Ekainaren 25: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t →Mundua |
||
99. lerroa: | 99. lerroa: | ||
** [[Boris Trajkovski]], [[Mazedoniako Errepublika]]ko presidentea (h. [[2004]]). |
** [[Boris Trajkovski]], [[Mazedoniako Errepublika]]ko presidentea (h. [[2004]]). |
||
* [[1958]] - [[Pascal Gaigne]], frantziar musikagilea, zinemako soinu bandetan espezializatua. |
* [[1958]] - [[Pascal Gaigne]], frantziar musikagilea, zinemako soinu bandetan espezializatua. |
||
* [[1961]] - [[Ricky Gervais]], ingeles umorista, aktore eta gidoigilea. |
|||
* [[1963]] - [[George Michael]], ingeles abeslari eta musikaria (h. [[2016]]). |
* [[1963]] - [[George Michael]], ingeles abeslari eta musikaria (h. [[2016]]). |
||
* [[1964]] - [[Emma Suárez]], espainiar aktorea. |
* [[1964]] - [[Emma Suárez]], espainiar aktorea. |
17:50, 23 martxoa 2019ko berrikusketa
Ekainaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamaseigarren eguna da, 177garrena bisurteetan. 189 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
- 1937 - Gasteiz: Faxistek Esteban Urkiaga, "Lauaxeta", fusilatu zuten.
- 1980 - ETAk Luis Hergueta Guinea Michelin enpresako teknikaria hil zuen Gasteizen.
- 2006 - Mittal Steel eta Arcelor enpresek akordioa sinatu zuten elkarrekin batzeko, 27.000 milioi euroko operazioan.
Mundua
- 1876 - Ameriketako Estatu Batu etan Little Big Horngo gudua jazo zen.
- 1947 - Anne Franken egunkaria argitaratu zuten.
- 1975 - Mozambike estatu independente bilakatu zen eta Portugalen kolonia izateari utzi zion.
- 1975 - Txile: Erregimen militarrak Txileko Alderdi Sozialistaren zuzendaritza klandestinoa atxilotu zuen.
- 1991 - Eslovenia Jugoslaviako Federaziotik banatu zen.
- 2006 - Israelek Gazaren aurkako eraso militarra hasi zuen, Hamasi soldadu baten bahiketa leporatu ondoren.
- 2014 - Korsikako FLNC erakundeak borroka armatua uztea erabaki zuen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1982 - Blade Runner filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Harrison Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Edward James Olmos eta Joanna Cassidy aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 - Sleepless in Seattle (Seattlen Lorik Egin Gabe) filma estreinatu zen, Nora Ephronek zuzendu eta Tom Hanks eta Meg Ryan aktoreek antzeztu zuten.
- 1999 - Rogue Trader (Negoziogizon Azeria) filma estreinatu zen, James Deardenek zuzendu eta Ewan McGregor eta Anna Friel aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1998 - Andoni Zubizarreta euskal herritar futbolariak futbol profesionaleko bere azken partidua jokatu zuen.
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1862 - Joakin Arrospide, gipuzkoar apaiza, apezpikua Uruguain (h. 1928).
- 1888 - Ricardo Vinós, arabar matematikaria (h. 1957).
- 1910 - Francisco Ynduráin Hernández, nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria (h. 1994).
- 1942 - Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (h. 2017).
- 1943 - Paloma Miranda de Lage, donostiar historiagilea eta ikerlaria (h. 1999).
- 1946 - Blanca García Manzanares, nafar politikaria.
- 1948 - Antonio Catalán, nafar enpresaburua.
- 1954 -
- Rodolfo Ares, PSE-EEko bizkaitar politikaria, Ourensen.
- Antton Kazabon, gipuzkoar idazlea.
- 1955 - Gonzalo Fernández Berridi, euskal zinema argazkilaria.
- 1960 - Juan Carlos Elizalde, nafar apaiza, Gasteizko gotzaina.
- 1965 - Luke Uribe-Etxebarria, gipuzkoar politikaria.
- 1968 - Maria Eugenia Iparragirre, gipuzkoar maistra eta politikaria.
