Artearen historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
205. lerroa: 205. lerroa:


==== Arte prerromanikoa ====
==== Arte prerromanikoa ====
[[Fitxategi:Aachen Germany Imperial-Cathedral-12a.jpg|thumb|[[Akisgran]]go Jauregiko kapera.]]
Izen horrekin 800. urtetik ([[Karlomagno]] korotzearen unetik, 1.000. urtera Europan garatu ziren estiloak definitzen dira. Azken data horretatik aurrera [[Erromaniko]]a zabalduko da, kontinenteko estiloak nolabait batu eginez. Beraz, estilo hauek amankomunean duten elementu bakarra erromaniko aurrekoak izatea da eta, ondorioz, oso estilo desberdinak batu egiten ditu.
* [[Karolingiar arte]]

* [[Otondar arte]]a

* [[Zeltar arte]]a

* [[Bikingo artea]]: Arkitektura egurrezkoa zen. Azpimagarriak elizak dira: egitura piramidala eta teilatu zorrotzekin; deigarria da erakusten duten bertikalitatea. Eliza horien adibidea [[Borgundeko Stavkirke]] da.

* [[Asturiar artea]]

* [[Mozarabiar artea]]

[[Erdi Aroko literatura]] Greziako eta Erromako tradizioaren oinordekoa da. Alde nagusia bere [[teozentrismo]]a izango da, hau da, kristautasuna goratzeko helburu nagusia izando du. Idazten diren testu guztiak latinez egiten dira. Gaiak [[morala]] eta [[erretorika]]rekin lotuta daude. Idazle garrantzitsuenak hauek dira: [[Sidonio Apolinar]], [[Severino Boezio]], [[Flavio Magno Aurelio Kasiodoro]], [[Isidoro Sevillakoa]], [[Gregorio Magno|san Gregorio Magno]], [[Benantzio Fortunato]], e.a. Garrantzitsua izan zen bereziki Irlandako Eskola: ([[Kolonbano]], [[Beda]]). Karolingiarrean [[Rabano Mauro]]).<ref>Riquer-Valverde (2007), vol. I, pp. 154-168.</ref>

<center>
<gallery mode="nolines" heights="200" widths="200">
Fitxategi:St Michaels Church Hildesheim.jpg|Iglesia [[Otondar artea]]: de [[San Migel eliza (Hildesheim)|Hildesheimgo San Miguel eliza]].
Fitxategi:Bromptoncross.jpg|Bromptongo gurutzea ([[Irlanda]]).
Fitxategi:Borgund stavkirke.JPG|[[Bikingo artea]]:[[Borgundeko Stavkirke]].
Fitxategi:Santa María del Naranco, Oviedo.jpg|[[Santa María del Naranco]], [[asturiar artea]].
</gallery></center>


==== Arte bizantziarra ====
==== Arte bizantziarra ====

13:10, 16 apirila 2019ko berrikusketa

Michelangeloren Adamen sorrera (1508-1512), Vatikano Hirian Kapera Sixtinoan.

Artearen historia artearen garapena denboran aztertzen eta ikertzen duen diziplina da.

Artearen kontzeptua

Artea helburu desberdinez gizakiak egindako aktibitate edo ekoizpenak dira. Helburuak estetikoak izan daitezke, hau da, edertasuna sortzeko helburuaz, edota komunikatiboak izan daitezke, hau da, ideia batzuk, emozioak edo munduaren ikuspegi zehatz bat azaltzeko asmoz egindakoak. Helburu batzuk zein bestetzuk batera etor daitezke. Helburu horiek lortzeko arteak bide desberdinak erabil ditzake:

Arte historiografia

Artearen historiografia, diziplina akademikotzat eta erakundeekin lotuta (museoak, arte merkatuak, unibertsitateak, liburuen ekoizpenak) batez ere arte plastikoetara mugatzen dira: margolaritza, eskultura, arkitektura; beste arte batzuk zehatzagoak diren beste diziplinen ikerketa-arloetarako gelditzen dira, esaterako, Literaturaren historia eta Musikaren historia. Guztiak Kulturaren Historiaren barruan kokatzen dira. Azken honetan ere arloko beste ikaskuntzak sartuko lirateke: Zientziaren historia, Filosofiaren historia eta Erlijioen historia. Badira, bestetik, artearekin lotura zuzena duten beste ezagutzak: estetika eta Artearen teoria.

Artearen historiografia diziplina anitzeko zientzia bat da. Haien ikerketak historiaren azterketa objektiboan oinarritzen da, horrela kulturak sailkatuz eta garai desberdinak planteatuz prozesu hori guztia ordenatzeko asmoz. Pizkundearen garaian Mendebaldeko ekoizpenak bakarrik aztertzen diren, beste zibilizazioenak kanpoan utziz. Gaur egun ez da horrela eta ikuspegia globala bihurtu da, zibilizazio guztien artea ikertzeko eta aztertzeko asmoarekin. Arte desberdin horiek haien kultura eta historia testuinguruetan aztertzen dira, bestetik.

Arteen zerrenda

Denborarekin arteen zerrenda joan da aldatzen. Horrela, Erdi Aroan arte liberalak edo goikoak, eta arte mekanikoak edo arruntak, bereizi egiten ziren. Gaur egun, aldiz, artea gizakiak sormenak sortutako edozein manifestazioa da, baita ere arte galkorra bezala ezagutzen dena (makillajea, tatuajeak, publizitatea, moda, gastronomia...).

Jukkasjärvi herrian, Suedian, izotzez egindako hotelak iraupen gutxiko arkitekturaren adibide dira.

XX. mendean arte nagusiak bederatzi gelditu ziren finkatuta, dena dela:

Artearen zabalkundea

Gaur egun artea sare zabal baten bidez ezagutzera ematen da. Hedabideek, zentzu horretan, garrantzi handia izan dute. Hedabideetatik kanpo asko izan dira sortu diren instituzioak, museoak, galeriak eta haien bidez azterketa, katalogazioa eta lanen erakusketa indartu egin dira. Horri esker publikoa ere handitu egin da. Ekintza horiek sarritan nazioarteko ekimenetan zabaldu egin dira ere bai:

Bienalak

Veneziako Bienalean jarritako Pump Room, 2005 urtean.

Sariak

Artearen garaiak

Jarraian, kronologiaren arabera, artearen ezaugarriak aztertuko ditugu:

Historiaurreko artea

Fitxategi:AltamiraBison.jpg
Altamirako bisontea, Espainian.

Historiaurreko artea historiaurreko gizakiak Goi Paleolitoatik Metalen Aroraino landu zuena da. Horiek dira ezagutzen diren artearen lehenengo aztarnak. Goi Paleolitoan, K. a. 25.000 urtetik - K. a. 8.000 urte arte, gizakiak ehizatik eta biltzen zituen aurkitutako fruitutik bizi zen. Leizetan bizi zen edo behintzat haietan aktibitate garrantzitsuak egiten zituzten; garai haietatik haitzuloetako margolanak ezagutzen ditugu. 8.000tik 6.000ra trantsizio garaia da, Mesolitoa. Hor Neolitoa hasten da, K.a. 6.000tik 3.000ra; nekazaritzaren aurkikuntzari esker gizakia sedentarioa bihurtzen da eta gero eta gizarte konplexuagoak sortzen ditu non erlijioak garrantzi handia du. Artisautza ere hasten da garai horretan. Azkenik, K. a. 3.000tik 1.000ra, Metalen Aroan sartzen gara eta lehenengo zibilizazio protohistorikoak, konplexuak agertzen dira.

Paleolitoa

Gizakiak egindako lehenengo objektuak Afrikaren hegoaldean, Europan, Indian eta Australian aurkitu ziren; zaharrenek 27.000 urte dituzte. Bere garai gorena, dena dela, Magdaleniar garaian izan zen, K. a. 15.000 - 8.000 urteetan. Lehen objektu horiek harri landuzkoak dira (sukarri, obsidiana), hezurrezkoak eta egurrezkoak.

•Margolaritza: haitzuloetako pintura adierazpide nagusia izan zen. Penintsulan eta Frantzian aurkitu dira adibide nagusiak. Margolan horiek, dirudienez, zentzu erlijiosoa eta magikoa zuten. Gehienetan animalien errepresentazio naturalistikoak dira. Hona hemen haitzulo ezagunetarikoak:

•Eskultura:[1] Paleolitoko Venusek garrantzi handia izan zuten. Emakume-estatuatxoak dira. Ugalkortasunaren sinboloak ziren. Badira beste gai duten estatuatxoak ere. Ezagunenak::

Neolitoa

Aldi honek —8000aren inguruan K.a. Ekialde Hurbilean hasita— transformazio sakonak ekarri zituen antzinako gizakientzat: sedentario bilakatu zen eta horretarako nekazaritza eta abeltzaintza garatu zuen; ondorizo, elkarrekin bizitzeko forma berriak agertu ziren eta erlijioa garatu zuen. Mediterraneo itsasoko labar-artean gizakiaren irudi eskematikoa garatu zuten; horren aztarna baliotsuak, besteak beste, El Cogul, Valltorta, Alpera eta Minatedan ikus ditzakegu. Margolaritza mota hau ere Afrikako iparraldean aurki dezakegu, Atlasen, Saharan eta Zimbabwen. Orokorrean, neolitoko margolaritza eskematikoa eta oinarrizko lerro gutxikoa izan zen; oinarrizko marrak hauexek ziren: gizona, gurutzea, emakumea, triangelua. Arte higigarriaren ikuspuntutik zeramika kardiala garatu zen, maskorrez apainduta. Ehungintza artea agertu zen. Gizakiak materiak berriak hasi zen lantzen: anbar, arrokaren kristala, kuartzo, jaspe...

