Tiziano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa: 8. lerroa:


== Bizitza ==
== Bizitza ==
Tiziano Vecellio, Veneziako XVI. mendeko arte testuinguruko pintorerik garrantzitsuenetarikoa izan zen; familia aberats batean jaio zen, bere gurasoek goi mailako lanpostua zuten, baina bere arbasoetatik bat bera ere ez zen artista izan. Datu hau garrantzitsua da; izan ere, errenazimenduko artista gehienak, bere arbaso artisten ondorengotzarekin jarraitzeko dedikatu ziren artera.<ref>TURINA MORAN, M.: ''Tiziano.'' Madrid, historia 16 - el arte y sus creadores 9, 1993. 6. orr. </ref> Estilistikoki etapa ezberdinak izan zituen, eboluzio sakona pairatzen duelarik bere arteak. Orohar garaiko tradizooan oso oinarrituta sortzen zuen artista izan arren haren berrikuntza eta esperimentazioak ere bideratu zituen, batez ere pintura barrokoa aurreratuz. Tiziano 1576ko abuztuak 27an hil zen, XVI. mendean Venezia garaira arte emandako peste epidemia handienak jotzen zuelarik.<ref>FALOMIR, M. (ed.): ''Tiziano : 10 de junio-7 de septiembre 2003, museo nacional del prado.'' Madrid, Museo Nacional del Prado, 2003, 31. orr.</ref> Errenazimendua, XV. eta XVI. mendeetan zehar garatutako arte estiloa izanda, Florentzian sortuko da eta Europan zehar garaian emango diren merkataritza zein politika harremanei esker zabalduko da ondoren.<ref>CENDOYA ECHANIZ, I.: ''Errenazimentua Europan''. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2004. 9. orr.</ref> Ikusten dugunez, garaiko giro intelektualistak ere eragingo du honetan eta batez ere artistaren funtzioaren oinarrian: Artista ez da artisau soila izango, lan intelektuala ere bada berea (''disegnoa'' edo obraren kontzeptua marraztu eta pentsatzearena), honela garaiko intelektualen zirkuluetan sartuko da, akademiak sortuko dituzte, bertan ikasi eta estilo bat jarraitzeko eta gremioen sistematik aterako dira. Veneziar zonaldean ordea eskola berezi bat sortuko da, berezko ezaugarriekin zeinak Tizianoren obretan islatuta agertuko zaizkigun, garaiko gizarte eta arte munduaren ezaugarri orokorrak bezala.

=== Lehen urteak ===
=== Lehen urteak ===
Tiziano Vecellio [[Pieve di Cadore]]n jaio zen, 1477 eta 1490 artean. Bederatzi urte zituela jarri zen [[Venezia]]n bizitzen eta [[Gentile Bellini]]ren lantokian ikasi zuen ondoren. Hala ere, [[Giovanni Bellini]] eta [[Giorgione]] izan zituen benetako maisuak.
Tiziano Vecellio [[Pieve di Cadore]]n jaio zen, 1477 eta 1490 artean. Bederatzi urte zituela jarri zen [[Venezia]]n bizitzen eta [[Gentile Bellini]]ren lantokian ikasi zuen ondoren. Hala ere, [[Giovanni Bellini]] eta [[Giorgione]] izan zituen benetako maisuak.

17:54, 8 maiatza 2019ko berrikusketa

Tiziano

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaPieve di Cadore1478/1490
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1576ko abuztuaren 27a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria Gloriosa dei Frari (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
AitaGregorio Vecellio
Ezkontidea(k)Cecilia Soldano  (1525 (egutegi gregorianoa) -  1530eko abuztuaren 6a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaVecellio familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Bellini
Gentile Bellini
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta grabatzailea
Lantokia(k)Venezia
Padua
Milan
Erroma
Florentzia
Augsburg eta Augsburg
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaVeneziako eskola
Goi Pizkundea
Izengoitia(k)Veccellio, Tiziano
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa
biluzia
margolaritza historikoa
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 3dcdd2cd-12b3-4670-8e6a-63830791849d Find a Grave: 7585595 Edit the value on Wikidata

Tiziano Vecellio edo Tiziano Vecelli (Pieve di Cadore, Veneziako Errepublika, gaur egun Bellunoko probintzia, Italia, 1478/1490 - Venezia, Veneziako Errepublika, 1576ko abuztuaren 27a), oro har Tiziano[1] izenaz ezaguna, Pizkundeko italiar margolaria izan zen, veneziar eskolako maisu nagusietako bat, handiena batzuen ustez. Esate baterako, Gian Paolo Lomazzo arte-teorialariak, 1590ean, «izar arteko eguzkia» izan zela idatzi zuen[2].

Tizianok erretratuak, paisaiak, mitologia eszenak edota erlijio gaiak margotzeko gaitasuna izan zuen. Berrogei urterekin hil balitz ere, bere garaian eragin handiena izan zuen artistatzat joko zen. Ibilbide luze eta zabala izan zuen, eta bere margokerak oso aldi ezberdinak izan zituen. Dena dela, hark erabili zituen kolore bizi eta argiak, pintzelkada arinak eta modulazio kromatikoaren leuntasunak ez dute aurrekaririk Mendebaldeko artearen historian.

Bizitza

Tiziano Vecellio, Veneziako XVI. mendeko arte testuinguruko pintorerik garrantzitsuenetarikoa izan zen; familia aberats batean jaio zen, bere gurasoek goi mailako lanpostua zuten, baina bere arbasoetatik bat bera ere ez zen artista izan. Datu hau garrantzitsua da; izan ere, errenazimenduko artista gehienak, bere arbaso artisten ondorengotzarekin jarraitzeko dedikatu ziren artera.[3] Estilistikoki etapa ezberdinak izan zituen, eboluzio sakona pairatzen duelarik bere arteak. Orohar garaiko tradizooan oso oinarrituta sortzen zuen artista izan arren haren berrikuntza eta esperimentazioak ere bideratu zituen, batez ere pintura barrokoa aurreratuz. Tiziano 1576ko abuztuak 27an hil zen, XVI. mendean Venezia garaira arte emandako peste epidemia handienak jotzen zuelarik.[4] Errenazimendua, XV. eta XVI. mendeetan zehar garatutako arte estiloa izanda, Florentzian sortuko da eta Europan zehar garaian emango diren merkataritza zein politika harremanei esker zabalduko da ondoren.[5] Ikusten dugunez, garaiko giro intelektualistak ere eragingo du honetan eta batez ere artistaren funtzioaren oinarrian: Artista ez da artisau soila izango, lan intelektuala ere bada berea (disegnoa edo obraren kontzeptua marraztu eta pentsatzearena), honela garaiko intelektualen zirkuluetan sartuko da, akademiak sortuko dituzte, bertan ikasi eta estilo bat jarraitzeko eta gremioen sistematik aterako dira. Veneziar zonaldean ordea eskola berezi bat sortuko da, berezko ezaugarriekin zeinak Tizianoren obretan islatuta agertuko zaizkigun, garaiko gizarte eta arte munduaren ezaugarri orokorrak bezala.

Lehen urteak

Tiziano Vecellio Pieve di Cadoren jaio zen, 1477 eta 1490 artean. Bederatzi urte zituela jarri zen Venezian bizitzen eta Gentile Belliniren lantokian ikasi zuen ondoren. Hala ere, Giovanni Bellini eta Giorgione izan zituen benetako maisuak.

Venus Anadiomena, 1525, Eskoziako Galeria Nazionala, Edinburgo.

