Michel de Montaigne: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Entseiuak banatu ditut biografiatik, Erderazko wikipediatik (2019) eta zenbait liburutatik informazioa gehituz
t Bere lanak gehitu ditut
39. lerroa: 39. lerroa:
Bere helburua da gizabanakoa deskribatzea eta batik bat bere burua deskribatzea, horrela izanik, zailtasunak aurkituko ditu bere burua eta nia bereizterakoan. Bere galdera oinarrizkoena honakoa izango delarik: ''Que sais-je?'', “Nik zer dakit?” Edo “Zer dakit bada nik!” modura itzuli izan dena. Biolentzia kondenatzen du, katoliko eta protestanteen artean batik bat. Fanatismoaren aurrean eszeptizismoa defendatuko duelarik. Pesimismoa lantzen duen idazlea da, bere ''[[Raymond Sebond-en apologia]]'' esntseiu luzean, bigarren liburuko hamabigarren kapituluan, arrazoimenarekiko mesfidantza beharra aldarrikatzen du, ez baitugu beste edozein animaliak baino honekiko kontrol handiagorik.
Bere helburua da gizabanakoa deskribatzea eta batik bat bere burua deskribatzea, horrela izanik, zailtasunak aurkituko ditu bere burua eta nia bereizterakoan. Bere galdera oinarrizkoena honakoa izango delarik: ''Que sais-je?'', “Nik zer dakit?” Edo “Zer dakit bada nik!” modura itzuli izan dena. Biolentzia kondenatzen du, katoliko eta protestanteen artean batik bat. Fanatismoaren aurrean eszeptizismoa defendatuko duelarik. Pesimismoa lantzen duen idazlea da, bere ''[[Raymond Sebond-en apologia]]'' esntseiu luzean, bigarren liburuko hamabigarren kapituluan, arrazoimenarekiko mesfidantza beharra aldarrikatzen du, ez baitugu beste edozein animaliak baino honekiko kontrol handiagorik.


Honela hasten da bere liburua:<blockquote>“C’est ici un livre de bonne foi, lecteur. Il t’avertit dès l’entrée que je ne m’y suis proposé aucune fin, que domestique et privée. Je n`y ai eu nulle considération de ton service, ni de ma gloire. Mes forces ne sont pas capables d’un tel dessein. (…) Si c’eût été pour la faveur du monde: je me fusse mieux paré et me présenterais en une marche étudiée. Je veux qu’on m’y voie en ma façon simple, naturelle et ordinaire, sans contention et artifice: car c’est moi que je peins.”<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Ensayos, Edición bilingüe|urtea=2014|abizena=Montaigne|izena=Michel de|orrialdeak=|orrialdea=42|argitaletxea=Galaxia Gutemberg|ISBN=|hizkuntza2=fr}}</ref></blockquote><blockquote>“Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.” </blockquote>
Honela hasten da bere liburua:<blockquote>“C’est ici un livre de bonne foi, lecteur. Il t’avertit dès l’entrée que je ne m’y suis proposé aucune fin, que domestique et privée. Je n`y ai eu nulle considération de ton service, ni de ma gloire. Mes forces ne sont pas capables d’un tel dessein. (…) Si c’eût été pour la faveur du monde: je me fusse mieux paré et me présenterais en une marche étudiée. Je veux qu’on m’y voie en ma façon simple, naturelle et ordinaire, sans contention et artifice: car c’est moi que je peins.”<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Ensayos, Edición bilingüe|urtea=2014|abizena=Montaigne|izena=Michel de|orrialdeak=|orrialdea=42|argitaletxea=Galaxia Gutemberg|ISBN=|hizkuntza2=fr}}</ref>
“Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.” </blockquote>

== Lanak ==

=== ''Entseiuak'' ===

* ''Entseiuak,'' I eta II liburuak, Burdele, Simon Millanges, '''1580'''
* ''Entseiuak,'' I eta II liburuak, Bordele, Simon Millanges, '''1582'''
* ''Entseiuak'', I eta II liburuak, Paris, Jean Richer, '''1587'''
* ''Entseiuak,'' I, II eta III liburuak, Paris, Abel L'Angelier, '''1588'''
* ''Entseiuak'', hilondoko edizioa, Paris, Abel Langelier, '''1595''' ([[Pierre de Brach]] ete [[Marie de Gournay]]-en edizioa).

