ETB 1: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
64. lerroa: 64. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda|2}}


{{EITB}}
{{EITB}}

10:38, 30 martxoa 2019ko berrikusketa

ETB 1
ETB 1
JabeaEiTB
Emisio eremua Euskal Herria
Hasiera data1982ko abenduaren 31 (41 urte)
EgoitzaBilbo (Bizkaia)
BaliagarritasunaLTD, Satelitea, Kablea, ADSL
Kate senidea(k)ETB 2
ETB 3
ETB 4
ETB Sat
Canal Vasco
www.eitb.com/telebista/etb1

ETB 1 Euskal Telebistaren lehen katea da. Euskal Herri osoan ikus daiteke, eta osorik euskaraz emititzen du. 1982ko abenduaren 31n emititu zuen lehenengoz, euskararen normalizazioa helburu nagusi zuela. 1982tik, hainbat saio, telesaio, albistegi, eta lehiaketa eman dira ETB1en.

Euskal Telebistak Lurreko Telebista Digitalean (LTD) ETB 1 HD eta ETB 2 HD kanalak eskaintzeari ekin zion 2016ko abenduaren 21ean.

1982tik gaur egun arte euskarazko telebista-kate garrantzitsuenetakoa da, Hamaika Telebistarekin batera, biek ere eskualde maila gainditu eta Euskal Herri osora hedatzen baitira. Esan beharra dago, gainerako euskal telebistak eskualde jakin bat dutela ardatz, hala nola, Erlok (Urola Kosta) Goienak (Debagoiena), dotb-k (Durangaldea), etab. Lur eta kable bidezko estaldurari dagokionean, ETB 1ek Euskal Autonomia Erkidegoko probintzia oro eta Nafarroa hartzen ditu, baina Euskal Herriarekin mugan dauden beste zenbait lurraldeetara ere iristen da (Aragoi, Burgos, Kantabria eta Errioxa). Ipar Euskal Herriko biztanleek ere ETB 1 (ETB 3-rekin batera) sintonizatu dezakete, satelite bidez, Fransat doako paketeari esker. Aipatutako paketeak Europako gainerako lurraldeetan ere euskal telebista sintonizatzeko aukera ematen du, hartarako, Eutelsat 5 West A satelitea baliatuz. Horrez gain, lasai asko esan dezakegu mundu osoak ikusi dezakeela telebista hau, 2018tik bere webgune ofizialean zuzeneko igorpenak ikusteko aukera baitago, uneoro, Nahieran sistemari esker.

ETB 1en sustraiak E.T.B.-n aurki ditzakegu, EITB etxearen telebista zerbitzu bakarra zenean. 90ko hamarkadaren hasieratik aurrera, telebista kate honetan soilik euskal hizkuntza erabiltzen hasi zen. 1986an ordea, bigarren kate bat sortu zen EITB etxearen barnean, ETB 2, edukiak gaztelaniaz baino ez zituena ematen. Hala, garai hartan irratiekin gertatzen zen moduan (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi) bi hizkuntzentzako eremua sortu zen telebista kateetan ere. ETB 1 eta ETB 2-k hasieran bi hizkuntzetan igortzen zuten haien programazioa, azkenik, bakoitzean hizkuntza bat gailendu eta bi kateak hizkuntzaren arabera erabat zatitu ziren arte. Egungo ereduaren arabera, ETB 1-k soilik euskaraz igortzen du eta ETB-2k gaztelania hutsean.

ETB 1ek euskara ikustarazteko eta sustatzeko saiakera ugari egin ditu eta egiten ari da, eskaintzen dituen eduki motetan ikus daitekeen bezala. Haren kate senideak ordea, ETB 2k, ez du euskararen aldeko jarrera hain nabarmena, izan ere, eskaintzen duen programazioa Espainiako beste telebista kateenaren antzekoa da, horregatik, bertako telebistekin lehian dabil. ETB 1ek eskaintzen digun eduki bereziak euskal kulturari lekua egiten dio, adibidez, bertsolaritza (Hitzetik Hortzera programaren bidez, adibidez), euskal pilota (ETB Kantxa) edo herri kirolak gaitzat dituzten programak igorriz. Euskal kulturgintzari, euskal idazle eta kantariei eta gure herriko zientzialariei ere lekua egiten die. Ildo beretik, ETB 3-ren sorkuntzaren aurretik, haurrentzako programazio zabala eduki zuen, Betizu bezalako programekin. Aipatzekoa da, kirol munduan egin diren lehiaketa handi eta garrantzitsuenak (ACB Liga edo Txapeldunen Liga) beti euskaraz igorri direla telebista honetan.