- 1969 - Goyo Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- 1972 - Jon Maia, bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea.
- 1994 - Ainhoa Alvarez, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1560 - Juan Sánchez Cotán, espainiar margolaria (h. 1627).
- 1728 - Shah Alam II.a, Indiako mogol enperadorea (h. 1806).
- 1852 - Antoni Gaudi, kataluniar arkitektoa (h. 1926).
- 1860 - Gustave Charpentier, frantziar musikagilea (h. 1956).
- 1864 - Walther Hermann Nernst, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1920ko Kimikako Nobel Saria (h. 1941).
- 1866 - Eloisa Diaz, Txileko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen lehen emakumea eta Hego Amerikako lehen emakume medikua (h. 1950).
- 1870 - Robert Erskine Childers, irlandar errepublikarra (h. 1922).
- 1894 - Hermann Oberth, alemaniar fisikari eta ingeniaria, astronautikaren aitzindarietako bat (h. 1989).
- 1900 - Louis Mountbatten, britainiar amirala (h. 1979).
- 1903 - George Orwell, britainiar idazlea (h. 1950).
- 1907 - Johannes Hans Daniel Jensen, alemaniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (h. 1973).
- 1908 - Willard Van Orman Quine, estatubatuar filosofoa (h. 2000).
- 1911 - William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- 1924 -
- Sidney Lumet, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2011).
- Luis Suárez Fernández, espainiar historialaria, Behe Erdi Aroko eta Errege-erregina Katolikoen garaiko historiako aditu handienetakoa.
- 1925 - Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (h. 2018).
- 1926 - Ingeborg Bachmann, austriar poeta eta idazlea (h. 1973).
- 1928 -
- Alexei Alexeevitx Abrikosov, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Michel Brault, kanadar zinemagilea (h. 2013).
- Seki Matsunaga, japoniar futbolaria (h. 2013).
- Peyo, belgikar komikigilea, "Pottokiak" (Les Schtroumpfs) komiki sortaren egilea (h. 1992).
- 1931 - Jack Beal, estatubatuar margolaria (h. 2013).
- 1933 -
- Michelangelo Pistoletto, italiar margolaria.
- Álvaro Siza Vieira, portugaldar arkitektoa.
- 1936 - B. J. Habibie, Indonesiako presidente ohia.
- 1940 - Shozo Tsugitani, japoniar futbolaria (h. 1978).
- 1941 - Denys Arcand, quebectar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktorea.
- 1942 - Michel Tremblay, kanadar idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea, Quebeceko idazle garrantzitsuenetako bat.
- 1944 - Robert Charlebois, quebecar antzezle eta musikagilea.
- 1945 - Carly Simon, estatubatuar kantautorea.
- 1956 -
- Anthony Bourdain, estatubatuar sukaldari, idazle eta telebistako pertsonaia (h. 2018).
- Boris Trajkovski, Mazedoniako Errepublikako presidentea (h. 2004).
- 1958 - Pascal Gaigne, frantziar musikagilea, zinemako soinu bandetan espezializatua.
- 1961 - Ricky Gervais, ingeles umorista, aktore eta gidoigilea.
- 1963 - George Michael, ingeles abeslari eta musikaria (h. 2016).
- 1964 - Emma Suárez, espainiar aktorea.
- 1966 - Dikembe Mutombo, NBAko kongotar saskibaloi jokalari ohia.
- 1968 - Pierre-François Martin-Laval, Pef, frantziar umorista, aktore eta zinema zuzendaria.
- 1969 -
- Yasuto Honda, japoniar futbolari ohia.
- Paul Koech, kenyar atleta, distantzia luzeetan aditua (h. 2018).
- 1972 - Mike Kroeger, kanadar baxu jotzailea, Nickelback taldeko kidea.
- 1975 -
- Chenoa, Argentinan jaiotako espainiar abeslaria.
- Vladimir Kramnik, errusiar xake jokalaria.
- 1980 - Inma Cuesta, espainiar zinema eta antzerkiko aktorea.
- 1988 - Eliana Rubashkyn, kimikari farmazeutiko aberrigabea, nazioartean genero nortasuna aitortu zitzaion lehenengo pertsona transgeneroa.