=== ''Italiako bidaiaren egunerkoa'' ===

* ''Journal de voyage en Italie'' '''1580-1581'''


== Euskaratutako lanak ==
== Euskaratutako lanak ==

15:51, 11 martxoa 2019ko berrikusketa

Michel de Montaigne

Bordeleko alkate

Bizitza
JaiotzaSaint-Michel-de-Montaigne1533ko otsailaren 28a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaSaint-Michel-de-Montaigne1592ko irailaren 13a (59 urte) (59 urte)
Familia
AitaPierre Eyquem de Montaigne
Ezkontidea(k)Françoise de La Chassaigne (en) Itzuli  (1565eko urriaren 3a (egutegi gregorianoa) -
Familia
Hezkuntza
HeziketaCollege of Guienne (en) Itzuli
Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
latina
frantses ertaina
gaskoia
okzitaniera
frantsesa
Irakaslea(k)Muretus (en) Itzuli
George Buchanan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, itzultzailea, legelaria, saiakeragilea, autobiografialaria, politikaria, legelari-poeta, frantses moralista eta idazlea
Lantokia(k)Frantzia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: be371e6a-f23a-418b-8bd2-8864095e89da Discogs: 3234829 Find a Grave: 7717423 Edit the value on Wikidata

Michel Eyquem de Montaigne (Saint-Michel-de-Montaigneko gaztelua, Périgord, 1533ko otsailaren 28a - ib., 1592ko irailaren 13a) Frantziar errenazimenduko filosofo, idazle, moralista eta politikaria izan zen, Essais («Entseiuak») idazlanari esker entseiua genero literario modura zabaltzeagatik ezaguna da, Mendebaldeko kulturan eragin handia eragin zuelarik. Bere lana ezaguna da eguneroko anekdotak eta ikuspegi intelektual batetik egindako autobiografia bat batzeagatik. Bizitza osoa eman zuen Frantzian obra hori idazten, nahiz eta tarteka Italiara eta Alemaniara bidaiak egin zituen.

Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren, 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa. Bere pentsamendua idazle klasikoengan oinarritzen da gehienbat, hauen inguruan hausnartu zuen, beren bizitzak deskribatu eta garai hartako gertakariak aditzera eman zituen. Montaigneren lehen garaian, autore klasikoak irakurtzeaz gain (Seneka eta Plutarko, batez ere), eszeptizismoa eta estoizismoa sutsuki landu zituen. Azken garaian, epikureismoak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da bere pentsamendu guztia. Gizakia aztertuko du gehienbat. Agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fede kristauaren dogmak zalantzan jarri ez bazituen ere.

Mendebaldeko autore askorengan eragin zuzena izan zuen, besteak beste Francis Bacon, René Descartes,[1] Blasie Pascal, Jean-Jacques Rousseau, Albert Hirschman, William Hazlitt,[2] Ralph Waldo Emerson, Friedrich Nietzsche, Stefan Zweig, Eric Hoffer, Isaac Asimov, eta seguruenik William Shakespeare-ren azken lanetan ere.

Bere bizitzan zehar, Montaigne ezagunagoa izan zen politikagintzarengatik autore modura baino. Bere entseiuetan eguneroko anekdota eta buruhauste pertsonalez hitz egin izana estilo propiodun berrikuntza beharrean kalte modura ikusia izan zen, eta “neu naiz neure liburuaren gaia” deklarazioa, bere garaikideek norbereganako errukitze modura ikusi zuten. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Montaigne garai horretako zalantzen haragiztatze modura ikusia izango zen. Ezaguna da bere galdera eszeptikoarengatik, “Que sçay-je” (“Nik zer dakit?”, egungo frantsesera honela itzultzen da: que sais-je?).

