The Washington Post: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:


The Washington Post egunkariak sari ugari jaso izan ditu bere historia osoan zehar, 2005 urtean, adibidez, 18 [[Pulitzer saria|Pullitzer]] sari, 18 [[Nieman Fellowship]] sari eta [[Etxe Zuria]]<nowiki/>ren berrien argazkilarien elkartearen esku 368 errekonozimendu jaso zituen.
The Washington Post egunkariak sari ugari jaso izan ditu bere historia osoan zehar, 2005 urtean, adibidez, 18 [[Pulitzer saria|Pullitzer]] sari, 18 [[Nieman Fellowship]] sari eta [[Etxe Zuria]]<nowiki/>ren berrien argazkilarien elkartearen esku 368 errekonozimendu jaso zituen.



== Historia ==
== Historia ==
16. lerroa: 15. lerroa:


Graham-ek [[1963]] urtean bere buruaz beste egin zuen eta [[Washington Post Company]]-ren kontrola [[Katharine Graham]]-en esku geratu zen. [[1969]]-[[1979]] bitartean egunkariaren editore izan zen eta [[1993]]<nowiki/>tik [[2001]]<nowiki/>ean komite exekutiboaren zuzendaria ere izan zen hil zen arte. [[Donald Graham]] izan zen Whashington Post-eko editorea [[1979]]<nowiki/>tik [[2000]]<nowiki/>ra arte, [[Boisfeuillet Jones Jr]]. editore eta zuzendari karguak hartu zituen arte. [[2013]]<nowiki/>ko abuztuaren 5an [[Jeff Bezos]]-en hedabidearen erosketaren berri eman zuen egunkariak, 250 milioi dolarren truke. Erosketa honekin, Graham familiaren ibilbidea amaitu zen egunkarian. Bezosek Fred Ryan (Politico hedabidearen sortzailea eta CEOa) izendatu zuen The Washington Post-en CEO eta editore berri bezala, hedabideari ikuspegi digitalagoa emateko asmoarekin. 2014an egunkariaren egoitza lekualdatu zen 1150 15th Street -era.
Graham-ek [[1963]] urtean bere buruaz beste egin zuen eta [[Washington Post Company]]-ren kontrola [[Katharine Graham]]-en esku geratu zen. [[1969]]-[[1979]] bitartean egunkariaren editore izan zen eta [[1993]]<nowiki/>tik [[2001]]<nowiki/>ean komite exekutiboaren zuzendaria ere izan zen hil zen arte. [[Donald Graham]] izan zen Whashington Post-eko editorea [[1979]]<nowiki/>tik [[2000]]<nowiki/>ra arte, [[Boisfeuillet Jones Jr]]. editore eta zuzendari karguak hartu zituen arte. [[2013]]<nowiki/>ko abuztuaren 5an [[Jeff Bezos]]-en hedabidearen erosketaren berri eman zuen egunkariak, 250 milioi dolarren truke. Erosketa honekin, Graham familiaren ibilbidea amaitu zen egunkarian. Bezosek Fred Ryan (Politico hedabidearen sortzailea eta CEOa) izendatu zuen The Washington Post-en CEO eta editore berri bezala, hedabideari ikuspegi digitalagoa emateko asmoarekin. 2014an egunkariaren egoitza lekualdatu zen 1150 15th Street -era.




Egunkariaren unerik ospetsuena [[1970eko hamarkada|1970]]<nowiki/>ko hamarkadan iritsi zen, [[Bob Woodward]] eta [[Carl Bernstein|Carl Berstein]] kazetariek [[Watergate]] eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketek plazaratu zituztenean, [[Richard Nixon]] garaiko presidente zenaren dimisioa eragin zuenak.
Egunkariaren unerik ospetsuena [[1970eko hamarkada|1970]]<nowiki/>ko hamarkadan iritsi zen, [[Bob Woodward]] eta [[Carl Bernstein|Carl Berstein]] kazetariek [[Watergate]] eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketek plazaratu zituztenean, [[Richard Nixon]] garaiko presidente zenaren dimisioa eragin zuenak.




