Institución Libre de Enseñanza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
27. lerroa: 27. lerroa:


== Sortzaileak ==
== Sortzaileak ==
Erakundea Madrilen [[1876]]an sortu zuen intelektual talde batek. Taldean Madrilgo Unibertsitatik baztertutako katedratikoak ziren nagusi eta, unibertsitatetik kanporatuta, erakunde pribatu bat sortzera behartuak ikusi ziren: Francisco Giner de los Ríos, Gumersindo de Azcárate, Teodoro Sainz Rueda eta Nicolás Salmerón beste batzuen artean. Guztien [[Katedra Askatasun]]a defenditzen zuten eta ez zuten onartzen irakaskuntza dogma ofizialekin, moralekin, erlijiosoekin edo politikoekin lotzea. Hasieran unibertsitate irakaskuntzan zentratu baziren, poliki-poliki maila guztietara zabaldu zuten haien ekintza.<ref>{{Cite web|url=http://laescueladelarepublica.es/antecedentes/la-institucion-libre-de-ensenanza/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
Erakundea Madrilen [[1876]]an sortu zuen intelektual talde batek. Taldean Madrilgo Unibertsitatik baztertutako katedratikoak ziren nagusi eta, unibertsitatetik kanporatuta, erakunde pribatu bat sortzera behartuak ikusi ziren: Francisco Giner de los Ríos, Gumersindo de Azcárate, Teodoro Sainz Rueda eta Nicolás Salmerón beste batzuen artean. Guztien [[Katedra Askatasun]]a defenditzen zuten eta ez zuten onartzen irakaskuntza dogma ofizialekin, moralekin, erlijiosoekin edo politikoekin lotzea. Hasieran unibertsitate irakaskuntzan zentratu baziren, poliki-poliki maila guztietara zabaldu zuten haien ekintza.<ref>{{Cite web|url=http://laescueladelarepublica.es/antecedentes/la-institucion-libre-de-ensenanza/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>

== Historia ==
1875ean "[[Orovio Dekretua]]z" [[Cánovas]]ek ezarritako eredu politikoak unibertsitateko irakasleen katedra askatasuna erabat baztertzen zuen. Dekretu horren arabera fede katolikoaren aurkako ideiak baldin baziren ezin ziren katedratik defenditu. [[Integrismo]] horren bidez estatu espainiarra Jainkoak eutsitako proiektua zela aldarrikatzen zen. Ondorioz, irakasle askok unibertsitatea utzi behar izan zuten. Hori izan zen Institución Libre de Enseñanza sortzeko lehergarria 1876an. Erakundearen lehen burua Giner de los Ríos. 1881tik aurrera instituzioan hezitako irakasleak hasi ziren bertan lanean. Hori izan zen de los Ríosen ondorengoan goi postuan, [[Manuel Bartolomé Cossío]]. [[Ricardo Rubio Álvarez de Linera|Ricardo Rubio]], [[Pedro Blanco Suárez]], [[Ángel do Rego]], [[José Ontañón Arias]], [[Pedro Jiménez-Landi]] eta beste askok proiektua bultzatu zuten. Erakundea teoria pedagogiko eta zientifiko berrien eta aurrerakarien ikasgunea bihurtu zen.

Modu batez, ILEn eraginez beste instituzio eta ekimen asko sortu ziren:
*[[Centro de Estudios Históricos]] (Ikasketa Historikoen Zentroa), [[Ramón Menéndez Pidal]]ek sortutakoa.
*[[Residencia de Estudiantes]] (Ikasleen Egoitza), [[Alberto Jiménez Fraud]]ek 1910ean sortutako abangoardien espazioa.
*[[Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas|Junta para Ampliación de Estudios]], 1907an [[José Castillejo]]k sortuta.

