Ramon Labaien: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
48. lerroa: 48. lerroa:
[[Kategoria:Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak]]
[[Kategoria:Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak]]
[[Kategoria:Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak]]
[[Kategoria:Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak]]
[[Kategoria:Jeltzaleak]]
[[Kategoria:Jelkideak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako enpresaburuak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako enpresaburuak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako politikariak]]

21:06, 14 martxoa 2019ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Ramon Maria Labaien Santsinenea (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko abuztuaren 31 - Donostia, Gipuzkoa, 2013ko abenduaren 14a) euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea izan zen. EAJko kidea, 1980-1983 bitartean Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua eta 1983-1987 bitartean Donostiako alkatea izan zen.[1] Euskal Herriko historian aditua zen, eta hainbat hedabidetan artikuluak idatzi zituen. Antonio Maria Labaien idazle eta politikariaren semea eta Martin Labaien idazle eta margolariaren anaia zen.

Bizitza

Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Antonio Maria Labaien Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Ipar Euskal Herrira joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.

Gerora, Madrilen, Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen. Ondoren, turismo enpresen zuzendaritzara iragan zen, 15 urtetan zehar Donostiako Londres hotelaren zuzendaria izan baitzen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren onartu ostean, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko Kultura sailburua izan zen. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen. Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, Antzerti eskola eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa agintaldi hartan, sortu ziren. Beti euskararen aldeko babes politika irmoa, eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zuen.[2] Ondoren, 1983tik 1987ra Donostiako alkate izan zen.

Erreferentziak

  1. «Ramon Labayen hil da, euskal politika eta kulturaren bidegilea», Eitb.com, 2013-12-14.
  2. (Gaztelaniaz) Ainhoa AROZAMENA AYALA: «Ramón María Labayen Sansinenea», Auñamendi Eusko Entziklopedia.


Aurrekoa
Jesus Maria Alkain (EAJ)
Donostiako Alkatea

1983ko maiatzaren 20tik - 1987ko ekainaren 20ra
Ondorengoa
Xabier Albistur (EA)


Aurrekoa
Karguaren sorrera
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua

1980-1983
Ondorengoa
Joseba Arregi