Gaur egun, hedabide hau [[Nash Holdings LLC]] Bezosen propietate da, zeinean enpresa mediatiko eta ez-mediatikoak dauden; hala nola, Express eta [[El Tiempo Latino]] dohaneko egunkariak, Slate online taldea, etab.
Gaur egun, hedabide hau [[Nash Holdings LLC]] Bezosen propietate da, zeinean enpresa mediatiko eta ez-mediatikoak dauden; hala nola, Express eta [[El Tiempo Latino]] dohaneko egunkariak, Slate online taldea, etab.

09:41, 8 maiatza 2019ko berrikusketa

The Washington Post
LaburduraWashington Post
Motaegunkari, egunkari eta negozio
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1877ko abenduaren 6a
Hizkuntzaingeles
Argitaratze lekuaWashington
Formatuaizara
ArgitaletxeaFred Ryan (en) Itzuli
Banaketa
Maiztasuna1 egun
Historia
SortzaileaStilson Hutchins (en) Itzuli
ErredaktoreakSally Buzbee eta Martin Baron
Identifikadoreak
ISSN0190-8286 eta 2641-9599

washingtonpost.com
Facebook: washingtonpost Twitter: washingtonpost Instagram: washingtonpost Telegram: washingtonpost LinkedIn: the-washington-post Snapchat: washingtonpost Youtube: UCHd62-u_v4DvJ8TCFtpi4GA TikTok: washingtonpost Edit the value on Wikidata

The Washington Post Washington hiriko egunkaririk zaharrena eta hedatuena da, gaur egun paperezko edukia eta eduki digitalak argitaratzen dituenak.

1877 urtean sortu zen Stilson Hutchinsen eskutik eta hiru urte geroago Washington D.Cko eguneroko lehen egunkari bilakatu zen. Hedabidearen unerik ospetsuena 1970ko hamarkadan iritsi zen, Bob Woodward eta Carl Bernsteinen Watergate eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketen ondorioz, Richard Nixon, garaiko presidente zenaren dimisioa ekarri zutenak.

Egunkari honek eskualdeko egunkari bezala definitzen du bere burua, izan ere, New York Times eta Wall Street Journal egunkariek bezala eduki nazionalak ere argitaratzen ditu. Irakurleen gehiengoa Columbia distritutik dator.

Gaur egun, hedabidea Nash Holdings LLC Bezosen propietate da, zeinean enpresa mediatiko eta ez-mediatikoak dauden; hala nola, Express eta El Tiempo Latino dohaneko egunkariak, Slate online taldea, etab.

The Washington Post egunkariak sari ugari jaso izan ditu bere historia osoan zehar, 2005 urtean, adibidez, 18 Pullitzer sari, 18 Nieman Fellowship sari eta Etxe Zuriaren berrien argazkilarien elkartearen esku 368 errekonozimendu jaso zituen.

Historia

The Washington Post egunkaria 1877 urtean sortu zuen Stilson Hutchin-ek eta hiru urte geroago Washington D.C.ko eguneroko lehen egunkaria bilakatu zen. 1905ean, Washington McLean eta bere seme John Roll McLeanek, The Cincinnati Enquireren jabeek, egunkariaren jabegoa lortu zuten. Egunkariak porrot egin zuen eta 1933ean Eugene Meyerrek, Erreserba Federaleko gobernadoreen batzordeko kideak erosi zuen, egunkariaren ospea berregitaratuz, 1959 urtera arte Posteko zuzendaria bilakatuz. 1946ean egunkaria Philip L. Grahamen eskuetan geratu zen, ordura arte egunkariaren editorea izan zena.

