Urte: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
'''Urtea''', [[Lurra]]k [[Eguzkia]]ren inguruan bira oso bat ematen igarotzen duen denbora da. [[Lurra|Lurrean]] bi motako urte daude:
'''Urtea''', [[Lurra]]k [[Eguzkia]]ren inguruan bira oso bat ematen igarotzen duen denbora da. [[Lurra|Lurrean]] bi motako urte daude:
''[[Urte sideral]]a'' eta ''[[Eguzki-urte]]a''.
''[[Urte sideral]]a'' eta ''[[Eguzki-urte]]a''.

21:01, 12 martxoa 2019ko berrikusketa

Urtea, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira oso bat ematen igarotzen duen denbora da. Lurrean bi motako urte daude: Urte siderala eta Eguzki-urtea.

Eguzki-urtearen eboluzio historikoa

  • Egiptoar urte: Urte batek 365 egun irauten zuela estimatzen zuen.
  • Juliotar eguzki-urtea: Urte batek 365 egun eta 6 ordu irauten zuela.
  • Gregoriotar eguzki-urtea: Urte batek 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo irauten zuela.
  • Urte tropikala: 365 egun, 05 ordu, 48 minutu, 45 segundo, 97 ehuneko eta 5456 mikrosegundo.

Nazioarteko ikurra

Ez dago nazioarteak onartutako ikurrik urtea adierazteko denbora unitate gisa. Nazioarteko Unitate Sistema ez du batere proposatzen. NIST SP811[1] eta ISO 80000-3:2006[2] sistemek a[3] proposatzen dute, latinezko annus edo annum hitzaren laburdura. Batzuetan, ingelesezko y edo yr erabiltzen dira, year hitzaren laburdura.

a ikurra

Neurri Unitateen Kode Bateratuak (Unified Code for Units of Measure delakoak)[4] ISO 1000, ISO 2955 eta ANSI X3.50 bereizten ditu, ikur bereiziak erabiliz:

at = a_t = 365.24219 egun urte tropikalean
aj = a_j = 365.25 egun juliotar urtean
ag = a_g = 365.2425 egun gregoriotar urtean
a = 1 aj urtea (zehazten ez bada)

SI aurrizkiak

  • ka (kiloannum), milurteko bat da, hau da, mila urtea (103).
  • Ma (megaannum), milioi bat urte (106). Diziplina zientifikoan erabilia, batez ere geologian, paleontologian eta astronomian, denbora tarte luzeak iraganean edo etorkizunean adierazteko. Astronomian, juliotar urtea erabiltzen da, zehazki 365,25 egunekoa. Geologia eta paleontologian, urtea ez dago zehaztua eta egilearen araberakoa da.
  • Ga (gigaannum), gigaurte bat da, mila milioi urte (109). Kosmologian eta geologian erabilia, iraganeko denbora tarte oso luzeak adierazteko. Adibidez, Lurra orain dela 4.57 Ga inguru sortu zen (4,57 mila milioi urte, alegia).
  • Ta (teraannum), bilioi bat urte (1012). Denbora unitate luze-luzea da, unibertsoaren adina baino 70 aldiz luzeagoa. Izar nano gorri baten bizi iraupena uste denaren baliokidea da.
  • Pa, mila bilioi urte (1015). Tantalo-180m isomero nuklearraren semidesintegrazio-periodoa 1 Pa inguru da[5].
  • Ea, trilioi bat urte (1018). Tungsteno-180 gaiaren semidesintegrazio-periodoa 1.8 Ea da.

Planeten urteak

Eguzki-sistemako planeten iraupena Lurreko egunetan adierazita dago, bi hamarrekorekin.

Planeta Urtea
Merkurio 87,97
Artizarra 224,70
Lurra 365,26
Marte 686,97
Jupiter 4.331,57[6]
Saturno 10.832,33
Urano 30.799,10
Neptuno 60.190[7]

Erreferentziak

  1. Ambler Thompson, Barry N. Taylor. (2008). (PDF) Special Publication 811: Guide for the Use of the International System of Units (SI). .
  2. ISO 80000-3:2006, Quantities and units - Part 3: Space and time. .
  3. Nahiz eta a area adierazteko ere erabiltzen den, testuinguruak nahasgarria izatea saihesten duena gehienetan.
  4. Gunther Schadow, Clement J. McDonald. Unified Code for Units of Measure. .
  5. Isomero nuklearren fisika Eurekalert (2005ko abuztua)
  6. Williams, Dr. David R.. (2004ko azaroaren 16a). Jupiter Fact Sheet. .
  7. Williams, David R.. (2004ko irailaren 1a). Neptune Fact Sheet. .

Ikus, gainera