ETB 1: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
13. lerroa: 13. lerroa:


Euskal Telebistak [[Lurreko Telebista Digital|Lurreko Telebista Digitalean (LTD)]] ETB 1 HD eta [[ETB 2|ETB 2 HD]] kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.
Euskal Telebistak [[Lurreko Telebista Digital|Lurreko Telebista Digitalean (LTD)]] ETB 1 HD eta [[ETB 2|ETB 2 HD]] kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.

[[1982|1982tik]] gaur egun arte euskarazko telebista-kate garrantzitsuenetakoa da, [[Hamaika Telebista|Hamaika Telebistarekin]] batera, biek ere eskualde maila gainditu eta [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osora hedatzen baitira. Esan beharra dago, gainerako euskal telebistak eskualde jakin bat dutela ardatz, hala nola, [[Erlo (telebista katea)|Erlok]] ([[Urola Kosta]]) [[Goiena Komunikazio Taldea|Goienak]] ([[Debagoiena]]), [[Dotb (telebista katea)|dotb-k]] ([[Durangaldea]]), etab. Lur eta kable bidezko estaldurari dagokionean, ETB 1k [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegoko]] probintzia oro eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] hartzen ditu, baina Euskal Herriarekin mugan dauden beste zenbait lurraldeetara ere iristen da ([[Aragoi]], [[Burgos]], [[Kantabria]] eta [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]]). [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] biztanleek ere ETB 1 ([[ETB 3]]-rekin batera) sintonizatu dezakete, satelite bidez, Fransat doako paketeari esker. Aipatutako paketeak [[Europa|Europako]] gainerako lurraldeetan ere euskal telebista sintonizatzeko aukera ematen du, hartarako, Eutelsat 5 West A satelitea baliatuz. Horrez gain, lasai asko esan dezakegu mundu osoak ikusi dezakeela telebista hau, [[2018|2018tik]] bere webgune ofizialean zuzeneko igorpenak ikusteko aukera baitago, uneoro, ''Nahieran'' sistemari esker.

ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, [[Euskal Irrati Telebista|EITB]] etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. [[90eko hamarkada|90ko hamarkadaren]] hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. [[1986|1986an]] ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, [[ETB 2]], edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan ([[Euskadi Irratia]] eta [[Radio Euskadi]]) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.


== Ikuslegoa ==
== Ikuslegoa ==

21:52, 29 martxoa 2019ko berrikusketa

ETB 1
ETB 1
JabeaEiTB
Emisio eremua Euskal Herria
Hasiera data1982ko abenduaren 31 (41 urte)
EgoitzaBilbo (Bizkaia)
BaliagarritasunaLTD, Satelitea, Kablea, ADSL
Kate senidea(k)ETB 2
ETB 3
ETB 4
ETB Sat
Canal Vasco
www.eitb.com/telebista/etb1

ETB 1 Euskal Telebistaren lehen katea da. Euskal Herri osoan ikus daiteke, eta osorik euskaraz emititzen du. 1982ko abenduaren 31n emititu zuen lehenengoz, euskararen normalizazioa helburu nagusi zuela. 1982tik, hainbat saio, telesaio, albistegi, eta lehiaketa eman dira ETB1en.

Euskal Telebistak Lurreko Telebista Digitalean (LTD) ETB 1 HD eta ETB 2 HD kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.

1982tik gaur egun arte euskarazko telebista-kate garrantzitsuenetakoa da, Hamaika Telebistarekin batera, biek ere eskualde maila gainditu eta Euskal Herri osora hedatzen baitira. Esan beharra dago, gainerako euskal telebistak eskualde jakin bat dutela ardatz, hala nola, Erlok (Urola Kosta) Goienak (Debagoiena), dotb-k (Durangaldea), etab. Lur eta kable bidezko estaldurari dagokionean, ETB 1k Euskal Autonomia Erkidegoko probintzia oro eta Nafarroa hartzen ditu, baina Euskal Herriarekin mugan dauden beste zenbait lurraldeetara ere iristen da (Aragoi, Burgos, Kantabria eta Errioxa). Ipar Euskal Herriko biztanleek ere ETB 1 (ETB 3-rekin batera) sintonizatu dezakete, satelite bidez, Fransat doako paketeari esker. Aipatutako paketeak Europako gainerako lurraldeetan ere euskal telebista sintonizatzeko aukera ematen du, hartarako, Eutelsat 5 West A satelitea baliatuz. Horrez gain, lasai asko esan dezakegu mundu osoak ikusi dezakeela telebista hau, 2018tik bere webgune ofizialean zuzeneko igorpenak ikusteko aukera baitago, uneoro, Nahieran sistemari esker.

ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, EITB etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. 90ko hamarkadaren hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. 1986an ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, ETB 2, edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.

Ikuslegoa

ETB 1 kateko kontrol aretoa, Bilbon.
2014-01 2014-02 2014-03 2014-04
%2,2 % 1,9 - -

2014ko azaroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1 kateak batez besteko % 1,6ko ikusle-kuota izan zuen eta urrian % 1,8.[1]

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, ETB1ek % 2ko ikusle kuota izan zuen 2014an. Hamarren bat jaitsi zen, 2013arekin alderatuz.[2] 2014ko kanpaikadetako ikusle-kuota % 4,5koa izan zuen.[3]

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak