Marge Simpson: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
35. lerroa: 35. lerroa:
* Ezin da hegazkinetara igo
* Ezin da hegazkinetara igo
* Bolara batez [[Krusty pailazoa]]rekin ibili zen
* Bolara batez [[Krusty pailazoa]]rekin ibili zen
* Atal batean amnesia sufritzen du, eta [[Homer]] ez beste guztiak ezagutzen ditu
* Atal batean amnesia sufritzen du, eta [[Homer Simpson|Homer]] ez beste guztiak ezagutzen ditu


[[Kategoria:Simpsondarrak]]
[[Kategoria:Simpsondarrak]]

17:48, 22 martxoa 2008ko berrikusketa

Homer Simpsonen emaztea da. Bere seme-alabak Bart Simpson, Lisa Simpson eta Maggie Simpson dira, eta oso deigarria da eramaten duen ile urdina, oso luzea delako. 35-40 urte ingurukoa dela suposatzen da, Homer(e)n adin berdintsukoa. Betidanik Springfielden bizi izan da

Familia eta lagunak

Marge beti izan da familiarekin asko arduratu izan den emakumea, eta asko nabari da maite dituela bere ingurukoak. Homer Simpson senarrak arazo ugari ematen dizkion arren, beti lagundu egin ohi dio eta babesa eman ere bai, eta bere hiru seme-alabez ere askotan arduratu izan dela ikusten da.

Lagun aldetik ordea, berak beti esan izan du bakartia izan dela, hau da, ez duela lagun konkreturik izan. Hala ere, harreman onak eduki izan ditu Maude Flanders, Helen Lobejoy eta Luann Van Houtenekin adibidez, nahiz eta askotan haserretu. Springfielden nahiko estimatua ikusten da Marge, batez ere mutilengandik (Krusty pailazoa, Sr. Bruns, Disko Stu eta Moe Syzlak adibidez).

Familia aldetik Margeren gurasoak Clancy Bouvier eta Jaqueline Bouvier dira. Bi ahizpa zarragoak ditu: Patty eta Selma Bouvier non ezkongabeak diren, jenio txarrekoak eta beti erretzen azaltzen direnak. Homerrekin ezkontzen denean, Bart Simpson, Lisa Simpson eta Maggie Simpson edukitzen ditu.

Izaera fisikoa eta sikologikoa

Izaera fisiko aldetik Marge argala da, lepoko laranja bat erabiltzen du, eta beti soineko berdea. Baina bere gauzarik deigarriena, bere ile urdin luzea da, non tente-tente edukitzen duena, eta horrek arazo ugari eman dizkio Margeri, baina baita onura batzuk ere. Gizon asko erakarri izan ditu Margek, oso edertzat jo izan dutelako.

Izaera sikologiko aldetik bihotz oneko emakume bezala ikusten da Marge, beti laguntzeko prest dagoena, baina askotan gora-behera batzuk edukitzen ditu, adibidez, beldurra dio hegazkinean ibiltzeari, eta atal batean ikusi zenez, bolada batez beldurra eduki zuen kalera irteteko, gaizkile batek lapurreta egin ziolako.

Jendearekiko harremana

Lehen esanda bezala, Margek beti esan izan du, txikitan bakartia zela, baina orokorrean harreman onak eduki izan ohi ditu jendearekin. Bell (putetxea zuen emakume bat) eta Artie Ziff (berarekin ligatu nahi zuen tipo bat) dira horren salbuespenak adibidez, baina Homer Simpsonrekin askotan eduki izan ditu eztabaida gogorrak, eta baita kasu batzuetan Bart Simpson, Nelson Muntz, Seymour Skinner eta Moe Syzlakekin ere

(oharra: posible da informazio hau okerra izatea, eta hala bada zuzendu mesedez)

Protagonismoa

The Simpsons telesailean, Margen protagonismoa oso handia da, izan ere protagonista nagusienetakoa da bere familiarekin batera. Telesaileko atal askotan izan da protagonsita Marge, beraz esan daiteke eragin handia daukala telesailean zehar

Bitxikeriak

  • Ezker eskuaz idazten du
  • Oso ahots txarra du, hau da, afonikoa da
  • Hainbat lanpostutan ibili da, adibidez: polizia, abokatua, manifestaria, zerbitzaria... hala ere guztietan nagusiena, etxekoandrea dela esatea da.
  • Bere txikitako hainbat trauma (adibidez bere katua hil zenekoa) ez ditu gainditu
  • Atal batean, Dena entzuteko prest dagoen emakumea bihurtzen da, hau da, elizan bulego bat jartzen du, eta jendea bertara joaten zaio bere miseriak kontatzera. Ned Flandersi aholku txar bat ematen dionenan uzten du lan hori.
  • Motozale batzuek bahitu zuten behin
  • Ezin da hegazkinetara igo
  • Bolara batez Krusty pailazoarekin ibili zen
  • Atal batean amnesia sufritzen du, eta Homer ez beste guztiak ezagutzen ditu