Hastapenetan Giorgioneren estiloa antzeratu zuen, baina maisuak baino estilo dramatikoago batez eta kolore biziagoak erabiliz, halako sentipen bereziak ernarazten dituzten paisajeak hondotzat harturik. 1510ean Giorgione hil ondoren, maisuak bukatu gabe utzitako lanak bukatzeko ardura hartu zuen, hala nola, Venus lotan eta Zelaiko kontzertua. 1510-1515 bitarteko lanek Giorgioneren formak egiteko modua, baina hobeto eginak, eta Belliniren koloreen garbitasuna eta argitasuna ageri dute. Garai horretakoak dira, adibidez, Egiptoko ihesaldia (1509 aldean Hermitage, San Petersburgo), Paduako Scuola-ko horma-pinturak (1511), Flora (1515 aldean, Uffizi Galeria, Florentzia) eta Maitasun sakratua eta Maitasun profanoa (1515-1516 aldean, Borghese Galeria, Erroma). Azken lan horretan, edertasun klasikoaren ideala oreka formal batekin eta oso kolore argiekin bateratzea lortu zuen pintoreak.

1516an Veneziako Errepublikako pintore izendatu zuten eta urte hartan bertan berealdiko arrakasta izan zuen Jasokundea (Santa Maria dei Frari basilika, Venezia) koadroaz. 1518 eta 1523 bitartean, sentsualismoz eta kolore beroez landuriko mitologia gaiak aurkeztu zituen: Baccanale degli Andrii (1518-1519, Prado, Madril), Bako eta Ariadna (1520-1523, National Gallery, Londres). Mundu zaharreko gai mitologikoak berriro lantzeko eta beste era batera interpretatzeko gaitasuna erakutsi zuen obra horietan, eta nabarmena da arte klasikoak harengan utzi zuen arrastoa. Hala ere, guztiz desberdinak dira Tizianoren Antzinateari buruzko ideia eta bere garaiko beste pintore batzuena (Rafaelena, esate baterako). Tizianoren lanetan mito klasikoen mundua askoz hurbilago dagoela ematen du, hezur-haragizko izakiez osatutako mundu natural batean. Bakanala-ren pertsonaiak ez daude erabat idealizatuak, ez dirudite Rafaelen pertsonaia mitologikoak bezain hotzak.

Mitologiako gaietako pertsonaiak gizaki ezaugarriez azaldu zituen berriro bere Urbinoko Venus (1538, Uffizi Galeria, Florentzia) ospetsu eta sentsualean. Dudarik gabe, Giorgioneren Loak hartutako Venus-a erabili zuen eredutzat, jarrera berean baitago. Baina, Giorgionerena ez bezala, Tizianoren Venus hau denborazko eta materiazko ingurune zehatz batean aurkitzen da, haren begirada sentsuala ikuslearenaren gainean pausatzen da, Giorgioneren irudiaren bakartasun mitikoa hautsiz. Erlijio gaiak ere margotu zituen, modu barnekoi delikatu batez: Andre Maria untxiarekin (1530, Louvre, Paris)[6].

Karlos V.a Mühlbergen, 1548, Prado, Madrid

Rafael hiltzean, bere garaiko erretratugile estimatuena bihurtu zen Tiziano. Lehenbiziko erretratuek, Gizona eskularruarekin izenekoak (1520-1523, Louvre), adibidez, agerian uzten dute haren gaztetako teknikaren aberastasuna, erabiltzen zituen gardentze jokoak eta pintzelkada ikusezinak.

Bigarren aldia: manierismoa

Tizianoren pinturaren hasierako estiloa haren bilakaeraren ondorioz eta egin zizkioten aginduen ondorioz aldatu zen. Izan ere, XVI. mendearen bigarren erdian modan jarri zen manierismoa eta, hortaz, estilo horretan egindako koadroak eskatzen zizkioten. Era horretan, manierismoaren eraginez, gaztetako obren naturalismoa galdu zuen, formen mugimendu handiagoaren eta kromatismo adierazkorragoaren mesedetan.

