Erraldoiak (folklorea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:

== Historia ==
== Historia ==
[[Fitxategi:Gigantes pamplona jorge urdanoz.jpg|thumb|280px|Iruñeko erraldoiak.]]
[[Fitxategi:Gegantssolsona2005.JPG|thumb|280px|[[Solsona]]ko erraldoiak, [[Katalunia]], [[1675]]ean eta [[1727]]an egindakoak]]
[[Fitxategi:Gigantes pamplona jorge urdanoz.jpg|thumb|280px|Iruñeko erraldoiak, [[1860]]an egindakoak.]]
[[Fitxategi:Gigantes y Cabezudos por la calle Loiola (2 de 3) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|280px|Erraldoiak eta buruhandiak [[Donostia]]ko Loiola kalean, [[1927]].]]
Erraldoiei buruzko aipamenak oso-oso aspaldikoak dira, zeren eta [[greziar mitologia]]n deskribatzen baitzituzten jada antzina-antzina lurpean bizi zen herri edo tribu gisa; eta haien borrokek ''gigantomachia'' deitua inspiratu zuten. Euskal Herrian ere badira haien antzekotzat har daitezkeen figurak. Pertsonaia mitiko hauen hainbat irudikapen gaur egun arte iritsi dira.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>

Alabaina, ez dakigu, ez behintzat modu fidagarrian, figura hieratiko hauek kaleetan zehar paseatzeko ohitura nondik sortu zen, eta honi buruzko iritziak bat baino gehiago dira: badira, batetik, erregeak eta ahaltsuak irudikatzen dituztela uste dutenak, Jainkoaren mendeko agertzen ari direlarik, eta badira, bestetik, [[kristautasun]]ak garaitu zituen [[paganismo]]a eta bizioak sinbolizatzen dituztela diotenak. Normalean, dena den, onartzen da figura hauei buruzko lehen berria, gure inguruan, [[1263]]koa dela, [[Portugal]]go [[Alenquer]]koa.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>

[[Ignacio Baleztena]]k dioenaren arabera, [[Arturo Kanpion]]ek bere ''Don García Almoravid'' eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; [[1276]]ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, [[Nabarreria]]ko kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, ''“baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>
[[Ignacio Baleztena]]k dioenaren arabera, [[Arturo Kanpion]]ek bere ''Don García Almoravid'' eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; Kanpionek [[1276]]ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, [[Nabarreria]]ko kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, ''“baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”''.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>

Jose Maria Coreraren iritziz, berriz, [[XVI. mende]]aren bigarren hamarkadan agertu ziren lehen aldiz erraldoiak Nafarroan, Iruñean San Ferminen prozesioaren aurretik dantzan, eta hainbat agirik erakusten du mende horretako bigarren erdialdean Migel Burladari eta honek lanean izandako lagunari 40 erreal ordaindu zizkietela, ''“San Roke dohatsuaren egunean erraldoiekin ibiltzeagatik”''. Baina ia hirurehun eta berrogeita hamar urte lehenago ageri zaizkigu jada, [[1380]]an hain zuzen, erraldoi eta buruhandi figurak [[Bartzelona]]n, [[Besta Berri]] edo Gorpuztiko ospakizun erlijiosoei loturik. [[Bilbo]]n ere badira XVI. mendearen hasierako ([[1509]]) erreferentziak, Gorpuzti Eguna buruhandi eta erraldoi eta guzti ospatu izanari buruzkoak. [[Azpeitia]]k [[San Inazio Loiolakoa]]ren kanonizazioa zela-eta antolatu zituen festetan ere izan zen, jasota baitago, ''“oso eite ederreko eta aberats jantziriko erraldoien dantza bat, eta lurralde honetan berria izanik asko gustatu zitzaion jendeari”''; [[1622]]. urtea zen.<ref name="gipuzkoaeus"></ref>

08:32, 19 apirila 2019ko berrikusketa

Goliat senar-emazteak, Ath, Belgika

Erraldoiak giza irudiak dira, neurri handikoak, Europa mendebaldeko eta Hego Ameriketako herri batzuetako jaiak alaitzen dituztenak musikaren doinuez dantza egiten dutela. Antzina zurez, zumez eta larruz egiten ziren; egun, harrikartoiz edo poliesterrez eraikiak izaten dira, armazoia keretaz, zurez, burdinaz edo aluminioz egina dute, eta oihalez estalita daude. Euskal Herrian, bereziki Nafarroa Garaiko herrietako jaietan agertzen dira, eta desfilea egin ohi dute kaleetan zehar, maiz buruhandi edo kiliki izeneko pertsonaiekin batera. Horrelako hainbat figura direnean, multzoari konpartsa esaten zaio.[1]

Historia

Solsonako erraldoiak, Katalunia, 1675ean eta 1727an egindakoak
Iruñeko erraldoiak, 1860an egindakoak.
Erraldoiak eta buruhandiak Donostiako Loiola kalean, 1927.

Erraldoiei buruzko aipamenak oso-oso aspaldikoak dira, zeren eta greziar mitologian deskribatzen baitzituzten jada antzina-antzina lurpean bizi zen herri edo tribu gisa; eta haien borrokek gigantomachia deitua inspiratu zuten. Euskal Herrian ere badira haien antzekotzat har daitezkeen figurak. Pertsonaia mitiko hauen hainbat irudikapen gaur egun arte iritsi dira.[1]

Alabaina, ez dakigu, ez behintzat modu fidagarrian, figura hieratiko hauek kaleetan zehar paseatzeko ohitura nondik sortu zen, eta honi buruzko iritziak bat baino gehiago dira: badira, batetik, erregeak eta ahaltsuak irudikatzen dituztela uste dutenak, Jainkoaren mendeko agertzen ari direlarik, eta badira, bestetik, kristautasunak garaitu zituen paganismoa eta bizioak sinbolizatzen dituztela diotenak. Normalean, dena den, onartzen da figura hauei buruzko lehen berria, gure inguruan, 1263koa dela, Portugalgo Alenquerkoa.[1]

Ignacio Baleztenak dioenaren arabera, Arturo Kanpionek bere Don García Almoravid eleberrian egiten duen kontakizunak balio literario handiagoa du historikoa baino; Kanpionek 1276ko San Ferminen prozesioa deskribatzen du eleberrian, Nabarreriako kaleetan zehar igarotzen ari dela. Autore horrek dioenez, “baldarki zizelatutako zurezko hiru erraldoi zihoazen aurretik: Peru Suciales, ikazkina, ikatz-zakuak ardo-zahagiekin ordezkatzen dituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-opilak mozten dituen egurgilea; eta Jucef Lucurari, juduekiko ezinikusiaren pertsonifikazioa, bere buztan izugarria lepoan bildua, ahotik, berriz, esneko bi txerrikume dituela erdi irentsirik”.[1]

Jose Maria Coreraren iritziz, berriz, XVI. mendearen bigarren hamarkadan agertu ziren lehen aldiz erraldoiak Nafarroan, Iruñean San Ferminen prozesioaren aurretik dantzan, eta hainbat agirik erakusten du mende horretako bigarren erdialdean Migel Burladari eta honek lanean izandako lagunari 40 erreal ordaindu zizkietela, “San Roke dohatsuaren egunean erraldoiekin ibiltzeagatik”. Baina ia hirurehun eta berrogeita hamar urte lehenago ageri zaizkigu jada, 1380an hain zuzen, erraldoi eta buruhandi figurak Bartzelonan, Besta Berri edo Gorpuztiko ospakizun erlijiosoei loturik. Bilbon ere badira XVI. mendearen hasierako (1509) erreferentziak, Gorpuzti Eguna buruhandi eta erraldoi eta guzti ospatu izanari buruzkoak. Azpeitiak San Inazio Loiolakoaren kanonizazioa zela-eta antolatu zituen festetan ere izan zen, jasota baitago, “oso eite ederreko eta aberats jantziriko erraldoien dantza bat, eta lurralde honetan berria izanik asko gustatu zitzaion jendeari”; 1622. urtea zen.[1]

Juan Garmendia Larrañagak azaltzen du 1657an Frantzisko Azpillagak zortzi erraldoi-buru egin zituela Tolosan (Gipuzkoa) Iruñerako, eta horretarako eredu bat izan zuela, hain zuzen berdinak edo ahalik eta berdinenak egin zitzan. Eredua Nafarroako hiriburutik ekarri zion Joanes Loperenak, bere mandoa erabili baitzuen horretarako. Autore berak azaltzen dizkigu 1778an Gipuzkoako udal horrek egin zituen gastuak, Besta Berrirako erraldoi berri batzuk eta mamu edo herensugea erosi behar zituela eta. Gasteizen, iritsi zaigun aipamen zaharrena 1643koa da; urte horretan, Hiriak galdatu behar dituen Eskubideen Araudi berria-k jaso zuenaren arabera, zortzi dukat kuarto eman zizkioten erraldoiak zaintzeko ardura zuen pertsonari. Geroago, 1728an, berriro agertu zen erraldoiei buruzko aipamena Quincuatro Seráfico Franciscano izeneko foileto batean. Baina 1917an abiatu zen figura hauen aro modernotzat har dezakeguna, Arabari dagokionez.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e f Andonegi, Xiri; Aitatxarka; Garate, Xabier; Urbieta, Jose Ignazio. Erraldoi eta buruhandiak. Aintzinako lanbideak, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa, gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-4-18).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erraldoiak (folklorea) Aldatu lotura Wikidatan