Garai honetan plan urbanistikoak jarraitzen zuituzten lehen herri aztarnak aurkitu dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Jerikon (Tell as-Sultan), Jarmon (Irak) eta Çatalhöyüken (Anatolia).[2]

Çatalhöyük hiriaren aztarnak.

Metalen Aroa

Stonehengeko megalitoak.

Historiaurrearen azken fasea Metalen Aroa da. Garai horretan metal desberdinak erabili ziren: kobre, brontze eta burdina. Erabilera hauek gizarte haientzat benetako iraultzak izan ziren. Kalkolitikoan, bestetik, megalitismoa sortu zen, hau da, harriez egindako ehorzte-monumentuak: dolmenak, menhirrak, harrespilak. Monumentu hauen artean ezagunena Stonehengen ikus dezakegu. Zonaldez zonalde, ezaugarri desberdinak ikus ditzakegu:

Es Tudons naveta, Menorca uhartean.

Burdin Aroan Austriako Hallstatt eta Suitzako La Tène kultura garatu ziren. Hallstatt kultura K. a. VIII. eta V. mendeetan garatu zen. Kultura honen ezaugarri nagusia nekropoliek tumulu itxurako hiobiak erakusten zituzten, hil-kamera etxea itxurarekin, askotan lau gurpileko gurdiarekin. Zeramika polikromoa zuten; apaingarriak geometrikoak ziren eta metalezko apaingarriak izaten zituzten. La Tène kulturak, aldiz, K. a. V. mendetik K.a. I. mendera iraun zuen. Nolabait zelta kulturarekin badu loturarik. Kultura honek fase desberdinak ezagutu zituen (La Tène I, II y III) eta azkenean greziarren, etruriaren eta beste herrien eragina ezagutu zuen. La Tènen burdinazko objektu asko topatu dira: lantzak, ezkutuak, ezpatak, fibulak...

Antzinako artea

Izen horrekin historiaren lehenengo faseetan sortutako sortze lan artistikoak biltzen dira. Idazkeraren sorkuntzarekin lotzen da eta, batez ere, Ekialde Hurbiaren zibilizazioen arte manifestazioak dira: Egipto eta Mesopotamia. Halaber, mundu osoko herri eta zibilizazioen lehendabiziko manifestazioak ere "Antzinako artea"ren kontzeptu barruan jasotzen dira. Garai hauetan lehen hiri handiak agertu ziren, batez ibaiez mugatutako lau zonaldeetan:Nilo, Tigris eta Eufrates artekoa, Indo eta Ibai Horia.

Garai honen aurkikuntza nagusietarikoa idazkerarena izan zen. Idazkera batez ere aktibitate ekonomikoak eta merkataritza kontrolatzeko beharretik sortu zen, operazioak erregistratzeko beharretatik. Ezagutzen den lehen kode idatzia Mesopotamian agertu zen, k.a. 3500 urtearen inguruan. Idazkera kuneiformea zen hau eta buztinezko taulatxoetan egiten zen. Geroago, sumeriarrek ahozko hizkuntza jasotzeko sistema hobetu zuten. Egipton, aldiz, idazkera hieroglifikoa landu zuen, lehenengo aztarna K. a. 3100 urtekoa izanik (Narmerren Paleta). Hebreeran ere idazkera sistema asmatu zen baina alfabeto batean oinarrituta (K. a. 1800aren inguruan); sistema honetan sinbolo bakoitzak soinu batekin lotzen da. Azken bide horretatik alfabeto grekoa eta latindarra sortu ziren.[3]

Idazkera kuneiformea.

Garai honetan hauek ziren arte nagusiak:

  • Mesopotamiako artea
  • Egiptoko artea
  • Amerikako Kolonaurreko artea
  • Afrikako artea
  • Indiako artea
  • Txinako artea
  • Japoniako artea
  • Ozeaniako artea

Hauekin batera badira beste batzuk mugatuagoak: hitita artea, feniziarren artea, nabateoen artea, Persiako artea...

Arte klasikoa

Partenonen fatxada, Atenasko Akropolian.
Sakontzeko, irakurri: «Arte klasikoa»

Arte eta kultura klasikoa hitzekin Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman garatutako formak eta jakinduria definitzen dugu. Mende haietan aurkikuntza zientifiko zein estetiko handiak lortu ziren, ondorengo mendeetan eragin handia izan zutenak. Artearen ikuspuntutik harmonia eta oreka gailentzen ziren izadian eta gizakian oinarritutako estiloak garatu zituzten. Haiengandik jaso ziren ondorengo zibilizazioetan formen eta bolumenen arrazionaltasuna eta izadiaren imitazioaren zentzua («mimesis»). Ideia horietan mendebaldeko zibilizazioa oinarrituko zen.

Antzinako Grezia

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Greziako artea»

Grezian mendebaldeko artea bideratu duen lehendabiziko arte-manifestazioak. Hasiera batean arte minoikoa eta arte mizenikoa eman ziren. Hortik aurrera antzinako Greziaren artean hiru aldiak ikusi izan dira:

  • Arkaikoa
  • Klasikoa
  • Helenistikoa

Orokorrean, naturalismoa eta neurrien zein proportzioen erabilera arrazoitua izan ziren arte honen oinarriak.

Arkitekturan tenpluak izan ziren nagusi. Haien eraikuntzan hiru orden eman ziren: doriarra, joniarra eta korintoarra. Eraikuntza hauek harrizkoak ziren, elementu hauekin:

  • Azpioinarri baten gainean (krepis),
  • Atariaz edo atari gabeaz (edo ataria aurrean eta atzean, hau da, anfipróstilo),
  • Zutabeekin edo zutaberik gabe (aurreko aldean, alboetan edo eraikuntza osoaren inguruan, azken hau periptero izenarekin ezaguna) eta
  • Frontoi itxurako goiko partea. Hor friso nabaritzen zen.

Tenplu ospetsu batzuk hauek dira: Akropolia Partenon doriarrarekin, Erekteion eta Atena Nikeren tenplu joniarrak. Tenpluak ez direnak Epidauroko Antzokia eta Lisikratesen Linterna aipa daitezke. Hipodamo Miletokoak, bestetik, urbanismo landu zuen.

Mironen Diskoboloa, erreprodukzioa.

Eskulturan proportzioen-harmonian oinarritutako giza-gorputzaren erreprodukzioa garrantzi handia izan zuen. Garai arkaikoan forma eskematikoagoak aurkitzen ditugu, adierazkortasun handikoak; azpimarratzekoa da "irribarre eginetikoa", Eginan dagoen Afaiako tenpluan ageri dena. Ohikoak dira garai horretan ere atleta biluzien estatuak (kouros) eta jantzitako neskeenak (kore). K. a. V. mendean (Periklesen Mendean alegia) klasizismo ezarri zen; honen bidez, giza-gorputzaren kanona perfekzionatu zen; naturalismoa eta gizakiaren ikerketa animikoa ere klasizismoaren ezaugarriak dira ere bai. Azpimarratzekoak dira Miron, Fidias eta Polikletoren obrak. Klasizismoaren bigarren garai batean baretasunarekin puskatu zen, espresio tragikoa, nahigabetua indartzeko, esaterako Eskopas, Praxiteles eta Lisiporen lanetan. Azkenik, garai helenistikoan proportzioa eta harmoniaren ordez, gehiegizko apaintzea, dinamismo biolentoa, sentimenduen muturreko espresioa aurkituko ditugu, esaterako Laokoonte eta Farnese Zezena lanetan. Halaber, aldiz, forma klasikoak ere bizirik zirauten: Venus Milokoa eta Samotraziako Garaipena lanetan, adibidez.

Margolaritza batez ere zeramikarekin lotuta garatu zen. Gai nagusiak eguneroko gaiak eta gai historikoak ziren. Koloreen arabera bi garai bereizi egin dira:

  • Fondo gorriaren gaineko irudi beltzak (K. a. VI. mende arte)
  • Irudi gorriak fondo beltzaren gainean (K. a. VI. mendetik)

Obra gutxi iraundu dute baina margolari ospetsuen batzuen izenak ezagutzen dira: Zeuxis, Apeles, Parrasio, Eufranor, Polignoto...

Antzinako Erroma

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erromako artea»
Erromako Koliseoa.

Arte erromatarra Erroma hirian garatu eta Inperio Erromatarreko lurralde guztietara hedatu ziren arte bisualen adierazpen oro da. Arte erromatarraren lehendabiziko adierazpenak arte etruriarraren itzalpean agertu ziren eta arte greziarraren eragina izan zuten, zeina erromatarrek Italiako hegoaldean ezagutu baitzuten, Magna Graecia[4] edo Grezia Handiko kolonietan hain justu, Inperio Erromatarrak penintsularen lurralde-batasun prozesuan kolonia horiek menderatu zituenean, K.a. IV. eta III. mendeetan.

Antzinako erromatar arkitekturaren ezaugarri bat nabarmendu behar da: oso praktikoa zen, zerbaiterako egindako eraikinak ziren. Eraikitzaile handiak erromatarrek arkitektura zibilean gailendu ziren: errepideak, zubiak, akueduktuak eta, orokorrean, lan urbanistikoak (antzokiak, jauregiak, tenpluak, zirkuak, garaipen arkuak... Greziarrek garatutako arkitekturaz oinarrituta, arkuak eta gangak gehitu zituzten. Materialen ikuspuntutik, harlandu eta adreilu ezagunez gainera, material berri bat erabili zuten erromatarrek: hormigoia, harriz eta karez eginiko orea, oso gogorra. Orden greziarrak erabili zituzten eta berri bat sortu zuten, toskanoa: greziar doriar ordenan oinarritzen da baina honek harroina eta fustea leuna ditu, eta frisoan ez ditu ez metoparik ez trigliforik. Adibide moduan eraikin asko aipatu daiteke: Koliseoa, Méridako anfiteatroa, Nîmesko Maison Carrée, Segoviako akueduktua, Konstantinoren arkua, Karakalaren termak...

Erromako margolaritza batez ere Ponpeian aurkitutako aztarnei esker ezagutzen da. Hiri horretan lau estilo aurkitu ziren:

  • inkrustazioa, marmola imitatzen zuen;
  • arkitektonikoa, arkitekturaren elementuak imitatzen zituen;
  • apaingarria, arkitektura fantastikoekin, lore sortez eta kupidoez; *fantastikoa, aurreko bien nahasketa: irudikatutako paisaiak eta mitologiako eszenak azaltzen zituen.

Mosaikoaren teknikak ere garrantzi handia izan zuen.

Erdi Aroko artea

Artzain onaren mosaikoa, Galla Placidiaren mausoleoa, Ravenna (V. mendeko lehen erdiko lana).

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa Erdi Aroaren hasiera markatu zuen Europan. Aurretik inperioko burokraziaren menpe zeuden lurraldeak orduan zatitu ziren, estatu txikiak sortuz. Inperioaren zatikatzeak dekadentzia garai bati hasiera eman zion. Estatu berrien aristokrazia militarrak feudalismoa sortu zuen. Dekadentzia, beraz, politikoa izan zen baina baita ere gizartekoa. Testuinguru horretan kultura garaile berriek, neurri handi batean germanikoak, arte klasikoa berrinterpretatu zuen. Halaber, kristautasuna, erlijio berriak ekoizpen artistiko guztiak kutsatu zituen.

Arte paleokristaua

Sakontzeko, irakurri: «Arte paleokristaua»

Arte paleokristua erlijio berriaren jarraitzaileek sortutako espresio formeei deitzen diegu. Hasiera batean, Erromatar Inperioaren jazarpena zela eta, arte hori ezkutuan egin zen. Behin Konstantino I.a Handia enperadoreak kristaua egina, kristautasuna ofiziala bihurtu zen eta haiek eragindako artea ere ofiziala bihurtu zen. Arte mota honetan forma klasikoak aldatu eta moldatu ziren erlijio ofizial berriaren beharrei erantzuteko. Geografikoki estilo eta joera desberdinak sortu ziren lurraldez lurralde.

Arkitekturan, arte honen lehenengo lanak, hilerriak eta katakonbak izan ziren; leku horiek hildakoak lurperatzeko baina baita ere kristauak biltzeko tokiak ziren. Erlijioa legalizatu zenean, basilikaren tipologia zabaldu zen. Eraikin mota honek izen bereko erromatar arkitekturatik hartu zuten baina Antzinako Erroman funtzio zibila baldin bazuen, ondoren erlijioarekin lotura zuzena izango luke. Basilikak, orokorrean, hiru atal zituen: atrium edo sarrerako patioa gune publikoa, basilikaren gune nagusia, hiru habeartez antolatuta, eta presbiterioa edo aldare nagusiaren aurretik dagoen gunea. Bereziki ederrak dira basilika hauek: Erromako San Petri basilika, Done Joan Laterangoaren basilika, San Lorenzo fuori le mura basilika, San Klemente al Laterano basilika eta, Ravenan, San Apolinar Berria basilikan.

Arte figuratiboek Erdi Aroko bidea hasten diren. Hauek oso eduki erlioso izan zuten, sinbolismoari garrantzi handia emanez. Jasotzen diren eszenetan garrantzitsuena ez da errealismoa edo elementu estetikoa, gordetzen duten esanahia baizik. Eskulturan sarkofagoek garrantzi handia izan zuten: hasierako apaingarri xumeetatik frisotan jasotako narrazioetara garatu ziren. Margolaritza batez ere katankonbetan eman zen, eszena erlijiosoak eta alegoriak. Miniaturak sortu ziren , eskuliburuen ilustrazioak bezala; bi eskola garatu ziren: helenistikoa eta siriarra. Mosaikoek garapen handia ezagutu zuten, arte bizantziarean eragina izanik. Mosaikoen adibide ederrenak Erromako Santa Maria Nagusian eta Ravenako San Vitale basilikan.[5]

Kristau literatura latinez eta grezieraz landu zen. Normalean, literatura honek helburu didaktiko, moralizatzaile eta propagandistikoa zuen, ideia berriak zabaltzeko asmoz. Lan praktikoak ziren, estilo aldetik gehiegi langu gabe. Hasiera batean Itun Berriaren ekoizpena izan zen garrantzitsuena. Grezieraz idatzita, hiru atal nagusiak zituen:

Ondoren Apologetikaren idazleak agertu ziren, Elizako Gurasoak: Atenagora, Origenes, Klemente Alexandriakoa, Eusebio Zesareakoa. Ofizialtasunarekin joera literarioagoa sortu zen ere, erretorikan oinarrituta: Basilio Zesareakoa, Joan Krisostomos eta Gregorio Nazianzokoa. Exegesi landu zuten artean, bestetik, izen hauek ditugu: Tertuliano, Laktantzio, Prudentzio, Jeronimo Estridongoa (azken honen Biblia latinera itzuli zuen; Vulgata bezala ezagutzen da) eta, batez ere, Agustin Hiponakoa.[6]

Musika kristaua musika erromatarren jarraipena izan zen. Juduen liturgiaren eragina ere jaso zuen. Mezak abesbatzek kantatuak ziren. IV. mendean Anbrosio Milangoak kantu anbrosiarra sartu zuen liturgian: bokal ondulazioa erritmorik eta saltorik gabeko noten artean. Aurrerago, VII. mendean, Gregorio I.a aitasantuak Kantu gregorianoa sortu zuen; lerro melodiko jarraitua zuen.

Arte germaniarra

Sakontzeko, irakurri: «Arte bisigotikoa»
San Joan Bataiatzailearen eliza, (Palentzia, Espainia).

Erromatar Inperioaren inbasioak Germaniar herrien aldetik inperioaren lurraldea erresuma desberdinetan zatikatzea eragin zuen. Erresuma horietan inbaditzaileak goi mailako klasea bihurtu zen; Erromako kultura, bestetik, herrian eta klase xumeetan gorde zen. Elkarbizitza horren ondorioz herri hizkuntzak eta kultura zein politika alorretako erakunde berriak sortu ziren. Errealitate horiek Erdi Aroan zehar gaur egun Mendebaldean ezagutzen ditugun nazionalitate desberdinak finkatuko dituzte.

Herri berri horien lehenengo espresio artistikoak, batez ere arkitektonikoak, xumeak izan ziren oso: material kazkarrak erabiltzen zituzten eta, bestetik, aurretik landutako plangintza handiak ez ziren izaten. Sarritan erromatarrek eraikitako obretatik materialak eta espazioak erabiltzen zituzten. Arkitektura ikuspuntutik erdi puntuko arkua eta gangak zabaldu ziren. Azpimagarriak dira Italian ostrogodoek altxatutako eraikinak, esaterako Ravenako Teodoriko Handiaren Mausoleoa. Eskulturan erliebeek garrantzi handia hartu zuten, adibidez, Frantziako Poitiersen edo Italiako Cividale del Friulin. Margolaritza, bestetik, miniaturetan landu zen bereziki: Luxeuil-eko eta Vatikanoko liburu erlijiosetan (Gelasiano).

Germaniar herrien artean bisigodoek Iberiar penintsulan garrantzi bereziko estilo propioa garatu zuen. Arte bisigotikoak Kanoi gangarekin batera, ferra arkua, harlanduak erabili zituen. Hiru motatako elizak altxatu zituzten:

Eskulturan elizetan arte figuratiboa sartu zuten, frisotan eta kapiteletan erabilia. Adibidez, Quintanilla de las Viñas (Burgosko probintzian), San Pedro de la Nave (Zamorako probintzian). Urregintzan koroak eta gurutzeak egin zituzten; horrelakoak Guarrazar eta Torredonjimenoko altxorretan aurkitu dira.[7]

Arte prerromanikoa

Akisgrango Jauregiko kapera.

Izen horrekin 800. urtetik (Karlomagno korotzearen unetik, 1.000. urtera Europan garatu ziren estiloak definitzen dira. Azken data horretatik aurrera Erromanikoa zabalduko da, kontinenteko estiloak nolabait batu eginez. Beraz, estilo hauek amankomunean duten elementu bakarra erromaniko aurrekoak izatea da eta, ondorioz, oso estilo desberdinak batu egiten ditu.

  • Bikingo artea: Arkitektura egurrezkoa zen. Azpimagarriak elizak dira: egitura piramidala eta teilatu zorrotzekin; deigarria da erakusten duten bertikalitatea. Eliza horien adibidea Borgundeko Stavkirke da.

Erdi Aroko literatura Greziako eta Erromako tradizioaren oinordekoa da. Alde nagusia bere teozentrismoa izango da, hau da, kristautasuna goratzeko helburu nagusia izando du. Idazten diren testu guztiak latinez egiten dira. Gaiak morala eta erretorikarekin lotuta daude. Idazle garrantzitsuenak hauek dira: Sidonio Apolinar, Severino Boezio, Flavio Magno Aurelio Kasiodoro, Isidoro Sevillakoa, san Gregorio Magno, Benantzio Fortunato, e.a. Garrantzitsua izan zen bereziki Irlandako Eskola: (Kolonbano, Beda). Karolingiarrean Rabano Mauro).[8]

Arte bizantziarra

Pantokrator mosaikoa, Hagia Sofia basilikan.
Sakontzeko, irakurri: «Bizantziar artea»

Bizantziar artea Bizantziar Inperioan garatu zen artea, eta era zabalago batean, inperio honen oinordekoena. Horrela, eta nahiz eta inperioa Erromaren gainbeherarekin hasi eta Konstantinoplaren hartzearekin 1453an amaitu, Europa Ekialdeko estatu ortodoxoek, eta hein batean Mediterraneo ekialdeko estatu musulmanek, inperioaren kultura eta artea gorde zuten mendeetan zehar.

Bizantziar arkitekturako arlo jorratuena erlijiozkoa zen, hau da, elizak eta monasterioak. Bizantziar elizen barruko mosaikoak eta pinturak ez ziren ez apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta liturgia ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko.

Bizantziar mosaikoetan eta pinturetan arketipoen arabera irudikatu zen gizakia. Proportzioak eta formak aldez aurretik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera. Mosaikoak eta ikonoak egiteko prozedurak, batetik, eta erabili beharreko kanonek, bestetik, zehaztasunez definitzen zuten margolanaren nolakotasuna, eta baziren gainera pintoreentzako gida bereziak. Gorputzak bederatzi bururen altuera izan behar zuen eta hirurena gorputz enborrak. Aurpegiak hiretan zatitua egon behar zuen, eta sudurraren luzera hartzen zen banakotzat. Irudiak, beraz, erabateko perfektutasuna adierazi behar zuen. Elizako ikonografia Pantokratorraren edo Ama Birjinaren inguruan antolatzen zen. Kupulan edo absidearen sakongunean irudikatzen ziren hauek, absidean, Pantokratorraren aldamenean, aingeruak edo profetak irudikatzen ziren eta erdiko kupulako petxinetan berriz, lau ebanjelariak.

Islamdar artea

Sakontzeko, irakurri: «Islamdar arte»
Meskita Urdina, Istanbul, Turkia

Arte musulmanak bateratu zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak (Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak, korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak, bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten. Horrek azaltzen du zergatik ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta, hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.

Koranak zehatz-mehatz gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen zituzten. Eskultura, bestalde, etzeko gauzak apaintzeko erabiltzen zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia. Islamdar arkitekturak garrantzi handiko eraikinak utzi ditu: Omeiatarren meskita, Arrokaren Kupula, Al Aksa meskita, Kordobako meskita, Meskita Urdina...

Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik. Arkitektura honen eraikin nagusiak meskita, jauregia, hilobia eta gotorlekuak dira, nahiz eta beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak eta etxebizitzak. Arkitektura-kultura honen elementu nagusiak zutabea, arkua eta kupula dira, hiru elementu hauen konbinaziotik lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorria persiar arkitekturan, batez ere Partiakoan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko kulturetako eragin ugari izan, adibidez bizantziar arkitekturak eragindakoa.

Literaturan oinarri nagusia erlijio berriaren testua da, Korana (al-Quran, «errezitatu») alegia. Hori da literatura berriaren abiapuntua; musulmanentzat Korana berdinik gabeko eredu imitaezina da, jainkoak berak diktatua delako bere profeta Mahomaren bidez. Koranak, beraz, arabiar literaturaren hizkuntza eta estilo kanonak finkatu zituen. Behin-betiko testua Uthman Ibn Affan kalifak finkatu zuen, 650 urtean. Koran oinarrituta batez ere poesia landu zen: Abu Nuwas, al-Mutanabbi, Ibn Quzman. Prosan, bestetik, genero desberdinak garatu ziren: filosofia: al-Kindi, Avicena, Avempace, Ibn Tufail, Averroes; historia: Ibn Jaldún; narratiba: Ibn al-Mugaffa, al-Jahiz; fantasia: al-Hamadani, al-Hariri. Azpimarratzeko liburua Mila gau eta bat gehiago ipuinen bilduma anonimoa da; bilduma honek IX. eta XV. mende artean idatzitako egilen desberdinen lanak billtzen ditu, fantasiazko benetako klasikoa izanik. [9]

Islamdar musikaren jatorria antzinako kantuetan bilatu behar da (huda’). Kantu hauek beduinoek haien bidaietan egiten zituzten. Musika erlijiosoak ez zuen kristaua bezain garrantzia izan; jatorriz, otoitz egiteko deialdian oinarritzen zen (adhdan). Musika profanoa Rasidar kalifaldiaren garaian debekatu egin zen baina geroago Omeiatar Kalifa-herriak bultzatu zuen. Ibn Misjaḥ musikaren inguruko lehen teorikoa izan zen eta musika klasika arabiarraren aita bezala onartua izan da. Arabiarrek musika tresna asko erabili zuten: laute (‘ud), lira (mi'zaf), harpa (jank), txirula (gussaba), oboe (mizmar), zehar-txirula (shahin), danbor (tabl), pandereta (duff) eta makilatxoak (gadib).[10]

Arte erromanikoa

Sakontzeko, irakurri: «Arte erromanikoa»
Pantocrátor, San Klemente Tahulleko absidea, MNAC.

Arte erromanikoa Mendebaldeko Europan zabaldu zen lehenengo nazioareko estiloa izan zen. Estilo hau latinetik bertako hizkuntzetara ematen den unean berean sortzen da eta erabateko identitate propioa izango du. Erromanikoa erlijioak erabat markatuko du; arte honen helburu nagusietariko bat kristautasuna goratzea eta zabaltzea izango da. XI. mendean sortu zen eta XII.ean garatu zen. XII. mendearen amaieran beste estilo berri batekin aldi berean izango da, gotikoarekin, alegia. Erromanikoan prerromanikoa garatutako estiloen goi maila ezagutuko da eta, aldi berean, arte bizantziarraren eragina ezagutuko da.

Arte gotikoa

Sakontzeko, irakurri: «Arte gotikoa»
Parisko Notre-Dame katedrala.

Arte gotikoaren izena Pizkundeko artista italiarrek sortu zuten. Izen gutxiesgarria zen zeren eta haientzat godoek egindako artea zen, barbaroek egindakoa, Erromako Inperioaren lanekin konparatuta, arte endekatua.

Mendebaldeko Europan Erdi Aroko azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen; XII. mende erdialdetik Errenazimentua agertu zen arte (XVI. mendea Italian), eta XVI. mendea nahiko aurreratuta gotikoa denbora gehiago iraun zuen tokietan. Periodo artistiko zabal zabala da Frantzia iparraldean jaio eta Mendebalde guztitik hedatu zena. Herrialde eta eskualdeen arabera momentu kronologiko ezberdinetan garatuko da, garapen honetan desberdintasun sakonak eskainiz: garbiagoa Frantzian (Paris eta Provenzako desberdintasunak kontuan hartuta), horizontalagoa eta tradizio klasikoari hurbilagoa Italian, eta ezaugarri lokal bereziekin Flandesen, Alemanian, Ingalaterran eta Espainian.

Estilo honen agerpenaren testuinguruari erreparatuz, arte honek dituen konplexutasunez jabetzen gara, hau da, garaian gertatzen ari ziren aldaketek eragin zuzena izan zuten arte era hau sortu eta garatzeko unean. Erdi Aroko gizarteak behin eta berriro bizi zituen aldaketa sakonak, hein batean, pentsaeraren garapenarekin, aldaketa hauen erakusle nagusia, gobernu sistemaren aldaketa izan zen, sistema feudala bere askenetan zegoen burgesiaren berpizkundearen ondorioz. Beste aldaketa garrantzitsu bat, gizartearen guneen aldaketan egon zen, herrixka isolatuetatik, merkataritza, artisautza eta agintearen gune izango diren hirien berpizkundea eman zen. Antzinate Klasikoan zuten garrantzia berreskuratu zuten, estatuaren gune bihurtu ziren; gainera, hiriaren berpizkundeak, hiritarren bizitzaren dinamizazioa eragin zuen, gune berean edonolako zerbitzuak egoteak bizitza erraztu zuen.

Arkitektura gotikoak aldaketa handiak ekarri zituen eraikin arinago eta dinamikoagoekin, irekiera handiekin eta, ondorioz, hobeto argiztuak. Tipologia berriak agertu ziren, besteak beste, arku zorrotza, gurutze ganga batetik, horma bularrak eta zutoin-arkuak eraikuntzen egiturak heltzeko; azken horiei esker barrualdeak zabalagoak lortu zituzten. Arrosa leihoek eta beirateek argia barruraino eramaten zuten. Katedral handien garaia da gotikoa: Parisko Notre-Dame katedrala, Sensko katedrala, Chartresko katedrala, Reimsko katedrala, Milango katedrala, Koloniako katedrala, Canterburyko katedrala, Salisburyko katedrala, Estrasburgoko katedrala, Ulmeko katedrala, Bartzelonako katedrala, Leongo katedrala...

Eskultura gotikoak arkitektura lanetan jarraitu zuen kokatuta, nahiz eta kanpoan zeuden lehenengo eskulturak agertu. Eskulturagileek erabateko edertasuna bilatzen zuten horretarako elementu errealistak erabiliz. Agertzen ziren eszenak oso narratiboak ziren. Europa osoan aurkitzen ditugu horrelako eskulturak: Chartresko katedralaren gurutzadura, Ameins eta Reimsesko multzoak Frantzian; Italian Pisako Nicola Pisano eta Giovanni Pisanoren tailerrak gailentzen dira; Alemanian Veit Stoss eta Tilman Riemenschneider eskulturagileen obrak ditugu; Espainian Santiago de Compostelako katedraleko Loriaren ataria, Tuyko katedralaren ataria, Pere Johan eta Gil de Siloé artisten lanak...

Mudejar artea

San Tirso eliza, Sahagunen, Leónen.

Mudejar artea Iberiar penintsularen erresuma kristautean garatzen den estilo berezia da. Arte honek Hispano-arabiar artearen eragian zuzena erakusten du. Modu batez penintsulako Erdi Aroko komunitate desberdinen elkarbizitzaren ondorio zuzena zen. Kronologikoki XII. mendetik XVI. mendera garatu zen. Mudejar artean erromanikoaren, gotikoaren pizkundearen eta aipatutako arabiar artearen elementuak nahastu ziren. "Mudejar artea"ren kontzeptua Amador de los Ríosek sortu zuen, 1859an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiara sarrera hitzaldian; hitzaldiak “El estilo mudéjar, en arquitectura” izenburua zuen.[11] Mudejar barruan eraikin hauek aipa daitezke: Santa Leokadia eliza (Toledo), Santa María la Real de Las Huelgas monasterioa (Burgos), Santa María de Guadalupeko errege monasterioa (Cáceres), Sevillako Alkazarra, e.a.

Aro Modernoaren artea

Sakontzeko, irakurri: «Aro Modernoa»

Pizkundea

Sakontzeko, irakurri: «Pizkunde»

Manierismoa

Sakontzeko, irakurri: «Manierismo»

Barrokoa

Sakontzeko, irakurri: «Barroko»

Rokokoa

Sakontzeko, irakurri: «Rokoko»

Rokoko estiloa XVIII. mendearen hasieran, Luis XV.aren erregeordetzaren garaian (1715-1743), Parisen gorpuztu zen arte estiloa izan zen. Estilo barrokoaren amaiera ekarri zuen arte berri horrek; erabili zituen forma sentsualagoek, dotoreagoek eta bitxiagoek aristokraziaren molde intelektual eta gustu berriak irudikatzen zituzten. Argien mendeko ideologia berriak eta entziklopedismoak zerikusi handia izan zuen estilo horren zabalkundearekin: izadiaren zaletasuna eta norberaren gogoa bete nahia bereziki bildu ziren estilo berrizale hartara.

Frantzian sortu eta berehala zabaldu zen rokoko estiloa Europan barrena, Alemanian eta Austrian bereziki. Euskal Herrian ez zuen eragin handirik izan. Parisko burges aberatsek guztiz edertu zituzten beren etxeak; aristokratek, aldiz, Paristik kanpoko jauregietara jo zuten. Barne-espazio guztia lantzen zen; nonahi agertzen ziren dekoraziorako harri biribilak, konkak eta landare edota ekialdeko urruneko elementu bitxien irudiko moldurak, eta kolore argi biziak erabiltzen ziren eskuarki, hondo zuriaren gainean. Germain Boffrand (1732-1734, Hôtel de Soubise, Paris), Jean Aubert (1722, Printzearen Aretoa, Chantillyko gaztelua) eta Robert de Cotte (Hôtel de la Vrillière, Paris) arkitektoak gailendu ziren Frantzian. Frantziatik, bereziki, Alemaniako lurralde katolikoetara eta Austriara zabaldu zen rokoko artea.

François de Cuvilliés arkitekto frantsesa nabarmendu zen Municheko hirian: Amalienburg izeneko ehiza-pabiloia (1734-1739, Nymphenburgeko jauregiaren lurretan) eta Residenztheater antzokia (1750-1753, Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro eraikia). Balthasar Neumannek diseinatu zuen Vierzehnheiligen («hamalau santuen») eliza (1745etik aurrera, Lichtenfels, Bavaria) eta Zimmermann anaiek eraiki eta dekoratu zuten Wieskirche eliza, Munichetik hurbil, 1745etik aurrera. Aipagarriak dira, bestalde, Vienako Belvedere jauregia eta Melkeko abadiako dekorazioa.

Neoklasizismoa

Sakontzeko, irakurri: «Neoklasizismo»

Arte Garaikidea

Sakontzeko, irakurri: «Arte garaikide»

XIX. mendeko artea

XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran, Aro Garaikidearen gizartearen oinarriak ezarri ziren. Garai horretan, politikoki, bi elementuekin markatuta dator: absolutismoaren bukaera eta gobernu demokratikoen ezartze prozesua. Ekonomian, bestetik, Industria Iraultzaren urteak dira eta, horrekin batera, kapitalismoaren indartzearena; horren aurrean, erantzun bezala, marxismoa eta klase borroka indartuko dira.

Artearen alorrean gero eta azkarrago garatuko diren estiloen dinamika emango da. XX. mendean dinamika horrek estiloen eta korronteen atomizazioak emango du; estilo horiek sarritan aurkariak izango dira. XIX. mendean Arte Akademikoaren aurrean Arte modernoa sortuko da eta artista gizateriaren garapen kulturalaren abangoardian jarriko da.

Caspar David Friedrichren Laino itsasoaren gainean alderrai margolan erromantikoa.

Arkitektura

XIX. mendeko arkitekturak aldaketa handiak ezagutu zituen, batez ere Industria Iraultzak eragin zituen aldaketeei esker. Material berriek (burnia, azeroa eta hormigoia beste motatako eraikinen eraikuntza bideratu zuten, indartsuagoak. Urbanismoak garrantzi handia hartu zuen. Beste motatako inguruak sortzeko kezkak hirietara aldaketa handiak ekarri zituen: saneamendua, azpiegiturak, alde berdeen kontserbazioa. Helburua hiritarrentzat bizimodu osasuntsuago ahalbideratzea zen.

Hasieran, planteamendu utopikoak eman ziren, esaterako Robert Owen edo Charles Fourierenak. Baina ondoren eman ziren hirietan aldaketa handiak. Prozesu horretan Erakusketa Unibertsalak aldaketaren benetako motorrak izan ziren; haien bitartez komertzioa, industria, kultura, aurrerapen teknologikoak mundu osoan zabaldu ziren. Erakusketa horiek, sarritan, proposamen arkitektoniko berrien laborategiak izan ziren.

Paisaiaren tratamenduan, Italiako eta Frantziako geometrismoaren aurrean, Ingeles lorategiak zabaldu ziren, naturalagoak. Arlo horretan John Nash (Regent's Park) eta William Chambers (Kew Gardens) aipatu behar dira.

Estiloen ikuspuntutik, mendearen lehenengo hamarkadetan arkitektura historizista zabaldu zen, hau da, aurreko estiloen interpretazio berriak. Mugimendu horren barruan neorromaniko, neogotikoa, neobarrokoa zabaldu ziren. Korronte horren arkitektoen artean John Nash, Augustus Pugin eta Viollet-le-Duc daude. Ameriketako Estatu Batuetan Chicagoko Eskolak bultzatuta eraikin-mota berri bat agertu zen: etxe orratz (William Le Baron Jenney, Louis Sullivan).

Mende amaieran Art Nouveau korrontea agertu zen. Estilo berri honek, herrialdeen arabera, izen desberdinak ezagutu zituen: Art Nouveau Francian, Modern Style Erresuma Batuan, Jugendstil Alemanian, Sezession Austrian, Liberty Italian, Modernismoa Espainian eta Hispanoamerikan, e.a. Art Nouveau diseinuaren alorrean benetako iraultza suposatu zuen. Hona hemen egile batzuk: Victor Horta, Henry van de Velde, Hector Guimard, Charles Rennie Mackintosh, Otto Wagner, Adolf Loos, Joseph Maria Olbrich, Hendrik Petrus Berlage, Antoni Gaudí, Lluís Domènech i Montaner, Josep Puig i Cadafalch... [12]

Erromantizismoa

Sakontzeko, irakurri: «Erromantizismoa»

Erromantizismoa Erresuma Batuan eta Alemanian XVIII. mendearen amaieran sortu eta XIX. mendean zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, Ilustrazio eta Neoklasizismoko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa errealismoarekin partekatu zuen.

Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko romanticus-etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako roman (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. «Eleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.

Eugène Delacroixen Askatasuna herria gidatzen, 1830.

Orokorrean, genero artistiko guztiak berritu zituen Erromantizismoak. Erromantikoentzat espiritualitatea, irudimena, fantasia, sentimendua, ametsak, izadiarekiko maitasuna, okultismoaren erakartasuna, eromena... elementu garratzitsuak ziren. Bereziki baloratu ziren herri-kultura, elementu exotikoak, beste garaietako artera itzultzea, bereziki Erdi Harora, eta paisaia. Paisaiak protagonismo handia lortu zuen. Arte grafikoek ere garrantzi handia lortu zuten, litografia eta egurrez egindako grabatuak.

Margolaritzan, lehendik Prerromantizismo garai bat eman zen, esaterako William Blake eta Johann Heinrich Füssli. Ondoren, bete betean erromantizismoan kokatuta, izen ugari aipatu daiteke: Hubert Robert, Eugène Delacroix, Théodore Géricault, Francesco Hayez, John Constable, Joseph Mallord William Turner, Caspar David Friedrich, Karl Friedrich Schinkel, Philipp Otto Runge, e.a. Erromantizismoaren adar alemanar bat eta Alemaniako Pizkundean zein Quattrocento italiarrean inspiratutako Nazaretarrak izan ziren: Friedrich Overbeck, Peter Cornelius, Franz Pforr. Espainian Genaro Pérez Villaamil, Valeriano Domínguez Bécquer, Leonardo Alenza eta Eugenio Lucas dira aipagarriak.

Eskulturan forma neoklasikoak gailendu ziren, hori bai, ikuspuntu erromantiko batetik interpretatuak. Herrialdez herrialde hauek dira eskultore aipagarrienak:

Lord Byron, Erromantizismoko poeta nagusietariko bat.

Literaturan ere, hasieran, Prerromantizimoa eman zen, bereziki Alemaniako Sturm und Drang mugimendu alemaniarrarekin. Erromantizismoan Friedrich Schiller, Johann Wolfgang von Goethe eta William Blake gailendu ziren. Ondoren beste idazke handiak etorriko ziren: Friedrich Hölderlin, Novalis, Heinrich Heine, August Wilhelm von Schlegel, Friedrich von Schlegel, Heinrich von Kleist, Johann Ludwig Tieck, E. T. A. Hoffmann, Walter Scott, William Wordsworth, Samuel Taylor Coleridge, John Keats, Lord Byron, Percy Shelley, Mary Wollstonecraft Shelley, Jane Austen, Alphonse de Lamartine, Madame Staël, François-René de Chateaubriand, Alfred de Vigny, Victor Hugo, George Sand, Prosper Mérimée, Alexandre Dumas, Ugo Foscolo, Giacomo Leopardi, Alessandro Manzoni, Aleksandr Pushkin, Nikolai Gogol, Adam Mickiewicz, Washington Irving, James Fenimore Cooper, Ralph Waldo Emerson, Nathaniel Hawthorne, Edgar Allan Poe, Gustavo Adolfo Bécquer, José de Espronceda, Mariano José de Larra, Fernán Caballero, Rosalía de Castro, Andrés Bello, Domingo Faustino Sarmiento, José Hernández, Gertrudis Gómez de Avellaneda, e.a.

Antzerki erromantikoa bi aurrekari garrantzitsuak izan zituen: Sturm und Drang mugimenduan Schiller (Don Carlos, 1787; Guillermo Tell, 1804) eta Goethe idazleekin (Fausto, 1808). Beste literatura generoetan bezala, antzerkian ere sentimentalismoa, dramatismoa, gai ilunak, folklorea izango dira nagusi. Melodrama genero berria bezala agertu zen. Vaudevilleak arrakasta handia izan zuten. Antzerkiaren egile handi batzuk hauek izan ziren: Georg Büchner, Christian Dietrich Grabbe, Juliusz Słowacki, Alfred de Musset, Victor Hugo, Francisco Martínez de la Rosa, Rivasko Dukea, Antonio García Gutiérrez, José Echegaray, José Zorrilla (Don Juan Tenorio, 1844)...

Musika erromantikoaren ezaugarri nagusia, beste arteetan moduan, sentimenduaren eta pasioaren nagusitasuna da. Horrekin batera subjektibitatea, artistaren hunkiberatasuna, nazioaren musika eta musika herrikoiaren goratzea. Orkestra handitu egiten da horrela artistaren adierazkortasuna hobeto adierazteko. Piano modako musika tresna izan zen zren eta artistaren hunkiberatasuna oso ondo adieraz baitezake. Erromantizismoarekin musikologia, kritika eta musika estetika jaio ziren. Lehenengo kontserbatorioak sortu ziren. Musika erromantikoaren ordezkari nagusiak hauek izan ziren:Ludwig van Beethoven, Carl Maria von Weber, Franz Schubert, Felix Mendelssohn-Bartholdy, Robert Schumann, Franz Liszt, Frédéric Chopin, Niccolò Paganini, Johann Strauss, Johannes Brahms, Anton Bruckner, Hector Berlioz, Jules Massenet, e.a.

Urte horietan, bestetik, operak garapen handia ezagutu zuen, bereziki Italian, bel canto izenarekin. Operak dirdiraz eta apainduraz irabazi zuen. Sopranoaren papera garrantzia irabazi zuen eta 1840tik goiko do modaz jarri zen. Opera erromantikoak bi joera izan zituen: dramatikoa eta komikoa edo bufa. Egile hauek azpimarratu daitezke: Luigi Cherubini, Gaetano Donizetti, Vincenzo Bellini, Gioacchino Antonio Rossini, Charles Gounod, Georges Bizet eta, bereziki, Giuseppe Verdi (Rigoletto, 1851; Il trovatore, 1853; La Traviata, 1853; Aida, 1870). Alemanian, Richard Wagner opera beste maila batera eraman zuen, arte-lan osoa lortzeko asmoz (gesamtkunstwerk); Wagnerrek musika, poesia, filosofia, eszenografia lan bakar batean bildu nahi zituen. Haren lan ezagunenak: Tannhäuser, 1845; Lohengrin, 1850; Tristan eta Isolda, 1865; Parsifal, 1882).[13]

Erromantzismo garaian dantzak dantza herrioien aldeko gustua berreskuratu zuen; dantza asko horrela berreskuratu ziren, alegia. Urte horietan ballet egiteko erabiltzen den janzkera sortu zen (tutua). Hasi zen, bestetik, balleterako musika propioa prestatzen, Léo Delibesen Coppélia (1870) adibidez. Balletaren garapenean Carlo Blasis koreografoak garrantzi handia izan zuen, ballet garaikidearen sortzailea zeren eta dantzaren alde tekniko guztiak El código de Terpsícore (1820) liburuan bildu baitzituen, berak sartu zuen adibidez oin-puntetan egiten den dantza. Modako dantzak hauek ziren: vals, mazurka eta polka, azken hauek urte horietan sortuak.[14]

Errealismoa

Sakontzeko, irakurri: «Errealismo»

Inpresionismoa

Sakontzeko, irakurri: «Inpresionismo»
"Impression, soleil levant" margoa, mugimenduari izena eman ziona. Claude Monet, 1872.

Inpresionismoa XIX. mendearen azken herenean Frantzian, Parisen bereziki, sortu eta garatu zen pintura-joera eta estiloa da, arte modernoaren mugimendu nagusietakoa. Artista inpresionistak 1860an hasi ziren publikoki agertzen. Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu zituen artista inpresionistak. Bestalde, pintura errealistaren kontrako erreakzioa ere izan zen, neurri batean. Inpresionistek paisaiak margotu zituzten batez ere, eta izadiari modu objektibo batez begiratzen eta norberak harekin zuen harremana adierazten ahalegindu ziren. Haien koadroetan ez dago ez islarik ez marrarik, eta lausoa da gauzen arteko muga. Margolari inpresionista nagusiak Édouard Manet, Claude Monet, Camille Pissarro, Pierre-Auguste Renoir, Alfred Sisley eta Edgar Degas izan ziren. 1886an desegin zen inpresionisten taldea. Mugimenduak iraultza estetiko bat ekarri zuen, eta eragin handia izan zuen geroko margolari askorengan. XIX. mendearen azken herenean, Europan oro har, eta Frantzian bereziki, bizi zen krisi-giroak berak eraginda agian, aurrerapen tekniko asko eta handiak gertatu ziren, eta garapenaren azkartasun horrek modak eta gustu estetikoak azkar aldatzea ekarri zuen aldi berean.

Musikan ere inpresionismoak bere eragina izan zuen. Musika mota honetan melodiaren gainetik harmoniak zuen garrantzi nagusia. Entzuleak musika-konposizio berreraiki behar du; artistak iradokizunak bakarrik ematen ditu. Claude Debussy izan zen musikagile garrantzitsuena. Beste artista ezagunak hauek izan ziren: Maurice Ravel euskalduna, Bolero ren egilea, 1928; Paul Dukas eta Florent Schmitt.[15]

Sinbolismoa

Sakontzeko, irakurri: «Sinbolismo»
Uraren ninfa, Herbert James Draper margolariaren lana (1908).

Sinbolismoa errealismoak eta Inpresionismoak erakutsitako naturalismoaren aurrean erreakzio fantastiko eta oniriko bezala sortu zen. Sinbolistentzat ametsen mundua garrantzitsu oso zen; horrekin batea satanismo, beldurra, sexua eta perbertsioa elementu erakargarriak ziren. Estetizismoa nagusia zen sinbolismo barruan, garaiko Industria Iraultzaren materialismoaren kontrastean. Sinbolismoak arteari eta edertasunari berezko autonomia eman zien; Théophile Gautierren formula erabiliz, "artea arteagatik" (L'art pour l'art). Edertasunak ez zuen moralarekin inongo lotura eta artistaren helburua zen. Batzutan artista bera ere bizitza arte-lan moduan bizitzen saiatzen zen, hau da dandy bezala. Estilo honetan izen hauek bereizi daitezke: Gustave Moreau, Odilon Redon, Pierre Puvis de Chavannes, James McNeill Whistler, Lawrence Alma-Tadema, Arnold Böcklin, Ferdinand Hodler eta Gustav Klimt; talde berean Les Nabisen taldea sar daiteke: (Maurice Denis, Paul Sérusier, Pierre Bonnard, Félix Vallotton eta Aristide Maillol eskultorea. Sinbolismoarekin lotura estua ere naïf arteak izan zuen. Naïf egileek autodidaktak ziren eta haien lanetan, nolabaiteko primitibismo baten bidez, konposizio xaloak eta desegituratuak sortzen zituzten. Joera honetan, besteak beste, egile hauek ditugu: Henri Rousseau, Séraphine Louis, Grandma Moses).[16]

Sinbolismoak literaturan bere isla izan zuen. Arte horretan dekadentismoa eta estetizismoa gailendu ziren. Sinbolistek erromantzismoren sentsibilitatea muturreraino eraman zuten. Haien gustukoa ziren, esaterako, satanismo, magia, fenomeno paranormalak... Horrela "gaizkiaren estetika" bat landu zuten. Haien intereskoak ziren ere bai bizioa, drogak eta sexu jokaera desberdinak. Horrela poeta madarikatuak sortu ziren. Parnasianismoan aurrekari bat izan zuten (Leconte de Lisle, José María de Heredia eta Charles Baudelaire). Joera hori beste idazle batzuek garatu zuten: Oscar Wilde, Algernon Charles Swinburne, Arthur Rimbaud, Paul Verlaine, Stéphane Mallarmé, el Lautréamonteko kondea, Jean Moréas, Anatole France, Frédéric Mistral, Joris-Karl Huysmans, Walt Whitman, Dmitri Serguéievich Merezhkovski, e.a.[17]

Antzerkian sinbolismoak Wagnerren "espektakulu osoaren" eragina ezagutu zuen. Haien hizkuntza gogorra zen eta eduki metafisikoa ezkutatzen zuten. Intuizioaren eta meditazioaren bidez gizakiaren esentzia azaldu nahi zuten. Aipa ditzakegu egile hauek: Auguste Villiers de l'Isle-Adam, Paul Claudel, Maurice Maeterlinck eta Émile Verhaeren.[18]

Musikan Gabriel Fauré berritzaile handia izan zen. Sinbolismoaren poesiaren bidean lengoaia preziosista eta pertsonala landu zuen. Haren musika estatikoa, lausoa da. Musika-tresna bakarlariei garrantzia handia eman zien.

Art Nouveau

Sakontzeko, irakurri: «Art Nouveau»
Egon Schiele margolariaren Weibliches Liebespaar.

Art Nouveau (frantsesetik arte berria) XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Europan eta Ipar Amerikan garatu zen arte, arkitektura eta diseinua mugimendua da. Herrialdearen arabera izen ezberdinak hartu zituen: Art Nouveau (Frantzia eta Belgikan), Modern Style (Ingalaterran), Secession (Austrian), Jugendstil (Alemanian), Liberty edo Floreale (Italian) eta Modernisme (Katalunian). Dituen izen guztiek, arte berri bat sortzeko asmoa adierazten dute, garai hartan nagusi ziren eklektizismo eta historizismo estiloekiko haustura bat sortuz. Estetika berri bat sortzean datza, naturan oinarritzen den inspirazioa eta Industria Iraultzetik eratortzen diren berrikuntzak uztartuz. Arkitekturan beraz, beira eta burdinaren erabilpena ohikoa da. Baina era berean ere, garai hartan oso erabilia zen eta horren estetika pobrea zuen burdinazko arkitekturarekiko erreakzio bat da.

Art Nouveau estiloa arkitekturan eta dekorazioan nabarmendu zen, eta sortu eta handik oso denbora gutxira zabaldu zen hainbat herritara hitzaldi, erakusketa eta, batez ere, munduan zehar argitaratzen ziren hainbat aldizkariren bitartez; industrializazioak ekonomiaren oparotasuna eta burgesiaren nagusitasuna ekarri zuen, eta hari esker ezagutu ziren munduan zehar berrikuntza tekniko eta esperientzia artistiko berriak. Horrela lortu zen oinarrian bateratua izango zen estilo berri bat sortzea; arte berriaren xedea, beraz, estilo bateratu bat finkatzea zen, nahiz eta herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak hartu zituen.

Art Nouveauak pinturari baino garrantzi handiagoa eman zion eraikinen barnealdeko dekorazioari eta arte aplikatuei, eta orobat arkitekturari, edo, hobeki esan, artearen alor guztiak eraikinetan koherentziaz bateratzeari; oro har, alor guztietan azpimarratu zuen apainduren eta sinbolismoaren garrantzia. Estetika modernistaren ezaugarri nagusietakoa obraren kanpoaldearen eta barnealdearen arteko batasuna izan zen, eta egituraren, dekorazioaren eta apainketaren arteko koherentzia, arkitekturan batez ere; arte aplikatuetan, berriz, eguneroko bizitzan erabiltzen diren gauzakiei duintasuna eta kalitate hobea emateko joera nagusitu zen, XIX. mendearen bigarren erdialdeko merkataritzak ekarri zuen arrunkeriari aurre eginez.

Artisten artean izen asko aipa daitezke. Arkitekturan: Lluís Domènech i Montaner, Antoni Gaudí, Franz von Stuck, Josef Hoffmann, Hector Guimard. Margolaritzan: Franz von Stuck, Gustav Klimt, Ramon Casas, Santiago Rusiñol, Jan Toorop. Urregintzan: René Lalique. Diseinuan: Louis Comfort Tiffany, Kolo Moser Aubrey Beardsley (marrazkilaria).

Literaturan Art Nouveauk ere bere adierazpenak izan zituen, batez ere Hispanoamerikan eta Espainian. Arlo horretan Rubén Daríok garrantzi handia izan zuen. Beste izen handiak hauek izan ziren: José Martí Kuban, Amado Nervo Mexikon, José Santos Chocano Perun, el argentino Leopoldo Lugones Argentinan, José Asunción Silva Kolonbian, Salvador Rueda Espainian...

Argazkilaritza

Sakontzeko, irakurri: «Argazkigintzaren historia»
Isla Pagoda en la desembocadura del río Min ibaiaren bokaleko Pagoda uhartea (1870), John Thomson argazkilariaren lana.

XIX. mendean kamara ilunaren bidez irudiak hartzeko teknologia berria sortu zen. Nahiz eta oinarri erabat teknikoa izan espresibidadearen eta sormenaren ikuspuntuetatik eskaintzen zituen aukerak laster ikusi ziren. Poliki-poliki argazkilaritzak artearen kategoria lortu zuen, zortzigarrena alegia.

Teknika berria Joseph Nicéphore Niépce ikerketekin hasi zen; berak lortu zuen lehenengo argazkia negatibotik papera gainean 1816an. William Henry Fox Talbotek 1835an argazki negatiboa asmatu zuen eta 1839an Louis-Jacques-Mandé Daguerrek dagerrotipoa aurkeztu zuen, benetako aurrerapena. Beste aurrekariak Hippolyte Bayard eta John Frederick William Herschel izan ziren. 1888 George Eastman zeluloidea aurkeztu zuen eta Kodak aparatua. Lehengo koloretako irudia James Clerk Maxwellek lortu zuen, 1861an.

Mende amaierako argazkilaritza artea moduan hartua zegoen. Inpresionismoaren eraginez piktoralismo eskola sortu zen. Arte honen artista hauek aipa daitezke: Gaspard-Félix Tournachon, Louis Désiré Blanquart-Evrard, André Adolphe Eugène Disdéri, David Octavius Hill, John Thomson, Julia Margaret Cameron, Oscar Gustav Rejlander, Eadweard Muybridge, Étienne-Jules Marey, Jacob August Riis, e.a.[19]

XX. mendeko artea

Marcel Duchampen Iturria. XX. mendeko arteak edertasun klasikoaren kontzeptua baztertu du artista-ikusle arteko harremana indartzeko.

XX. mendeko arteak aldaketa sakon handi bat ezagutu zuen. Gizartea materialismoan eta kontsumismoan murgiltzen zen eta, ondorioz, arteak zentzumenak bilatzen zituen ez hainbeste adimena. Halaber, modaren kontzeptuak garrantzi handia izan zuen eta, baita ere, komunikazioen azkartasuna. Horrela abangoardiako mugimenduak sortu ziren: artea gizartean integratu behar zen, artista-ikusleen arteko harremana indartuz; ikusleak obra interpretatu behar du eta, gerta daiteke, artista ikusi ez zituen esanahiak ikusleak aurkitzea.

Arte tradizionalaren helburua objektua zen; oraingoan, objektua bigarren planora pasa da bere tokia kontzeptuari uzteko. Beste arte moten balioa ere handitu da:

Arkitektura

Abangoardismo

Sakontzeko, irakurri: «Abangoardismo»
Ernst Ludwig Kirchner, Hiru bainulari, 1913, lan espresionista.

XX. mendeko hasieran aldaketa handiak eman ziren eta, horiekin lotuta, Abangoardismoa sortu zen. Zientzian errealitatearen kontzeptua aldatzen ari zen: esaterako Bergsonek denboraren subjektibitatea erakutsi zuen, Einsteinek Erlatibitatearen teoria aurkztu zuen, Mekanika kuantikoaren ideiak plazaratu ziren... Psikiatrian Freudek psikoanalisiaren teoria aurkeztu zuen. Teknologia berriek artearen errealitatea aldatu zuen bestetik: argazkilaritzak eta zinemak errealitatea erakusteko gaitasuna azaldu zuten, arte figuratiboaren oinarriak kuestionatuz. Halaber, kolonialismoak etnografia bildumak zabaldu zituen eta horri esker mendebaldean Afrikako, Ozeaniako eta Asiako zibilizazioen arteak ezagutu ziren. Faktore hauek guztiek artisten forma berrien bilaketa indartu zuten. Abangoardismo barruan mugimendu asko eman ziren. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Arte abstraktu (1910-1932): Arte abstraktua mundu naturaleko gauzakiak irudikatzen ez dituen artea da. Hortaz, kolorea eta itxura ez ditu modu figuratiboan erabiltzen. Arte abstraktuak artelanaren alderdi kromatiko, formal eta estrukturalak nabarmentzen ditu eta beraiek indartuz hauen adierazkortasun-indarra agerian uzten du, betiere, modelo eta forma naturalak imitatu gura izan gabe. Vasili Kandinski. Neoplatizismoa edo De Stijl mugimendua jarraitu zion: Piet Mondrian eta Theo Van Doesburg; eskulturan Georges Vantongerloo.
  • Dadaismo (1916-1922): Jarrera arrazionalisten eta kultura tradizionalaren kontra azaldu ziren dadaistak oro har, eta jarrera hori aditzera emateko bide gisa antiartea, obra antiestetikoak eta protesta ekintzak erabili zituzten. Zoriaren legea zen errespetatzen zuten bakarra, eta beren irudimena, berriz, errespetatu zuten errealitate bakarra. Hans Arp, Francis Picabia, Kurt Schwitters eta Marcel Duchamp.

Tendentzia berriak

Artearen globalizazioa

Arte apaingarriak

Literatura garaikidea

Antzerki garaikidea

Bertolt Brecht, antzerki epikoaren sortzailea.

XX. mendeko antzerkiak estilo eta korronte ugari ezagutu ditu; hori da bere ezaugarri nagusietariko bat, dibertsifikatzea alegia. Garrantzia handia eman dio ikuspegi bisualari, zuzendaritza (Vsevolod Meyerhold, Max Reinhardt, Erwin Piscator, Tadeusz Kantor) eta eszenografia, elementu literarioen gainetik. Interpretazio tekniketan sakontasun psikologikoa bilatzen da (Stanislavski metodoa, Lee Strasbergen Actors Studio), keinua, ekintza eta mugimendua erreibindikatuz. Hiru unitate klasikoak baztertu ziren eta antzerki esperimentalari bidea eman zitziaon.

Mugimendu desberdinak bereizi daitezke:

Beste egile garrantzitsuak: George Bernard Shaw, Luigi Pirandello, Alfred Jarry, Tennessee Williams, Eugene O'Neill, Arthur Miller, John Boynton Priestley, Dario Fo, Federico García Lorca, Antonio Buero Vallejo, Fernando Arrabal e.a.

Mendearen 60. hamarkadan antzerki epikoarekin eman zen hurruntzearen aurka, berriro ere komunikazio dramatikoa bilatu zen. Horretarako ikuslearen gaineko ekintza errealak planteatu ziren: The Living Theatre, Jerzy Grotowskiren antzerki-laborategiak, happening ekintzak... Probokazioa garrantzitsua bihurtzen da zuzendari berrientzat: Peter Brook, Giorgio Strehler, Luca Ronconi. Elementu bisualek garrantzi handia dute, ahozko komunikazioaren benetako errefortzu moduan. Joera horretan «antzerki osoaren» ideia indartzen da. Planteamendu hauek talde desberdinetan ikus daiteke: Kanadako Cirque du Soleil, Espainiako Els Joglars eta La Fura dels Baus... [23]

Musika garaikidea

Dantza garaikidea

Sakontzeko, irakurri: «Dantza garaikide»

Argazkilaritza XX. mendean

Sakontzeko, irakurri: «Argazkigintzaren historia»

Zinema

Sakontzeko, irakurri: «Zinemaren historia»

Komikia

Sakontzeko, irakurri: «Komiki»

Arte galkorra

Erreferentziak

  1. Honour, Hugh eta Fleming, John (2002). Historia mundial del arte. 36-44 or. Madril: Akal. ISBN 84-460-2092-0.
  2. Onians (2008), 20-25.or.
  3. https://historiaybiografias.com/la_escritura/
  4. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  5. Azcárate (1983), 96-102 or.
  6. Riquer-Valverde (2007), I liburuki, 138-144 or.
  7. Azcárate Ristori, José María de; Pérez Sánchez, Alfonso Emilio; Ramírez Domínguez, Juan Antonio (1983). Historia del Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-207-1408-9, 103-110 or.
  8. Riquer-Valverde (2007), vol. I, pp. 154-168.
  9. Riquer-Valverde (2007), I.liburuki, 37-48 or.
  10. Robertson-Stevens (2000), 185-207 or.
  11. .
  12. Ramírez Domínguez (1983), 663-702 or.
  13. Beltrando-Patier (1996), 538-639 or.
  14. Abad (2004), 57-90 or.
  15. Beltrando-Patier (1996), 738-263 or.
  16. Honour-Fleming (2002), 729-733 or.
  17. Lladó-García (1999), 226-235 or.
  18. Oliva-Torres Monreal (2002), 289-302 or.
  19. Sougez (2007), 39-261 or.
  20. .
  21. Ramírez Domínguez (1983), 773-786 or.
  22. Ramírez Domínguez (1983), 807-837 or.
  23. Oliva-Torres Monreal (2002), 363-432 or.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artearen historia