Bizitza

Château de Montaigne, Montaigneren familiaren propietate izandako lursail batean eraikiriko gaztelua. Bere familiaren jatorrizko bizilekua jada ez da existitzen, nahiz eta Montaignek idazteko eta liburutegi modura erabiltzen zuen dorrea zutik jarraitzen duen.

Montaigne Frantziako Akitania eskualdean jario zen 1533.urtean, bere familiarena zen Montaigneko Gazteluan; hain zuzen ere, mendixka baten tontorrean, montaigne batean, eraikitako chateau bat zen gaztelua, Dordoina ibaiaren ertzean zegoena, Bordeletik berrogeita hamar bat kilometrora, egun Saint-Michel-de-Montaigne izenpean ezagutzen den hirian. Familia aberatsekoa zen; bere birraitona, Ramon Felipe Eyquem, sardinzarren salerosketaz dirutza bat irabazi zuen eta 1477. urtean lursaila erosi zuen, Montaigneko Jaun bilakatuz. Bere aita, Pierre Eyquem, Montaigneko Jauna, Soldadu Katoliko frantsesa izan zen Italian eta baita Burdeoseko alkate.[3]

Michel Eyquem-en armarria, Montaigneko Jauna.

Guienan “Eyquem” patronimikoa zeramaten familia asko egon ziren arren, uste da bere aitaren familiak marrano (Iberiar penintsulan Katolizismora bihurturiko Juduei emandako izena) jatorria izan zezakeela pentsatzen da,[4] halaber, bere ama, Antonieta Lopez de Villanueva, Protestantismora bihurtu zen.[5] Bere amaldeko aitona, Pedro Lopez,[6] Zaragozakoa, katolizismora bihurturiko marrano familia batekoa zen.[7][8][9][10] Bere amaldeko amona, Honorette Dupuy, Gaskoiniako, Frantziako, familia katolikokoa zen.[11]

Montaigne bere amarengandik hurbil pasa zuen bizitzaren atal handi bat, bera baino beranduago hil egin zelarik, horrela izan arren bere Entseiuetan bitan bakarrik egiten zaiolarik aipu. Bere aitarekin zeukan erlazioa, ordea, askotan agertzen eta eztabaidatzen da saiakeretan. Oso gaztetarik hasi zen Montaigneren hezkuntza, aitak bere lagun humanistekin elaboraturiko plan pedagogikoa jarraitu zuelarik. Jaio eta gutxira, Montaigne landetxe txiki batera eraman zuten, bere bizitzaren lehen hiru urteak nekazari familia batekin eman zituelarik, Montaigne zaharraren esanetan “Umea, gure laguntza behar duten pertsonengana eta pertsona horien bizitza egoeretara hurbilaraztea”[12] zen horren zergatia. Urte horien ondoren, gaztelura bueltatu zen. Helburua, latina bere lehen hizkuntza bihurtzea zelarik. Montaigneren hezkuntza intelektualari dagokionez, Horstanus izeneko mediku aleman bat, frantsesez ez zekiena, jarri zion tutore modura bere aitak. Latinez hitz egiten zuten zerbitzariak soilik kontratatu zituzten, umeari bakarrik latinez hitz egiteko agindua emanez. Arau berdina mantendu zen bere ama, aita eta zerbitzariengan, berak erabiltzen zituen hitz berdinak erabiliz, tutorearen hizkuntza ikasteko. Montaigeri latina ikasteaz gain ezagutza erlijiotsu eta intelektualaz kitzikatu zitzaion txikitatik. Grekoa ezagutzea lortu zuen joko-jolas, elkarrizketa eta meditazio ariketak erabiltzen zituen metodo pedagogiko batengatik, ohikoak ziren liburuak erabili beharrean. Bere hezkuntza, aitak sortu eta finduriko arau eta erregelez josirik egon arren, askatasuna eta gozamena sustatu zituela dio Montaignek, borondate propio batez ikasketak eta betebeharrak egin nahi izateko muga gehiegirik jarri gabe. Musikagile batek esnatzen zuen egunero instrumentu ezberdinekin,[13] gainera bere tutorearekin klaseak zituela zitara-jole batek aspergarritasuna ekiditeko doinuak jotzen zituen.

