Zabor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.55.25.239 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Treuiller wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
50. lerroa: 50. lerroa:
* Egonkor daitezkeen hondakinak
* Egonkor daitezkeen hondakinak


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}



11:54, 22 martxoa 2019ko berrikusketa

Zabor poltsak edukiontzian

Zaborra edo hondakinak zerbait ekoiztu, erabili edo desegin ondoren geratzen den materiala da, bere hasierako balioa galdu edo erabilgarria ez delako berrerabili, baztertu edo botatzen dena. Hondakin eta zabor hitzak bereizi ohi dira: hondakin hitza berezko erabilera galdu baino prozesatu ondoren beste erabilera bat izan lezakeen materiala da; zaborra hitza, berriz, berrerabilerarik ez duen materialen multzoa da. Historian, zaborra eta hondakinak kudeatzeko ohiko sistemak botatzea edo erretzea izan badira ere, egun metodo horiek modu masiboan erabiltzeko joera baztertu eta birziklapena hobesten da.

Sailkapena

Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoen, arriskuaren, tratamenduaren edo fluxu-taldearen arabera.

Jatorriaren araberakoak

  • Hiri hondakin solidoak (HHS): hirietan sortutako hondakinak.
  • Hirikoekin pareka daitezkeen merkataritza hondakinak (HPMH) edo merkataritza jardueretan sortutakoak. Hondakinen erantzukizuna udalaren esku dago.
  • Industria hondakinak (IH), alegia, industria-jardueretan sortutako hondakinak. Bi azpimultzo daude:
    • HOSak edo ezaugarri berdinekoak.
    • Prozesuetako hondakinak.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak (nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren ondoriozkoak). Hondakinak sortzen dituenaren eta udalaren erantzukizuna dira.
  • Eraikuntzako eta eraisketetako hondakinak (eraikuntzaren eta azpiegituren eraikuntzari eta eraisketei loturiko jardueretatik sortutakoak). Erantzukizuna udalarena eta hondakinak sortzen dituenarena da.
  • Hondakin sanitarioak (HS), hots, osasun-jardueretan sortutakoak. Kudeaketaren erantzukizuna bi maila daude:
    • Osasun zentroaren barrukoa.
    • Osasun zentroaren kanpokoa.
  • Meatzetako hondakinak, hau da, erauzketa-jardueretan sortutakoak. Hondakinen kudeaketa sortzen dituztenen esku dago.

Ezaugarri fisiko-kimikoen araberakoak

Arriskuaren araberakoak

  • Hondakin arriskutsuak (HA), industria-jardueretan sortutakoak, dituzten substantziengatik edo euren ezaugarri batengatik pertsonentzat edo ingurumenerako toxikoak badira.
  • Etxeko toxikoak
  • Hondakin egonkorrak (HE), eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik ez duten hondakin solidoak eta oretsuak.
  • Hondakin biokutsatuak (HB)
  • Hondakin ez arriskutsuak (HEA)

Tratamenduaren araberakoak

  • Hondakin hartzigarriak
  • Hondakin birziklagarriak

Fluxu-taldearen araberakoak

  • Tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak (EEH)
  • Ibilgailuen hondakinak
  • Ontzien eta paketeen hondakinak
  • Eraikuntzako eta eraisketako hondakinak
  • PVC hondakinak
  • Egonkor daitezkeen hondakinak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zabor Aldatu lotura Wikidatan