Beraz, Europaren maila jartzeko esfortzu handi bat izan zen. Baina [[Espainiako Gerra Zibila]]k guztiarekin bukatu zuen. Frankistek erakundearen ondare guztiak konfiskatu zituzten eta proiektuaren aldeko intelektual asko isildu behar izan ziren edo, okerrago oraindik, penintsulatik ihes egin behar izan zuten. Modu batez, erbestealdiak ere alde positiboa izan zuen zeren eta haien ideiak Europan eta Amerikan zabaldu baitziren.

Diktadorea hil ondoren, [[Manuel Pedregal Fernández]]ek erakundearen ondarea berreskuratzeko eta berriro ere martxan jartzeko lan handia egin zuen, neurri batean helburuak osatuz. Egun, ondare hori [[Francisco Giner de los Ríos Fundazioa]]k gestionatzen du.


== Erakundearen aldizkaria ==
== Erakundearen aldizkaria ==

21:30, 25 martxoa 2019ko berrikusketa

Institución Libre de Enseñanza
Sorrera1876ko urriaren 29an
Herrialdea Espainia
Sortzaile nagusiaFrancisco Giner de los Ríos
Giner de los Ríos Fundazioaren webgunea.
Erakundearen publizitatea.

Institución Libre de Enseñanza (euskaraz Irakaskuntza Erakunde Askea) edo ILE Espainian 1876tik 1936ra garatu zen proiektu pedagogiko aurrerakoia izan zen. Erakunde honek eragin handia izan zuen Espainiako pentsamendu moderno eta berritzailean. Proiektuaren ideologia Karl Christian Friedrich Krause filosofiaren ideietan oinarritzen zen, hau da, joera krausista zuen. Krausismo Madrilgo Unibertsitatean irakasle zen Julián Sanz del Río zabaldu zuen Espainian. 1936ko militarren estatu kolpeak, indarrez, ia mende erdiko esperientziari amaiera eman zion.[1]

Sortzaileak

Erakundea Madrilen 1876an sortu zuen intelektual talde batek. Taldean Madrilgo Unibertsitatik baztertutako katedratikoak ziren nagusi eta, unibertsitatetik kanporatuta, erakunde pribatu bat sortzera behartuak ikusi ziren: Francisco Giner de los Ríos, Gumersindo de Azcárate, Teodoro Sainz Rueda eta Nicolás Salmerón beste batzuen artean. Guztien Katedra Askatasuna defenditzen zuten eta ez zuten onartzen irakaskuntza dogma ofizialekin, moralekin, erlijiosoekin edo politikoekin lotzea. Hasieran unibertsitate irakaskuntzan zentratu baziren, poliki-poliki maila guztietara zabaldu zuten haien ekintza.[2]

Historia

1875ean "Orovio Dekretuaz" Cánovasek ezarritako eredu politikoak unibertsitateko irakasleen katedra askatasuna erabat baztertzen zuen. Dekretu horren arabera fede katolikoaren aurkako ideiak baldin baziren ezin ziren katedratik defenditu. Integrismo horren bidez estatu espainiarra Jainkoak eutsitako proiektua zela aldarrikatzen zen. Ondorioz, irakasle askok unibertsitatea utzi behar izan zuten. Hori izan zen Institución Libre de Enseñanza sortzeko lehergarria 1876an. Erakundearen lehen burua Giner de los Ríos. 1881tik aurrera instituzioan hezitako irakasleak hasi ziren bertan lanean. Hori izan zen de los Ríosen ondorengoan goi postuan, Manuel Bartolomé Cossío. Ricardo Rubio, Pedro Blanco Suárez, Ángel do Rego, José Ontañón Arias, Pedro Jiménez-Landi eta beste askok proiektua bultzatu zuten. Erakundea teoria pedagogiko eta zientifiko berrien eta aurrerakarien ikasgunea bihurtu zen.

Modu batez, ILEn eraginez beste instituzio eta ekimen asko sortu ziren:

Beraz, Europaren maila jartzeko esfortzu handi bat izan zen. Baina Espainiako Gerra Zibilak guztiarekin bukatu zuen. Frankistek erakundearen ondare guztiak konfiskatu zituzten eta proiektuaren aldeko intelektual asko isildu behar izan ziren edo, okerrago oraindik, penintsulatik ihes egin behar izan zuten. Modu batez, erbestealdiak ere alde positiboa izan zuen zeren eta haien ideiak Europan eta Amerikan zabaldu baitziren.