1539. urte inguruan, Montaigne Burdeoseko izen handiko barnetegi batera bidali zuten, Guienako Eskolara, ondoren, garaiko eruditu latindar hoberenaren zuzendaritzapean, George Buchanan, bere ikasketa-plan guztiak gainditu zituen, jada hamahiru urte bete zituela. 1546. urtean zuzenbide ikasketak hasi zituen Tolosako Unibertsitatean (Akitanian) eta bertako lege sisteman lan egiten hasiko zen. Périgueux-eko Laguntzen Auzitegian aholkulari izan zen eta, 1557. urtean, Burdeoseko Parlamentuko aholkulari izendatu zuten (maila altuagoko auzitegia zena). 1561 eta 1563 urte bitartean, Karlos IX.aren gorteko gortesau izan zen; Roueneko Setioan (1562) erregearekin batera egon zelarik. Noblezia frantsesaren ohore altuena jaso zuen, Done Mikelen Ordena, gaztetatik lortzea helburutzat zuena. Burdeoseko Parlamentuan lan egiten zuen bitartean, Étienne de la Boétie filosofo eta poetaren oso lagun egin zen, Discours de la servitude volontaire liburuaren egilea, 1563.urtean honen heriotzak sakonki mindu zuelarik Montaigne hori izan baitzen bere lagun min bakarra. 1565.urtean Françoise de la Cassaigne-rekin ezkondu zen, seguruenik itunpeko ezkontza batean. Tolosako (Akitania) eta Burdeoseko merkatarien familiako noblea zen. Sei alaba izan zituzten, baina soilik bigarrenak, Leonorrek, gainditu zuen haurtzaroa.[14] Bere bikote bizitzaz ezer gutxi dakigu, Montaignek ez du gehiegi hitz egiten honen inguruan. Honakoa idatzi zuen Leonorren, bere alabaren, inguruan “Nire alaba guztiak erizaindegian hiltzen dira; baina Leonor, zorigaitz honetatik ihes egin duen gure alaba bakarrak, sei urte bete ditu zigorrik jaso gabe, bere ama bihozberarengatik, hitzez ez bada, zeinak oso gizabidetsuak diren”.[15] Bere alaba François de la Tour-ekin ezkondu zen lehenengoz eta beranduago Charles de Gamaches-ekin, bakoitzarekin alaba bat izan zuelarik.[16]

Bere aitaren eskaeraren eskutik, Montaignek Raymond Sebonden bakarrizketa katalanaren lehen itzulpenean lan egiten hasi zen, Theologia naturalis, bere aitaren heriotzaren hurrengo urtera (1568) argitaratuko zuelarik (1595ean, Index Librorum Prohibitorum-aren barnean argitaratuko zelarik, Biblia errebelaturiko egiaren jatorri bakarra ez dela esateagatik). Honen ondoren, familiaren ondareak jarauntsi zituen, Montaigneko Gaztelura mugitu zelarik 1570. urtean, Montaigneko Jaun bilakatuz. Horrez gain, bere lagun zen Boétie-ren obra editatu zuen hau hil zenean.

