Persiar literatura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Persiar literatura''' ({{lang-fa|ادبیات فارسی}}) persieraz idatzitako literatura da. Bi aldi nagusi bereiz daitezke : K. a. V. mendetik arabiarren konkista bita...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa: 29. lerroa:


{{commonskat}}
{{commonskat}}

[[Kategoria:Persierazko literatura| ]]
[[Kategoria:Persierazko literatura| ]]

16:08, 17 martxoa 2019ko berrikusketa

Persiar literatura (persieraz: ادبیات فارسی‎) persieraz idatzitako literatura da. Bi aldi nagusi bereiz daitezke : K. a. V. mendetik arabiarren konkista bitartekoa (K. o. 651), bata, eta handik gaur egun artekoa, bestea.

Lehenengo alditik bi dokumentu klase besterik ez dira gorde : monumentuetako inskripzioak, idazkera kuneiformean idatziak (K.a. VI-N) eta Zaratustraren erlijio testuak (Avesta). Guagamelako guduaz geroztik (K.a. 331), Pertsia Alexandro Handiaren orbita helenistikoan sartu zen, eta seleukotarren eta arsazestarren dinastiarenean.

Hurrengo dinastiak, sasandarrenak, atzera tradizio iraniar petora itzultzeko ahalegina egin zuen, eta Zoroastroren erlijio obra asko argitarazi zituen. Baina pertsiar literaturak batez ere islamdar zibilizazioaren eraginpean egin zuen aurrera.

Arabiarren konkistaren ondoko bi mendeak trantsiziokoak izan ziren. Hizkuntza berri bat eratu zen, pertsiera herria, herriaren hizkuntzaren eta arabiarraren bat-egiteaz, eta aurreko literatura tradizioen ekarpenaz.

Gainera, Bagdadeko aginpide zentrala ahuldu ahala askatasuna lortu zuten tokian tokiko gorteak literatura jarduera bultzatzen hasi ziren (IX. mendearen hasiera). Garai hartako literatur produkzioa, noski, gortean girotua zegoen, eta oso landua zen : laudoriozko lirika (casida eta gazal-a) ; poesia epiko-nobeleskoa eta mistiko-didaktikoa (masnavi-a) ; luzera handiko poemak ; adierazkortasun handiko laukoak (ruba'i-a), Pertsian bakarrik landu den generoa ; eta, azkenik, historia eta arteari buruzko prosa lana. Samandarren agindupean (847-1004) pertsiera modernoak administrazio eta kultur hizkuntzaren duintasuna lortu zuen.

Bokharako gortea garrantzi handiko literatur gunea izan zen X. mende osoan : Riidagi, ardoaren eta maitasunaren poeta indartsua ; Daqiqi, Firdusiren aitzindaria ; etaal-Tabari arabiar historiografoaren Kronikaren itzultzaile ezezaguna dira garai hartako idazle nagusiak.

Baina poeta talde nagusia Mahmud Ghaznaren gortean sortu zen (samandarren ondorengoak izan ziren ghaznatarrak) : horien artean aipagarriena Firdusi da (932 ing.- 1020), islamaren aurreko Pertsiako historiaren elezaharretako batzuk biltzen dituen Shahnamah (Erregeen liburua) olerki epiko hilezkorraren egilea. XI. mendearen erdialdetik XII.aren bukaerara pertsiar literaturak aldi klasikoa izan zuen.

Ghaznatarren ondoren, Pertsia hiru aginpideren mende geratu zen berriro (turkiar seljuktarrak, Gengis Khanen mongoliarrak, turkiar timurtarrak), bere hizkuntzara eta kulturara ekarri bazituen ere. Tarte horretan sortu zen Omar Khayyam (1050 ing.-1123), ateo eszeptikoa batzuentzat, mistiko esoterikoa beste batzuentzat. Olerkaria ez ezik, matematikaria eta astronomoa zen, eta gaztetan, filosofia, matematika eta astronomia lanak egin zituen. Garai horretakoak dira, baita ere, Pertsiako hiru poeta handienak : Sa'di (1184-1291), Rumi (1207-1273), pertsiar mistiko handiena, eta Hafiz (1318-1390).

Nizami Gangiakoaren (1141-1204) alegiazko poemen artean, bi dira ezagunenak : Cosroes eta Shirin (sasandarren errege Cosroes eta armeniar printzesa Shirin-en arteko maitasun istorioa ; Farhad hargina ere printzesaz maiteminduta dago eta bere buruaz heste egiten du, gezurretan printzesa hil dela sinestarazi diotenean) eta Leila eta Magnu (bi beduino zoritxarrekoen kontakizuna, Romeo eta Julieta-ren aitzindariak).

XV. mendean Giami (1414-1492) gailendu zen, eta bere estilo errazari esker Pertsiako literaturako poeta ezagun eta oparoenetako bat izatera iritsi zen. Handik hara, ordea, Pertsian gerra zibila piztuta, poeta asko Indiara erbesteratu zen, mogolen gortera, eta halako "estilo hindu" bat sortu zen.

Gero, estilo horrek eragin handia izan zuenPertsian bertan, safawien garaiko literaturan (1500-1763). XVII. mendeko poeta pertsiar handiena, Sa'ib Tabrizkoa (1601-1677), sei urtez hizi izan zen Indian, Shah Jahan mogolaren gortean, eta Mirza Bedil hera ere, Patna-ko hindua izanagatik, poeta pertsiartzat hartzen da, India, Afagnistan, Pertsia eta Turkiako kultura guneen halako lotunetzat.

XVIII. mendearen bukaeran, Qagiar dinastiarekin batera, Pertsia aro modernoan sartu zen. Klasikoen eta haien aurrekoen imitazio hanpatua baztertu ahala estiloa erraztu egin zen eta gaiak eguneratu (injustizia sozialen salaketak, esate baterako).

Prosa ere biziagotuz joan zen, eta bidaien kontakizunak eta gertaera historikoen deskribapenak egiten hasi ziren ; genero berriak sortu ziren : eleberria, ipuina, herri antzerkia . Esnatze horren erdigunea Teheran izan zen. XX. mendearen lehen erdiko idazle gailenen artean aipagarria da Giamalzadeh ipuinlari errealista, Bahar poeta (1886-1951) -hizkuntza purismoaren aldekoa, arabiar hitzak pertsieratik baztertzeko-, Parvin olerkari klasizista (1906-1941), Lahuti komunista ortodoxoa (1887-1957), Sadeq Hedayat prosagilea (1903-1951), Nima Yushij (1900- 1959), Europakoaren joerako poesia baten aldekoa, eta Ali Muhammad Afghani, batez ere arazo sozialen salaketa egin duena.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Persiar literatura Aldatu lotura Wikidatan