Institución Libre de Enseñanza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ernestobanpiroa wikilariak «Institución Lbre de Enseñanza» orria «Institución Libre de Enseñanza» izenera aldatu du
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:1883-06-12-Institucion-libre-de-enseñanza.jpg|thumb|300px|Erakundearen publizitatea.]]
[[Fitxategi:1883-06-12-Institucion-libre-de-enseñanza.jpg|thumb|300px|Erakundearen publizitatea.]]
'''Institución Lbre de Enseñanza''' (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo '''ILE''' Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia [[Karl Christian Friedrich Krause]] filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. [[Krausismo]] Madrilgo Unibertsitate Nagusian irakasle zen [[Julián Sanz del Río]] zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.
'''Institución Libre de Enseñanza''' (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo '''ILE''' Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia [[Karl Christian Friedrich Krause]] filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. [[Krausismo]] Madrilgo Unibertsitate Nagusian irakasle zen [[Julián Sanz del Río]] zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.


== ILEko promozioak ==
== ILEko promozioak ==

17:55, 25 martxoa 2019ko berrikusketa

Erakundearen publizitatea.

Institución Libre de Enseñanza (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo ILE Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia Karl Christian Friedrich Krause filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. Krausismo Madrilgo Unibertsitate Nagusian irakasle zen Julián Sanz del Río zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.

ILEko promozioak

Lehen hezkuntzako ikasleak, 1903, Christian Franzenen argazkia.

Emakumeak ILEn

Nahiz eta protagonismo gutxiago izan, emakumeek ere presentzia garrantzitsua izan zuten erakunde horretan. Denborarekin joan dira izen asko ezagutzen: Amparo Cebrián, Carmen García del Diestro, Laura García Hoppe, Gloria Giner de los Ríos García, María Goyri, Matilde Huici, María de Maeztu, Jimena Menéndez-Pidal, María Moliner, María Luisa Navarro Margati, Alice Pestana, Laura de los Ríos Giner, Concepción Saiz Otero, María Sánchez Arbós, María Zambrano, Carmen de Zulueta, Enriqueta Agut Armer, Teresa Andrés Zamora, Ángeles Gasset, Elisa López Velasco, Maruja Mallo, Carmen Muñoz Manzano...

ILEk aldarrikatzen zituen ideien artean emakumearen integrazioa gizartean zegoen. Krausismoak Espainian maila guztietan hezkuntza publikoa, doakoa, derrigorrezkoa eta laikoa aldarrikatzen zuen; guztietan emakumeak ezinbestekoak ziren. ILEk bi batzar antolatu zituen Madrilen, 1882an eta 1892an. Bigarren horretan Concepción Arenalek eta Emilia Pardo Bazánek hartu zuten parte.

Halaber, Asociación para la Enseñanza de la Mujer zelakoa sortu zen, hau da, Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea. Lehendakaritzan gizonezkoak ziren: Manuel Ruíz de Quevedo (1874tik bere heriotza gertatu arte, 1898ko apirilan), Gumersindo de Azcárate (bere heriotza gertatu arte, 1917ko abenduan) eta José Manuel Pedregal. Erakundearen beste intelektual batek, Aniceto Sela, antzeko erakundea Valentzian bultzatu zuen (Valentziako Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea). Erakunde sortzaile batzuk ere emakumearen aldeko proiektuetan aritu ziren, besteak beste, Juan Facundo Ríaño, Rafael Torres Campos eta Francisco Giner de los Ríos bera.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Institución Libre de Enseñanza Aldatu lotura Wikidatan