1571. urtean, bizitza publikoa alde batera utzi eta Gazteluko Dorrera, bere Dordoinako “gotorlekura”,  arazo sozial eta familiar orotatik baztertu zelarik. Bere liburutegian giltzapeturik, 1.500 obra inguru zituen horretan, bere Essais (“Entseiuak”) idazten hasi zen, 1580. urtean lehenengoz argitaratuak. 38 urte bete zituen egunean, bere burua hamar urteko borondatezko itxialdi batera mugatu zuen, eta honakoa idatzi zuen bere lan kamarako apalategietan:

"Kristoren 1571. urtean, hogeita hemezortzi urterekin, otsailaren azken egunean, bere urtebetetzean, Michael de Montaigne, gorteko zerbitzaritza eta enplegu publikoez gogaiturik, nahiz eta oraindik oso egon, birjin ikasien bularretara erretiratu zen, non, lasaitasunez eta askatasunez, bizitzeko geratzen zaion denbora pasatuko duen, honen erdia joan baita jada. Patuak baimentzen badu, bizitegi hau beteko du, behinolako erretiro gozo hau beteko du; eta bere askatasun, lasaitasun eta aisia horren truke eskaini ditu."[17]

1578an, Montaigne, zeinaren osasuna beti izan zen ona, giltzurrun-kalkulu mingarriak sufritzen hasi zituen, bere aitaren familiatik heredaturiko gaixotasun bat. Mina eduki arren, medikuak eta drogak baztertu zituen.[3]1580-1581 bitartean, Montaigne Frantzia, Alemania, Austria, Suitza eta Italiara bidaiatu zuen, sendagai baten bila hein handi batean, Bagni di Lucca-n etxekotuz, ur bedeinkatua edaten zuelarik bertan. Loretoren Etxe Saindura egin zuen erromesaldia, bere burua, emaztea eta alaba Ama Birjinaren aurrean belaunikaturik agertzen ziren zilarrezko erliebe bat utzi zuelarik bertan.[18]

Montaigneko gaztelua. Gehiena 1885ean erre bazen ere, idazlearen liburutegia zegoen dorrea XVI. mendean bezala dago.
1580-1581 bitartean Montaignek egindako Italiako bidaia

Bidaia hura, alde batetik, bere herrimina sendatzeko bidea aurkitu nahian egin zuen; bidaia teologikoa ere bazen, baina areago zen politikoa, frantses erregearen enbaxadore pribatu moduan joan baitzen idazlea. Hala, harremanak izan zituen Katalina Medicirekin, Henrike III.a Frantziakoarekin eta, batez ere, Henrike III.a Nafarroakoarekin, hau da, frantses erregetzako lehen Borboiarekin (Henrike IV.a). Hori zela eta, desiratzen ez zituen erantzukizunak hartu behar izan zituen, besteren artean Bordeleko alkatetza, eta bere garaiko goi mailako politikagintzan parte hartu behar izan zuen bizitzako azken hogei urteetan, hain zuzen ere, literaturak lanik handiena, bakardadea eta bakea eskatzen zizkionean. 1592. urtean hil zen, berrogeita hemeretzi urte zituela, Montaigneko gazteluko bere logelan meza entzuten ari zela.

Bidaia hartan idatzi zuen Journal de voyage en Italie par la Suisse et l'Allemagne en 1580 et 1581, egilea hil ondoren argitaratua, 1774. urtean. Berez ez zen argitaratzekoa eta, hortaz, ez du kezka formalik; horrexegatik, egilearen nortasun irekiaren lekukotza interesgarria da. Bestalde, 1569an Ramon Sibiuda katalanaren Theologia naturalis-en itzulpena argitaratu zuen. Apologia ironiko bat eskaini zion Sibiudari bere Entseiuak-etan.

Entseiuak

Entseiuak-en edizio desberdinak argitaratu zituen; horien artean aurrenekoa nabarmendu behar da, lehenago aipatua, Bordelen bi liburukitan argitaratu zena, eta laugarrena, 1588an Parisen inprimatua; hari beste liburuki bat erantsi zion, baina liburu bakarrean argitaratu zen. Hil zenean, laugarren edizio horretako ale bat utzi zuen Montaignek, oharrez bete-betea. Ale horrek izan zituen gorabeherak -Bordeleko alea deitzen zaio, eta hiri horretako Udal Museoan dago-, argitalpen arazo askoren iturri izan dira; oraindik ere, arazo horietako asko ez dira behin betiko ebatzi.

Montaignek bizitasunez idatzi zuen, bere lana aipu greko-latinoz beterik dago, barkamena eskatzen duelarik «aurretik beste batek esandako berbera egokiago esan izanagatik». Pedanteriaren aurka egitearekin obsesionaturik askotan bere pentsamenduaren eta bere aipuen erreferentziak ahazten zituen, egun zailtasunak daudelarik zenbait esan katalogatzeko.

Bere helburua da gizabanakoa deskribatzea eta batik bat bere burua deskribatzea, horrela izanik, zailtasunak aurkituko ditu bere burua eta nia bereizterakoan. Bere galdera oinarrizkoena honakoa izango delarik: Que sais-je?, “Nik zer dakit?” Edo “Zer dakit bada nik!” modura itzuli izan dena. Biolentzia kondenatzen du, katoliko eta protestanteen artean batik bat. Fanatismoaren aurrean eszeptizismoa defendatuko duelarik. Pesimismoa lantzen duen idazlea da, bere Raymond Sebond-en apologia esntseiu luzean, bigarren liburuko hamabigarren kapituluan, arrazoimenarekiko mesfidantza beharra aldarrikatzen du, ez baitugu beste edozein animaliak baino honekiko kontrol handiagorik.

Honela hasten da bere liburua:

“C’est ici un livre de bonne foi, lecteur. Il t’avertit dès l’entrée que je ne m’y suis proposé aucune fin, que domestique et privée. Je n`y ai eu nulle considération de ton service, ni de ma gloire. Mes forces ne sont pas capables d’un tel dessein. (…) Si c’eût été pour la faveur du monde: je me fusse mieux paré et me présenterais en une marche étudiée. Je veux qu’on m’y voie en ma façon simple, naturelle et ordinaire, sans contention et artifice: car c’est moi que je peins.”[19] “Fede oneko liburua da hau, irakurle. Hasieratik ohartarazten zaitu berarekin ez diodala neure buruari etxekoi edo pribatua ez den helbururik proposatu. Zeure zerbitzurako edo neure gloriarako arretarik ez dut beregan jarri: nire indarrak ez dira jomuga horretara iristeko gai. (…) Munduaren onespena bilatu izan balitz: hobe konpondu nintzatekeen eta planta prestatuagoa adieraziko nukeen. Nire forma xume, natural eta ohikoenean ikusia nahi dut izan hemen, itxurakeria edo artifiziorik gabe: neure burua baita marrazten dudana.”

Lanak

Entseiuak

  • Entseiuak, I eta II liburuak, Burdele, Simon Millanges, 1580
  • Entseiuak, I eta II liburuak, Bordele, Simon Millanges, 1582
  • Entseiuak, I eta II liburuak, Paris, Jean Richer, 1587
  • Entseiuak, I, II eta III liburuak, Paris, Abel L'Angelier, 1588
  • Entseiuak, hilondoko edizioa, Paris, Abel Langelier, 1595 (Pierre de Brach ete Marie de Gournay-en edizioa).

Italiako bidaiaren egunerkoa

  • Journal de voyage en Italie 1580-1581

Euskaratutako lanak

Pentsamenduaren Klasikoak bilduman liburu hauek argitaratu dira:

