«Sardiniako Erresuma»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb))
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
| goiburua=
}}
'''Sardiniako Erresuma''' [[1297]]tik [[1861]]era [[Sardinia]]ko uharte osoa hartzen zuen estatua izan zen. Lehen aldi batean (1297–[[1720]]) [[Aragoiko koroa]]ren, eta geroago [[Espainiar Inperioa]]ren, mendean egon zen. 1720tik 1861era, berriz, [[Savoiako etxea]]ren mende. Jatorrizko hiriburua [[Cagliari]] izan zen, baina ondoren [[Turin]] izendatu zuten hiriburu.
 
[[Bonifazio VIII.a]] [[aita santu]]ak [[1297]]an sortu zuen erresuma (''Regnum Sardiniae et Corsicae'') eta [[Jakue II.a Aragoikoa]]ri eman zion, [[Egoitza Santua]]ren [[basailu]] gisa. [[1324]]an Jakue II.ak uhartea okupatzea erabi zuen. [[Lucocisternako gudua]]n (1324ko otsaila) [[Pisako Errepublika]]ren armada azpiratu zuen. Sanluriko guduan ([[1409]]ko ekainean) aragoiarrek azken erresistentzia zapaltzea lortu zuten. Gerra luze honek, 1348ko [[izurri buboniko]]ak eta itsasbazterreko merkatal hirien eta barnealdeko lurralde [[feudalismo|feudalen]] arteko dikotomiak ekonomia krisi larria eragin zuten<ref>[http://www.rom.uga.edu/grossvog/Outline%20of%20the%20History%20of%20Sardinia.htm Outline of the History of Sardinia] rom.uga.edu</ref>.
[[1516]]an Aragoiko eta [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako]] koroak bateratu ziren. Era horretan Sardinia [[Espainiar Inperioa]]ren zati bilakatu zen. 1713an, [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]ren osteko [[Utrechteko Ituna]]ren kariaz, Sardiniako Erresuma [[Austriar Inperioa]]ri eman zitzaion. Hitzarmen berean [[Viktor Amadeo II.a|Viktor Amadeo II.a Savoiakoak]] [[Siziliako Erresuma]] jaso zuen. 1720an botere oreka aldatua zen eta Hagako itunean erresumak trukatzea hitzartu zen: Siziliako Erresuma Austriarentzat izan zen eta Sardiniako Erresuma [[Savoiako etxea]]rentzat, [[Sardiniako Erresuma (1720-1861)|Piemonte-Sardinia]] erresuma eratuz.
 
[[1861]]ean Sardiniako Erresuma [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresumaren]] fundatzaileetako bat izan zen. Bere lurraldeak [[Italia]]ko eskualde (''regioni'') bihurtu ziren.
 
== Sardiniako erregeak ==

Nabigazio menua