Graham-ek 1963 urtean bere buruaz beste egin zuen eta Washington Post Company-ren kontrola Katharine Graham-en esku geratu zen. 1969-1979 bitartean egunkariaren editore izan zen eta 1993tik 2001ean komite exekutiboaren zuzendaria ere izan zen hil zen arte. Donald Graham izan zen Whashington Post-eko editorea 1979tik 2000ra arte, Boisfeuillet Jones Jr. editore eta zuzendari karguak hartu zituen arte. 2013ko abuztuaren 5an Jeff Bezos-en hedabidearen erosketaren berri eman zuen egunkariak, 250 milioi dolarren truke. Erosketa honekin, Graham familiaren ibilbidea amaitu zen egunkarian. Bezosek Fred Ryan (Politico hedabidearen sortzailea eta CEOa) izendatu zuen The Washington Post-en CEO eta editore berri bezala, hedabideari ikuspegi digitalagoa emateko asmoarekin. 2014an egunkariaren egoitza lekualdatu zen 1150 15th Street -era.

Egunkariaren unerik ospetsuena 1970ko hamarkadan iritsi zen, Bob Woodward eta Carl Berstein kazetariek Watergate eskandaluaren gaineko erreportaje eta ikerketek plazaratu zituztenean, Richard Nixon garaiko presidente zenaren dimisioa eragin zuenak.

Gaur egun, hedabide hau Nash Holdings LLC Bezosen propietate da, zeinean enpresa mediatiko eta ez-mediatikoak dauden; hala nola, Express eta El Tiempo Latino dohaneko egunkariak, Slate online taldea, etab.

Edukiak

Washington Post egunkariaren lurralde esparrua nahiz eta AEBko ekialdeko kostaldea izan, eduki lokal, nazional zein mundu guztiko gaiak lantzen ditu. Egunkaria ekialdeko kostara bideratuta dago baina lantzen dituen edukien ondorioz mundu guztian kontsumitzen den egunkari bat da, webguneko bertsioari esker gehien bat. Washington Post-ak bi euskarri erabiltzen ditu, paperezko edizioa eta web orrialdea. Bai paperezko edukia zein web orrialdearen azalean beti agertzen da politikari buruzko albiste nagusi bat, eta gero teknologiari buruzko albiste internazional edo giza intereseko albisteren bat. Paperezko euskarria eta onlineko euskarria oso antzekoak dira edukiari dagokionez,desberdintasun nabariena azalean dago. Idatzizko euskarrian bizpahiru albiste nagusi agertzen dira, paperezko edizioan aldiz argazki handi bat kokatzen da azalaren erdigunean titular nagusiarekin batera. Webgunean bestalde, azalean politikaren inguruko albisteak agertzen dira baina guztiak tamaina berdinean, nagusitasunik egin gabe, eta beherago joanez gero gaien arabera banatuta azaltzen dira albiste eta erreportajeak.

Webgunearen goikaldean gaika edukiak ageri dira, politika, iritziak, kirolak, lokal, nazionalak, mundukoak, teknologia, bizitza estiloa eta azkenik, artea eta entretenimendua. Webgunean sartu bezain pronto eta azala ikusi ostean, scroll eginez gero iritziaren atala ikus daiteke, albiste nagusiaren atalaz jarraitua. Eskuinaldean aldiz, publizitatea agertzen da, beherago, bideoak eta azkenik, gehien irakurri diren albisteak eta merkatuaren gaineko datuak. Azkenik, The Lily[1] izeneko istorioak agertzen dira, The Washington Post izenpean argitaratzen diren emakumeen gaineko istorioak.Webguneari dagokionez, ezkerraldean goikaldean klik eginez gero, beste hainbat gai ikus daitezke: janaria, klima eta ingurumena, panorama, heriotza oharrak, gurutzegramak, bideoak, boletinak eta alertak, podcastak, argazkilaritza, Washington Post bizian, txatak bizian, kotxeak eta lanak.

Atal bakoitza izenburuaren araberako edukiak eskaintzen ditu. Panoramaren arloan esaterako, liburuaren jaia edota bost mito bezalako atalak aurkitzen ditu irakurleak. Webguneko bideoen atala oso bisitatua den ataletako bat da eta bertan kirolak, iritziak, estiloa eta politikaren gaineko bideoak agertzen dira. Bizitza estiloaren atalean, esaterako, aholkuak agertzen dira, baita bidaien inguruko albisteak, aldizkariak, etxearen eta baratzean egiteko gauzak ere. Arte eta entretenimenduaren atalean, aldiz, liburuak, istorioak, horoskopoak, filmak, museoen gaineko informazioa, musika, jokoak, kultura eta dantza eta alorretako berriak eta informazioa argitaratzen da.