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Buckley, Michael J.. (1990). At the Origins of Modern Atheism. Yale UP, 69 or..
  2. (Ingelesez) Kinnaird, John. (1978). William Hazlitt: Critic of Power. Columbia University Press, 274 or..
  3. a b (Ingelesez) Reynolds, Francis J.. (1921). "Montaigne, Michel, Seigneur" . Collier's New Encyclopedia. P.F. Collier & Son Company..
  4. (Frantsesez) Jama, Sophie. (2001). L’Histoire Juive de Montaigne. Flammarion, 76 or..
  5. (Ingelesez) Clark, Kenneth. (1969). Civilization. Harper & Row, 161. or.
    Aipua: «His mother was a Jewish Protestant, his father a Catholic who achieved wide culture as well as a con-siderable fortune»
    .
  6. Winkler, Emil. (1942). Zeitschrift für Französische Sprache und Literatur. .
  7. Goitein, Denise R.. (2008). Encyclopaedia Judaica. The Gale Group.
  8. (Ingelesez) Ariew, Roger. (2003). "Introduction: Montaigne's Life and Times" Apology for Raymond Sebond. Hackett, iv or.
    Aipua: «Michel de Montaigne was born in 1533 at the chateau de Montagine (about 30 miles east of Bordeaux), the son of Pierre Eyquem, Seigneur de Montaigne, and Antoinette de Louppes (or Lopez), who came from a wealthy (originally Iberian) Jewish family»
    .
  9. (Ingelesez) de Montaigne, Michel. (1989). The Complete Essays of Montaigne. Stanford University Press, vii ff or. ISBN 0-8047-0486-4..
  10. Popkin, Richard H.. (2003). The History of Scepticism: From Savonarola to Bayle. ISBN 9780195107678...
  11. (Ingelesez) Green, Toby. (2009). Inquisition: The Reign of Fear. ISBN 9781429938532...
  12. (Ingelesez) Essays. , III, 13 or..
  13. (Ingelesez) Hutchins, Robert Maynard. (1952). The Essays of Michel Eyquem de Montaigne. Great Books of the Western World. twenty-five. Encyclopædia Britannica. , v or.
    Aipua: «He had his son awakened each morning by 'the sound of a musical instrument'»
    .
  14. (Ingelesez) Kramer, Jane. (2009-08-31). Me, Myself, And I. ISSN 0028-792X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  15. St. John, Bayle. (1858). Montaigne the essayist. A biography. London, Chapman and Hall (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  16. (Frantsesez) Bertr, Lauranne. Léonor de Montaigne | MONLOE : MONtaigne à L'Œuvre. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  17. (Ingelesez) Regosin, Richard L.. (1995). "Montaigne and His Readers" in Denis Hollier (ed.) A New History of French Literature. Harvard University Press, 248–52, p. 249. The Latin original runs: 'An. Christi 1571 aet. 38, pridie cal. mart., die suo natali, Mich. Montanus, servitii aulici et munerum publicorum jamdudum pertaesus, dum se integer in doctarum virginum recessit sinus, ubi quietus et omnium securus (quan)tillum in tandem superabit decursi multa jam plus parte spatii: si modo fata sinunt exigat istas sedes et dulces latebras, avitasque, libertati suae, tranquillitatique, et otio consecravit.' as cited in Helmut Pfeiffer, 'Das Ich als Haushalt:Montaignes ökonomische Politik’, in Rudolf Behrens, Roland Galle (eds.) Historische Anthropologie und Literatur:Romanistische Beträge zu einem neuen Paradigma der Literaturwissenschaft, Königshausen und Neumann, Würzburg, 1995 pp. 69–90 p. 75 or..
  18. (Ingelesez) Chaney, Edward. (2000). The Evolution of the Grand Tour: Anglo-Italian Cultural Relations since the Renaissance. , 89 or..
  19. (Gaztelaniaz)(Frantsesez) Montaigne, Michel de. (2014). Ensayos, Edición bilingüe. Galaxia Gutemberg, 42 or..
  20. Montaigne, Michel de. Entseiuak I. in: Klasikoak, 1992. ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2015-07-01).
  21. Montaigne, Michel de. Entseiuak II. in: Klasikoak, 1993. ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2015-07-01).
  22. Montaigne, Michel de. Entseiuak III. in: Klasikoak, 1994. ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2015-07-01).

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel de Montaigne Aldatu lotura Wikidatan