Douglas Sirk: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Biografia infotaula oinarria | izena = Douglas Sirk | irudia = | izen osoa = Hans Detlef Sierck | ezizena = | jaiotza data = 1900eko apirilaren 26a | jaiotza hiria = [[...
(Ez dago alderik)

00:11, 15 martxoa 2008ko berrikusketa

Douglas Sirk
Datu pertsonalak
Izen osoa Hans Detlef Sierck
Jaio 1900eko apirilaren 26a
Hamburgo (Alemania)
Hil 1987ko urtarrilaren 14a
Lugano (Suitza)

Bizitza

Douglas Sirk (1900eko apirilaren 26a; 1987ko urtarrilaren 14a) zinema zuzendari alemaniarra izan zen, ezaguna oso Hollywooden egin zituen filmei esker, batik bat 50eko hamarkadan.

Sirken ponteko izena Hans Detlef Sierck zen eta Hamburgon jaio zen. Gurasoek jatorri danimarkarra zuten, eta haurtzaroa Danimarkan eman zuen; gaztetan bueltatu zen Alemaniara. Unibertsitatean ibilta, antzerkiaren munduari lotu zitzaion 1922an, Weimar Errepublikaren garaian, eta hainbat lan zuzendu zituen Hans gazteak. 1934an UFA (Universum Film AG) film ekoizpen etxearekin sinatu zuen, baina 1937an Alemaniatik hanka egin behar izan zuen arrazoi politikoengatik eta pertsonalengatik (emaztea judutarra zen). Amerikako Estatu Batuetara ailegatu orduko, izena aldatu zuen. 1942an Hollywood zen lanean: Hitler's Madman izan zen bere aurreneko lana, diktadorearen aurkako film anti-nazia.


1952 eta 1958 bitartean Universal Studios film ekoizpen etxerako sortu zituen melodramek ospetsu egin zuten: Magnificent Obsession, All That Heaven Allows, Written on the Wind, etaImitation of Life. Ameriketako esperientzia alde batera lagata, Europara itzuli zen eta 1970 inguruan Alemanian egin zuen saiotxo batez aparte, ez zuen pelikula gehiagorik sortu. Luganon hil zen 1987an.

Sirken lanek ez zuten izan bere garaian behar besteko aitorpenik, gai hutsalak aztertzen bide zituztelakoan (emakume koittaduen arazoak edo familien liskarrak) eta begirada ez benetakoa eskaintzen zutelako (Sirken estiloa aipatu dute hemen eta, batik bat, koloreari ematen zion garrantzia). Baina 1970etik aurrera eta Ingalaterrako eta Frantziako zinema-kritikariek egindako azterketari esker, bestela hartua izan da Sirken filmografia, gizarte estatubatuarraren interpretazio oso kritikotzat alegia. Guretik denboran gertuagoko zinemagile askorengan eragin du Sirkek: Rainer Werner Fassbinder, Quentin Tarantino, Pedro Almodóvar, eta bereziki Todd Haynes, zeinaren Far from heaven (2002) erabat erlazionatua dagoen zuzendari alemaniarraren estiloarekin.


Filmografia

Film luzeak

  • Das Mädchen vom Moorhof (1935)
  • April, April! (1935)
  • Stützen der Gesellschaft (1935)
  • La Chanson du souvenir (1936), Zuzendaritza konpartitua.
  • 't was een april (1936), Zuzendaritza konpartitua.
  • Schlußakkord (1936)
  • Das Hofkonzert (1936)
  • Zu neuen Ufern (1937)
  • La Habanera (1937)
  • Accord Final (1938), Ez da kredituetan ageri.
  • Boefje (1939)
  • Hitler's Madman (1943)
  • Summer Storm (1944)
  • A Scandal in Paris (1946)
  • Lured (1947)
  • Sleep, My Love (1948)
  • Shockproof (1949)
  • Slightly French (1949)
  • Mystery Submarine (1950)
  • The First Legion (1951)
  • Thunder On The Hill (1951)
  • The Lady Pays Off (1951)
  • Week-End With Father (1951)
  • No Room for the Groom (1952)
  • Has Anybody Seen My Gal? (1952)
  • Meet Me at the Fair(1953)
  • Take Me To Town (1953)
  • All I Desire (1953)
  • Taza, Son of Cochise (1954)
  • Magnificent Obsession (1954)
  • Sign Of The Pagan (1954)
  • Captain Lightfoot (1955)
  • All That Heaven Allows (1955)
  • There's Always Tomorrow (1956)
  • Written on the Wind (1956)
  • Battle Hymn (1957)
  • Interlude (1957)
  • The Tarnished Angels (1958)
  • A Time to Love and A Time to Die (1958)
  • Imitation of Life (1959)
  • Bourbon Street Blues (1979) Zuzendaritza konpartitua.


Film laburrak

  • Zwei Genies (1934)
  • Der Eingebildete Kranke (1935)
  • Dreimal Ehe (1935)
  • Sprich zu mir wie der Regen (1975). Zuzendaritza konpartitua.
  • Sylvesternacht (1977). Zuzendaritza konpartitua.

Ikus, gainera

  • Far from Heaven (2002), Todd Haynes zuzendariaren lanak All That Heaven Allows filma du inspirazio iturri eta oinarri.
  • Polyester (1981), John Waters. Watersek berak aitortu du Sirken eragina.

Testu osagarriak

  • Douglas Sirk Bibliography (via UC Berkeley)
  • Klinger, Barbara. Melodrama and Meaning: history, culture, and the films of Douglas Sirk. Bloomington, Indiana University Press, USA, 1994.

Kanpo loturak