Diktadorea hil ondoren, Manuel Pedregal Fernándezek erakundearen ondarea berreskuratzeko eta berriro ere martxan jartzeko lan handia egin zuen, neurri batean helburuak osatuz. Egun, ondare hori Francisco Giner de los Ríos Fundazioak gestionatzen du.

Erakundearen aldizkaria

Erakundeak buletin bat argitaratzen zuen, Boletín de la Institución Libre de Enseñanza izenburupean. Kolaboratzaileen zerrenda ikusita ekimenaren garrantziaz jabetu gaitezke: Bertrand Russell, Henri Bergson, Charles Darwin, John Dewey, Santiago Ramón y Cajal, Miguel de Unamuno, Maria Montessori, Leon Tolstoi, H. G. Wells, Rabindranath Tagore, Juan Ramón Jiménez, Gabriela Mistral, Benito Pérez Galdós, Emilia Pardo Bazán, Azorín, Eugenio d'Ors, Ramón Pérez de Ayala. Aldizkariaren beste sinadurak erakundearekin zuzenean lotuta zeuden, esaterako, Julián Sanz del Río, Antonio Machado Álvarez eta Antonio Machado eta Manuel Machado semeak, Julio Rey Pastor, Constancio Bernaldo de Quirós, Luis Simarro, Nicolás Achúcarro, Francisco Barnés Salinas, Alice Pestana.

ILEko promozioak

Lehen hezkuntzako ikasleak, 1903, Christian Franzenen argazkia.

Emakumeak ILEn

Nahiz eta protagonismo gutxiago izan, emakumeek ere presentzia garrantzitsua izan zuten erakunde horretan. Denborarekin joan dira izen asko ezagutzen: Amparo Cebrián, Carmen García del Diestro, Laura García Hoppe, Gloria Giner de los Ríos García, María Goyri, Matilde Huici, María de Maeztu, Jimena Menéndez-Pidal, María Moliner, María Luisa Navarro Margati, Alice Pestana, Laura de los Ríos Giner, Concepción Saiz Otero, María Sánchez Arbós, María Zambrano, Carmen de Zulueta, Enriqueta Agut Armer, Teresa Andrés Zamora, Ángeles Gasset, Elisa López Velasco, Maruja Mallo, Carmen Muñoz Manzano...

ILEk aldarrikatzen zituen ideien artean emakumearen integrazioa gizartean zegoen. Krausismoak Espainian maila guztietan hezkuntza publikoa, doakoa, derrigorrezkoa eta laikoa aldarrikatzen zuen; guztietan emakumeak ezinbestekoak ziren. ILEk bi batzar antolatu zituen Madrilen, 1882an eta 1892an. Bigarren horretan Concepción Arenalek eta Emilia Pardo Bazánek hartu zuten parte.

Halaber, Asociación para la Enseñanza de la Mujer zelakoa sortu zen, hau da, Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea. Lehendakaritzan gizonezkoak ziren: Manuel Ruíz de Quevedo (1874tik bere heriotza gertatu arte, 1898ko apirilan), Gumersindo de Azcárate (bere heriotza gertatu arte, 1917ko abenduan) eta José Manuel Pedregal. Erakundearen beste intelektual batek, Aniceto Sela, antzeko erakundea Valentzian bultzatu zuen (Valentziako Emakumearen Hezkuntzarako Elkartea). Erakunde sortzaile batzuk ere emakumearen aldeko proiektuetan aritu ziren, besteak beste, Juan Facundo Ríaño, Rafael Torres Campos eta Francisco Giner de los Ríos bera.

Euskal hiritarrak ILEn

Euskal hiritarren presentzia ez zen handia izan. Dena dela, deigarria da euskal emakumeena:

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Institución Libre de Enseñanza Aldatu lotura Wikidatan