipuzkoa Telebista: Gipuzkoako probintziako telebista kate nagusia. Aurreko Localia izenaz oraindik ere ezagutzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz emititzen dute.
- Goierri Telebista: Goierriko tokiko telebista katea. Euskara hutsean.
- 28 Kanala: Tolosaldeako tokiko telebista katea. Euskara hutsean.
- Arrasate Telebista: Arrasateko telebista katea. Euskaraz.
- Goiena Telebista: Debagoieneko tokiko telebista katea. Euskaraz.
- Teledonosti: Probintziako tokiko katerik garrantzitsuena. Donostialdean emititzen da, baina azken urteetan probintzia osora zabaldu da. Gaztelaniaz.
- Urola Telebista: Urolako tokiko telebista. Euskaraz eta gaztelaniaz.
- Zarauzko Telebista: Zarautz eta inguruetako telebista katea. Euskaraz.
Aldizkariak
- Argia: Euskarazko nazio mailako astekaria. Lasarte-Orian dauka egoitza.
Garraioa
- Autoz
Gipuzkoa errepide sare garrantzitsu batek zeharkatzen du. Errepide garrantzitsuenak A-8, AP-1 eta N-1 dira. Gipuzkoa Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan dagoenez, mugaz bi aldeetan errepide sarea asko eraldatu da azken urteetan (Irun Hegoaldean eta Hendaia Iparraldean).
- Trenez
Errepide Sareaz gain, Renfe Operadorak Aldirien zerbitzua eskaintzen du probintzia osoan zehar, Zumarragatik Irunera. Halaber, EuskoTrenek ere garrantzi handia du.
- Itsasoz
Gipuzkoako garraio porturik garrantzitsuena Pasaiako portua da. Beste portu guztiak kirol portuak edo portu arrantzale txikiak dira, esaterako Donostiako portua.
- Airez
Lurralde Historikoak duen aire-bidezko garraio bakarra Donostia-Hondarribiko aireportua da. Gaur egun Madril eta Bartzelonara eskaintzen ditu hegaldiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Idoia Arrieta Elizalde: «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista», BERRIA, 2011-04-08.
- ↑ Anuario Estadístico de España 2014 / I.N.E.
- ↑ Josep del Rio Rodríguez: «Errenteriako euskararen kokapen dialektala», Errenteriako Udal Artxibo Zerbitzuko aldizkaria, 22. zenbakia, 7-115. orrialdeak. ISSN 0214-624X.
- ↑ Koldo Zuazo (1997): «Oiartzungo hizkeraren kokagunea», in Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 76. zenbakia, 397-426. orrialdeak.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gipuzkoa |
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- GureGipuzkoa.net Gipuzkoako iraganeko eta oraingo argazkien webgunea (Gaztelaniaz)
- Gipuzkoa Turismo webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Ingelesez)
- Gipuzkoako Batzar Nagusien webgune ofiziala (Gaztelaniaz)
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |
Bizkaiko Golkoa inguratzen duten lurraldeak | ||
---|---|---|
Galizia · Asturias · Kantabria · Bizkaia · Gipuzkoa · Lapurdi · Landak · Gironda · Poitou-Charentes · Loirerria · Bretainia |