Subdukzio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
== Subdukzio motak ==
== Subdukzio motak ==

Subdukzio eremuetan bi plakek elkar jotzen dute; haietako bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da mantuan hondoratuz. Segun eta ze plakek egiten duten talka, hiru subdukzio mota bereizten dira: [[Fitxategi:Oceanic-oceanic convergence Fig21oceanocean.gif|thumb|203x203px|Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko]]

Subdukzio eremuetan bi plakek elkar jotzen dute; haietako bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da mantuan hondoratuz. Segun eta ze plakek egiten duten talka, hiru subdukzio mota bereizten dira:

'''Subdukzio azpiozeanikoa:'''

'''Subdukzio azpiozeanikoa:'''
[[Fitxategi:Oceanic-continental convergence Fig21oceancont.gif|thumb|Plaka ozeaniko-Plaka kontinental|205x205px]]

Bi plaka ozeanikok elkarren kontra egiten dutenean, bata bestearen azpitik sartuz. Bertan gertatzen diren prozesu magmatikoen eraginez bolkanez jositako eta arku geometria duten uharte–arkuak garatzen dira.

[[Fitxategi:Oceanic-continental convergence Fig21oceancont.gif|thumb|Plaka ozeaniko-Plaka kontinental|205x205px|alt=|erdian]]

23. lerroa: 24. lerroa:
'''Subdukzio azpikontinentala:'''
'''Subdukzio azpikontinentala:'''

Litosfera ozeanikoak,  plaka kontinentala baino dentsitate handiagoa duenez, bere azpitik barneratzen da mantuan. Kasu honetan subdukzio-eremuak kontinentearen kostaldeko geometria izaten du.
Litosfera ozeanikoak,  plaka kontinentala baino dentsitate handiagoa duenez, bere azpitik barneratzen da mantuan. Kasu honetan subdukzio-eremuak kontinentearen kostaldeko geometria izaten du.[[Fitxategi:Oceanic-oceanic convergence Fig21oceanocean.gif|thumb|203x203px|Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko|alt=|erdian]]

== Subdukzio eremuetako morfologia ==
== Subdukzio eremuetako morfologia ==
Mantuan barneratzen den plakatik plaka zamalkatzailerantz ondorengo eremuak definitzen dira subduzkio-eremuetan:

[[Fitxategi:Fig2342234.jpg|thumb|297x297px|Subdukzio eremuetako morfologia]]
[[Fitxategi:Fig2342234.jpg|thumb|297x297px|Subdukzio eremuetako morfologia]]
Mantuan barneratzen den plakatik plaka zamalkatzailerantz ondorengo eremuak definitzen dira subduzkio-eremuetan:

-'''Kanpo sabeldura:''' Hondoratzen den litosfera ozeanikoa okertzen hasi aurretik garatutako topografiaren konkordura txikia.
-'''Kanpo sabeldura:''' Hondoratzen den litosfera ozeanikoa okertzen hasi aurretik garatutako topografiaren konkordura txikia.

'''-Fosa:''' Plaken arteko muga konbergentea eratzen duen haran topografiko sakona da. Tipikoki, 10-13 km-ko sakonera izaten du.
'''-Fosa:''' Plaken arteko muga konbergentea eratzen duen haran topografiko sakona da. Tipikoki, 10-13 km-ko sakonera izaten du.

18:00, 2 maiatza 2019ko berrikusketa

Subdukzio eremua

Bi plaka tektonikok (konbergenteak) elkarren aurka mugitzen direnean, eta horietako bat, dentsitaterik gehien duena, bestearen azpian sartzean gertatzen den prozesua.

Subdukzio-eremuak plaken arteko muga arruntak dira eta egun, gehienak ozeano Barean daude, Ozeano Bareko Suzko Eraztuna deritzon eremuan. Dena den, Antilletan, Hegoaldeko Antilletan eta Indonesiako ozeano Indikoarekin duen kostaldean ere aurkitzen dira.

Subdukzio prozesuek magnitude handiko lurrikara ugari eragiten dituzte, zeinak Benioff edo Benioff-Wadati deritzon eremuan sortzen diren. Subdukzio-eremuetako plaka zamalkatzailearen mantuan fusio partzialaren prozesuak gertatzen dira; horren ondorioz, garatutako magmek gora egiten dutenean arku magmatikoa osatzen duten bolkanak sortzen dira.

Subdukzio-angelua, Benioff eremuak lurrazalarekin osatzen duen angelua da, eta oso aldakorra izan daiteke. Adibidez, Marianas uharteetan 90º ingurukoa da eta Perukoa 10ºkoa soilik.

Subdukzio motak

Subdukzio eremuetan bi plakek elkar jotzen dute; haietako bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da mantuan hondoratuz. Segun eta ze plakek egiten duten talka, hiru subdukzio mota bereizten dira:

Subdukzio azpiozeanikoa:

Bi plaka ozeanikok elkarren kontra egiten dutenean, bata bestearen azpitik sartuz. Bertan gertatzen diren prozesu magmatikoen eraginez bolkanez jositako eta arku geometria duten uharte–arkuak garatzen dira.

Plaka ozeaniko-Plaka kontinental

Subdukzio azpikontinentala:

Litosfera ozeanikoak,  plaka kontinentala baino dentsitate handiagoa duenez, bere azpitik barneratzen da mantuan. Kasu honetan subdukzio-eremuak kontinentearen kostaldeko geometria izaten du.

Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko

Subdukzio eremuetako morfologia

Subdukzio eremuetako morfologia

Mantuan barneratzen den plakatik plaka zamalkatzailerantz ondorengo eremuak definitzen dira subduzkio-eremuetan:
-Kanpo sabeldura: Hondoratzen den litosfera ozeanikoa okertzen hasi aurretik garatutako topografiaren konkordura txikia.

-Fosa: Plaken arteko muga konbergentea eratzen duen haran topografiko sakona da. Tipikoki, 10-13 km-ko sakonera izaten du.

-Akrezio-prisma: Fosara iristen diren sedimentuekin bi plaken arteko mugan garatutako egitura, arroka sedimentarioek oso deformatuta ageri dira.

-Arku bolkanikoa: Gainetik kokatutako plaka tektonikoan eratutako mendikatea.  Arroka igneoak, bolkaniko zein plutonikoak oso ugariak dira.

- Arku ostea: Arku bolkanikoaren atzean geratzen den eskualdea definitzeko erabilitako terminoa.

Adibideak

Gaur egun hainbat lekutan aurkitu daitezke subdukzio-eremuak:

1. Ozeano Bareko Suzko Eranztunean.
2. Mediterranear itsasoan.
3. Antilletan.
4. Indonesiako ozeano Indikoaren kostaldean.

Erreferentziak

Apraiz, A. (2005):Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. UEU, 329-353.[1]

Bibliografia

https://en.wikipedia.org/wiki/Subduction

https://es.wikipedia.org/wiki/Subducci%C3%B3n

https://www.geovirtual2.cl/geologiageneral/ggcap07a.htm

1. Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).