- 1989 - Waleed Al-Husseini, palestinar idazle, saiakeragile, filosofoa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1932 - Braulio Iriarte, nafar enpresaburua, Coronita garagardo markaren sortzailea, Mexiko Hirian (j. 1860).
- 1937 -
- Juan Cueto, arabar militarra, fusilatua (j. 1881).
- Estepan Urkiaga, Lauaxeta, bizkaitar idazle eta kazetaria (j. 1905).
- 1945 - Jan Piarre Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1886).
- 1979 - Enrique Gomez Alvarez, gasteiztar ETAkidea, Batallón Vasco Españolek eraila (j. 1954).
- 1992 - Juan Antonio Frade, K-Toño, bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria (j. 1914).
- 1998 - Manuel Zamarreño Villoria, Euskadiko Alderdi Popularreko gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1955).
- 2004 - Imanol, euskal egile abeslaria (j. 1947).
- 2016 - Jose Javier Uranga, Oilarra, nafar kazetaria (j. 1925).
- 2018 - Martin Ezkurra, nafar botileroa (j. 1929)
Mundua
- 1218 - Simon IV.a Montfortekoa, Montfort-l'Amauryko jauna eta Leicesterreko V. kondea.
- 1337 - Frederiko II.a Siziliakoa, Siziliako erregea (j. 1296).
- 1767 - Georg Philipp Telemann, alemaniar musikagilea eta organista (j. 1681).
- 1770 - François Fresneau, frantziar ingeniaria (j. 1703).
- 1822 - Ernst Hoffmann, alemaniar idazle eta musikaria (j. 1776).
- 1835 - Antoine-Jean Gros, frantziar margolaria (j. 1771).
- 1856 - Max Stirner, alemaniar filosofo anarkista (j. 1806).
- 1861 - Abdulmezid I.a, otomandar Inperioko sultana (j. 1823).
- 1876 - George Armstrong Custer, estatubatuar jenerala (j. 1839).
- 1889 - Lucy Ware Webb Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1831).
- 1894 - Marie François Sadi Carnot, Frantziako Hirugarren Errepublikako 4. presidentea (j. 1837).
- 1916 - Thomas Eakins, estatubatuar errealismoko margolaria (j. 1844).
- 1938 - Nikolai Sergeievitx Trubetskoi, errusiar hizkuntzalaria (j. 1890).
- 1949 - Alejandro Lerroux, Espainiako Bigarren Errepublikan Ministroen Kontseiluko Presidentea (j. 1864).
- 1950 - Muiris Ó Súilleabháin, Blasket uharteetako bere umearo eta gaztaroko oroitzapenengatik ospetsua (j. 1904).
- 1960 - Walter Baade, alemaniar astronomoa (j. 1893).
- 1967 - Josep Obiols, katalan margolaria (j. 1894).
- 1983 - Alberto Ginastera, argentinar musikagilea (j. 1916).
- 1984 - Michel Foucault, frantziar filosofo estrukturalista (j. 1926).
- 1992 - James Stirling, eskoziar arkitektoa (j. 1926).
- 1995 - Ernest Thomas Sinton Walton, irlandar fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (j. 1903).
- 1997 - Jacques-Yves Cousteau, frantziar itsasgizon, militar, esploratzaile, ekologista, dokumentalgile, zientzialari, argazkilari eta ikerlaria (j. 1910).
- 2006 - Kenneth Griffith, galestar aktorea (j. 1921).
- 2009 -
- Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea (j. 1947).
- Michael Jackson, Poparen Erregea, estatubatuar pop-abeslaria, historiako disko salduenaren (Thriller, 1982) egilea (j. 1958).
- 2014 - Ana María Matute, gaztelaniazko kataluniar idazlea (j. 1925).
- 2016 - Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (j. 1959).
- 2018 -
- Richard Benjamin Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia (j. 1941).
- Bo Nilsson, suediar musikagilea (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
- Donejakue, Santio edo Santiago eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Batista/Batiste, Lohitzune/Lohizune eta Lohitz.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |