Charles Barkley: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
37. lerroa: 37. lerroa:
[[sa:चार्ल्स बार्क्ले]]
[[sa:चार्ल्स बार्क्ले]]
[[sv:Charles Barkley]]
[[sv:Charles Barkley]]
[[ta:சார்ல்ஸ் பார்க்லி]]
[[tr:Charles Barkley]]
[[tr:Charles Barkley]]
[[zh:查尔斯·巴克利]]
[[zh:查尔斯·巴克利]]

11:21, 22 martxoa 2008ko berrikusketa

Charles Barkley

Charles Wade Barkley (Leeds, Alabama, AEB, 1963ko otsailaren 20a - ) 1980ko eta 1990ko hamarkadetan NBAn profesionalki 16 denboraldiz jokatu zuen estatubatuar saskibaloi jokalaria da. NBAko historian hegaleko-pibot onenetakotzat hartzen dute. "Lodia" ezizena zuen bere gizentasunagatik eta pibotekin borrokatzeko ez zen oso, baina NBAko 1986-87ko denboraldian Philadelphia Sixers-ekin errebote gehien lortu zuen, batez beste 14.9 partiduko hain zuzen.

Ligako bosteko onenean hautatua zen hirutan, bigarrenean bost aldiz, eta hirugarrenean behin. 1993an denboraldi erregularreko MVP hautatua zen, eta hiru urteren buruan NBAko historiaren 50 jokalari onenen artean. 1992an eta 1996an Joko Olinpikoetan lehiatu zen, bietan urrearen domina irabaziz. 2006aren ondoren Basketball Hall of Fame ohoretsuan dago.

Saskibaloia utzi ondoren, Barkley-k analista moduan lan egiteari ekin zion NBAko partidetan TNT telebista katean.