2016ko abenduaren 21etik ETB 1-ek bereizmen altuko bertsio bat du erabilgarri EAEn, ETB 1 HD izenekoa. Horrek, aurretik martxan zegoen ETB HD telebista-katea ordezkatu zuen, zeinetan ETB 1 eta ETB 2-ren arteko nahasketa bat igortzen zen.

Programazioa

ETB 1-ek haren historia luzean zehar mota askotako saioak ekoitzi eta igorri ditu, hainbat pelikula eta telesailekin batera. Jarraian dauden azpiataletan saio garrantzitsuenak edo hedapen handiena izan zutenak zerrendatuko dira.

Kultura

Sautrela

2000. urtean abiarazi zuten Sautrela izeneko saioa bereziki garrantzitsua izan zen euskal telebistaren historian.[1] Euskal kultura hizpide hartuz euskal idazle ugari elkarrizketatu baitzituen Hasier Etxeberria kazetari eta idazleak. 12 urtetan zehar etenaldirik gabe eta astero igorri zen saioa, harik eta 2012ko apirilaren 15ean programa berriak ekoizteari utzi zitzaion arte. Etxeberriak programa bakoitzean idazle bat elkarrizketatzen zuen, haren lan berri bat gaitzat hartuz, adibidez. Guztira, laurehun programa inguru sortu ziren eta gaur egun, 2004tik aurrerakoak ikusgai daude EITB Nahieran webgunean.[2] Aipatzekoa da, 2013tik 2017ra beste hainbat programa sortu zituztela, Beñat Sarasola aurkezle eta elkarrizketatzaile zutela.[1]

Hitzetik Hortzera

Telebistaren saiorik zaharrenetakoa dugu hau, 1988ko abenduan izan baitzuen estreinako saioa eta gaur egun arte iraun baitu.[3] Bertsolaritza hartu izan du beti gaitzat eta haren hedapen eta sustatzean izugarri lagundu du.[4][5] Felix Irazustabarrena Bertsozale Elkarteko Hedapen taldeko arduraduna izan da saioan buru belarri aritu denetako bat, besteak beste, saioak landuko zituen gaiak zehazten eta kamerariak gidatzen. 1980ko hamarkadan izan zen bertsolaritzaren goratze hartan zeresan handia izan zuen Hitzetik Hortzerak, baliabide oso mugatuak zituen saio bat bazen ere, ikuslego zabalak eta eduki erakargarriek sendotasun handia eman baitzioten. Horregatik, bertsolaritzaren iraupenaren zutabeetako bat bezala hartu izan da.[3]

Saio honek duen beste berezitasun bat urteetan zehar pairatu duen moldaketa da, azken urteetan internetera jauzi egin eta belaunaldi berrien inguruan programa mordoa sortu baitu, emakumeek bertsolaritzan egin duten lekua erreparatzeaz gain. Azken finean, "bertsolaritzaren ekosistema osoa" bildu du saio honek, 2018an bere zuzendari zen Eneritz Urkolak adierazi bezala.[3]

Ikuslegoa

ETB 1 kateko kontrol aretoa, Bilbon.

2014ko azaroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1 kateak batez besteko % 1,6ko ikusle-kuota izan zuen eta urrian % 1,8.[6]

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, ETB1ek % 2ko ikusle kuota izan zuen 2014an. Hamarren bat jaitsi zen, 2013arekin alderatuz.[7] 2014ko kanpaikadetako ikusle-kuota % 4,5koa izan zuen.[8]

2014-01 2014-02 2014-03 2014-04
%2,2 % 1,9 - -

2014ko azaroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ETB1 kateak batez besteko % 1,6ko ikusle-kuota izan zuen eta urrian % 1,8.[6]

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, ETB1ek % 2ko ikusle kuota izan zuen 2014an. Hamarren bat jaitsi zen, 2013arekin alderatuz.[7] 2014ko kanpaikadetako ikusle-kuota % 4,5koa izan zuen.[8]

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. a b Berria.eus. «Itzulera baten historia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  2. «Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  3. a b c Berria.eus. «Bertsoa aldatu zuen saioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  4. «Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan | EiTB Hitzetik Hortzera» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  5. «Hitzetik Hortzera — Bertsozale Elkartea» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).
  6. a b «% 1,6», Berria, 2014-12-02
  7. a b Urtzi Urkizu, «ETB1ek %2ko ikusle kuota izan du 2014an; ETB2k, %9koa», Berria, 2015-01-03
  8. a b «Kanpaikadak: ETB1ek %4,5 eta ETB2k % 11,8», Berria, 2015-01-03