Paperezko euskarriak webguneko euskarriarekin bat egiten du gaien arloan gehien bat, baina esan beharrekoa da, webguneak prentsa idatziak baino gai gehiago lantzen dituela, nahi beste idatzi daitekeelako. Paperean ere aurkitzen den desberdintasun nagusietako bat diseinua da, diseinu klasikoa jarraitzen baitu eta web gunean, aldiz, berritzearen alde egiten du hedabideak.

Webgune zein paperezko euskarrietan bietan kazetaritza estilo zuzena erabiltzen da, albisteak modu neutro eta zintzo batez lantzen dira gehienetan. Kazetaritza generoei dagokienez, albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, bideo elkarrizketa, eta erreportajeak lantzen dira beste hainbat generoen artean. Hedabideak gehien jorratzen dituen gaiak politika, Washington hiriko lekuko berriak eta AEBko berriak dira, azken hauek kirolarien eta politikarien gainekoak izaten dira gehien bat.

Ildo editoriala

The Washington Post egunkariak gai desberdin asko lantzen ditu, baina, politika da bai azalean eta egunkarian barruan gehien lantzen den gaia. Gaiak gehienetan modu objektibo batean jorratzen dira, izan ere, hedabidearen jarrera argia da, baina albisteak eta erreportaiak argitaratzeko momentuan jarrera neutrala adierazten du. Politikari begira, The Washington Post egunkaria Trump-en aurka agertzen da Estatu Batuetako politikaren berri ematerakoan. Politikaren gaia aztertzerakoan ez da hau argi ikusten lehenengo begiradan. Hedabidea Trump presidentearen aurka agertzen da, baina honen inguruan berri ematerakoan objektibotasunez egiten du.

Ekonomiaren arloari begita, Trump-en gobernuaren hutsegiteak edo populaziorako onuragarriak ez diren neurriak, positiboak baino gehiago nabarmentzen dira. Betiere, ekonomiaren arloko berriak neutraltasunez ematen dira, informazioa objektiboa da, baina jarrera berriro ere presidentearen aurkakoa da.


The Post's View

Hedabidearen atal honetan, editorialak publikatzen dira maiztasunez. Hauek, gai polemikoei buruzkoak izaten dira, baina gehienbat lantzen diren gaiak politikari buruzkoak izaten ohi dira. Bestalde, gaur egun sortzen ari den aldaketa klimatikoaren inguruan jarrera oso argia aurkezten du hedabideak The Post's View atalean: gobernua gogor kritikatzen du neurri gogorragoak ez zehazteagatik.

Enpresa mota

The Washington Post hedabidearen jabea Nash Holdings LLC (Limited Liability Company) da, Jeff Bezosek sortu zuena. Nash Holdings enpresa 2013ko urrian sortu zen egunkariaren erosketarako. Enpresaren egitura juridikoa sozietate mugatuaren eta sozietate anonimoaren artekoa da. Izan ere, dirua irabazteko asmodun sozietate mota bat da. Hasierako kapital kopuru zegatz batetik gorakoa behar izan zuen eta hedabidearen kapital sozialak gehiengo mugatua du ere. Jeff Bezosen enpresak burtsan kotizatzen du, The Washington Post Company izenarekin. Enpresa bi forma juridikoren artean dagoenez, burtsan kotizatu dezake eta kapital soziala zati proportzionaletan banatuta dago, akzioetan. Akzio horien jabe direnak enpresaren bazkide dira.

Jeff Bezos da The Washington Post-en akzionista nagusia, baina ez soilik hedabidearena, baita Amazon.com eta Blue Origin konpainia aeroespazialarena ere. Forbes argitaratu berriaren aldizkariaren arabera, munduko pertsona aberatsena da Bezos gaur egun.