1545 eta 1546 bitartean, Erroman egon zen. Hango giroak bultzaturik, Paulo III.a eta ilobak (1546, Museo nazionale di Capodimonte, Napoli) egin zuen, manieristen erara, non kolore iradokitzaileak erabiliz ezin hobeki adierazi zuen pertsonaien izaera kontrajarria. Zorroztasun psikologikorako gaitasun bera azaldu zuen, baita ere, Karlos Habsburgokoarentzat egin zituen erretratuetan, batez ere Prado Museoan dagoen Karlos V.a Mühlbergen olioan[7], heroi mitiko bat ematen baitu. Koadro hori pintatzeko Augsburgora joan zen, eta beste zenbait margolan egin zuen enperadorearen familiarentzat.

Azken aldia

1551tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. 1554-1562 bitartean, Filipe II.a Espainiako erregearentzat lan egin zuen: Danae urrezko euripean (1560-1565, Prado, Madril)[8], Europaren bahiketa (1559-1562, Isabella Stewart Gardner museoa, Boston)[9].

Santa Margarita, 1565 aldean, Prado, Madril.

Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondoriotzat hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen: Tiziano, Pizkundeko pinturaren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura barrokoaren hastapenak iragartzen ari zen. Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean mihisearen gainean. Gero, zati argiak margotzen zituen gorriz, beltzez edo horiz eta, diotenez, irudi perfekto bat egiteko gauza zen lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren, hormaren kontra jartzen zuen koadroa, ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen. Azken ukierak behatzekin ematen zituen.

Tizianok lausogarriak erabiltzen zituen, pintura geruza mehe-mehe eta gardenak -arropak- pintatzeko; haragirako, berriz, pintura opakoa erabiltzen zuen, lodiagoa alde argietan ilunetan baino. Irudien inguruak, ez oso lodiak lan batzuetan, hondo argiagoen bidez nabarmentzen dira. Hostaila bezalako xehetasunak, berriz, kolorezko pintzelkadez margotzen zituen, inpresionisten estiloa gogorarazten duen era batean, ez baitute forma hartzen tarte jakin batetik begiratuta eta ikuslearen erretinan ez bada. Horra aldez aurreko marrazkia eta pintura, behin betiko, berezi ziren unea. Tiziano izan zen hori lortu zuen aurrena, Barrokoko maisu handiak (Rembrandt, Velazquez) baino lehen.

Azken urteetan ilunduz joan ziren Tizianoren pinturak. Joera berri hori Santa Margarita koadroan (1565 aldean, Prado, Madril)[10] azaldu zuen lehenengo aldiz, eta joera horri eutsi zion hurrengo hamabi urteetan (1565-1576), pintzelkadak sakabanatuz eta formak lausotuz halako giro ilunbetsu batean. Garai horretakoak ditu Prado museoko Autoerretratua (1562 aldean)[11], Barrokoko obra bat jadanik, eta San Lorentzoren martirioa (1564-1567, El Escorial)[12].

Bere bizitzaren azkeneko egunak Pietá (1575-1576, Akademiaren Galeria, Venezia) margotzen eman zituen, baina koadroa bukatu gabe hil zen, eta haren ikasle Palma Gazteak amaitu zuen.

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. Wethey, Harold E.. Titian. in: Encyclopædia Britannica, Inc. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  3. TURINA MORAN, M.: Tiziano. Madrid, historia 16 - el arte y sus creadores 9, 1993. 6. orr.
  4. FALOMIR, M. (ed.): Tiziano : 10 de junio-7 de septiembre 2003, museo nacional del prado. Madrid, Museo Nacional del Prado, 2003, 31. orr.
  5. CENDOYA ECHANIZ, I.: Errenazimentua Europan. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea, 2004. 9. orr.
  6. Virgen del conejo, Madonna con Niño con Santa Catalina. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-07).
  7. Carlos V a caballo en Mühlberg. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  8. Dánae recibiendo la lluvia de oro. in: Galería online. museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  9. Rapto de Europa. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  10. Santa Margarita. in: Galería online. museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  11. Autoerretratua. in: Galería online. museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).
  12. Martirio de San Lorenzo. artehistoria.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiziano Aldatu lotura Wikidatan