Diru iturriak eta prezio politikak

Diru iturri desberdinak ditu The Washington Post hedabideak. Egunkariak egunero bertsio digitala zein paperezko argitalpenak plazaratzen ditu, paperezko edizioaren aleen prezioa astean zehar $2koa da eta igandeetan $3.5koa. Bestalde, bertsio digitalean aurkitzen diren eduki gehienak doanekoak dira, baina harpidedun izateko aukera ere badago, eduki esklusiboak ikusi ahal izateko. Harpidetza motaren arabera, harpidedunek $60 edo $90 ordainduko dituzte, zenbat eta gehiago ordaindu gero eta eduki gehiago eskuragarri izango dituzte.

Harpidetza motak

  1. Basic Digital: lau hilabetero $6 ordaintzeko aukera, edo $60 urtean behin. Aukera honetan, thewashingtonpost.com webgunean mugarik gabe sartzea ahalbidetzen du erabiltzailea. Bestalde, Washington Post-en edozein aplikazio mugarik gabe erabiltzeko aukera ere izango du harpidedunak.
  2. Premium EU Ad-Free: lau hilabetero $9 ordaintzeko aukera, edo $90 urtean behin. Aukera honekin, publizitaterik gabeko webgunea, washingtonpost.com-era mugarik gabe sartzea, Washington Post-en edozein aplikazio mugarik gabe erabiltzea eskaintzen du besteak beste. Horretaz gain, dohaneko harpidetza eskaintzen zaio erabiltzaileari, nahi duenarekin partekatzeko. Amaitzeko, erabiltzaileek The Washington Posteko Pullitzer sariaren kazetari irabazleek idatzitako liburu guztiak jaitsi ditzakete.


Publizitatea paperean eta digitalean

Publizitatearen harira, The Washington Post egunkariak hainbat aukera ditu iragarleentzako. Hedabidearen webgunean bertan paperean eta digitalean publikatzeko aukera desberdinak agertzen dira hainbat pdf-tan azalduta. Hauetan, iragarkien forma eta kokapenaren araberako prezioak azaltzen dira. Prezioak aldatu egiten dira ere egunkaria saltzen den hiru eremu nagusien arabera:

KOKAPENA IREKIA 5x 13x 26x 48x Kolorea bakoitzeko
Guztietan $583.00 $513.04 $507.21 $495.55 $466.40 20%
D.C. $160.00 $140.80 $139.20 $136.00 $128.00 20%
Maryland $254.00 $223.52 $220.98 $215.90 $203.20 20%
Virginia $309.00 $271.92 $268.83 $262.65 $247.20 20%

Taulan argi ikusi dezakegunez, edizio guztietan argitaratuta agertzea, bakarrean agertzea baino askoz garestiagoa da. Hiru eremu nagusien arabera, D.C-n bakarrik iragartzea aukerarik merkeena da, eta Virginian iragartzea garestiena, betiere prezioak iragarkiaren tamaina eta formaren arabera ere asko aldatuko dira. Aurrean ditugu datu hauek asteko egunetarako balio dute, eta tamainaren araberako prezioak dituzte, egunkariaren barrualdeko orrialdeetan kokatzen dira prezio hauen araberako iragarkiak. Betiere, prezio hauek tirada bakoitzeko dira, hau da, prezio horiek egun bakar baterako baliokotasuna dute, aste oso batean zehar publizitatzeko prezio bakoitza x6 biderkatu eta ordaindu beharko luke enpresak edo banakoak.

Bestelako diru iturriak

Publizitatea, harpidetza eta eguneroko salmentez gain, The Washington Post Company enpresa burtsan kotizatzen du, horrek akzio bakoitzeko zenbait diru ekarpena dagoela esan nahi du. Bestalde, Wasington D.C. hirian dagoen egoitza nagusian, denda bat dago, non merchandising ugari eros daitekeen, hala nola, edalontziak, kamisetak, etab. Bestalde, esan beharra dago The Washington Posteko argitalpenetan erabiltzen diren argazki asko ere salmentan jartzen direla, eta asko saltzen direla, batzuk prezio oso altuetan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «The Lily» https://www.thelily.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Washington Post Aldatu lotura Wikidatan