Gernikako Arbola (ereserkia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 194.224.156.238 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
14. lerroa: 14. lerroa:
|label6= Multimedia
|label6= Multimedia
|data6= [[Fitxategi:Gernikako Arbola. Iparragirre, 1853.ogg|250px]]</br><small>[[Jose Maria Iparragirre|Jose Mari Iparragirre]], [[1853]]</small>
|data6= [[Fitxategi:Gernikako Arbola. Iparragirre, 1853.ogg|250px]]</br><small>[[Jose Maria Iparragirre|Jose Mari Iparragirre]], [[1853]]</small>
}}
}}
'''''Gernikako arbola''''' [[Jose Maria Iparragirre]] olerkari, musikari eta koblakariak [[1853]]an [[Madril]]en [[Gernikako Arbola|Gernikako arbolaren]] eta [[Euskal Herriko foruak|Euskal Herriko foruen]] omenez idatzitako abesti edo [[zortziko]]a da. Musika [[Juan Maria Blas Altuna]]k sortua dela diote batzuek.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Altuna y Mascarua, Juan María Blas de - Auñamendi Eusko Entziklopedia|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/altuna-y-mascarua-juan-maria-blas-de/ar-9178/|sartze-data=2018-02-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Altuna Maskarua, Juan Maria Blas - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=AltunaMa|sartze-data=2018-02-04}}</ref>

Ahozko tradizioaren arabera, [[Urkiolako santutegia]]n abade egon zen Don Be­nito Bizkarrak, 1912-13an argitaratu zuen Ur­kiolako historiatxo baten zioenez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Orain dela 150 urte, Iparragirrek...|url=http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=30012|sartze-data=2017-06-19}}</ref>, [[1854]]ko [[ekainaren 13]]an Iparragirrek lehen aldiz Euskal Herrian abestu zuen, [[Urkiolako santutegia]]ren aurrean.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Gurimousen|izenburua=Urkiolan bertan ikusitakoak. Baina beste lekuetan ere irakurrita baneukan horretaz. Ea aurkitzen ditudan iturriak...pic.twitter.com/J6D8Z9HNuW|data=2017-06-13|url=https://twitter.com/gurimousen/status/874613980945424384|sartze-data=2017-06-13}}</ref>

11:25, 9 maiatza 2019ko berrikusketa

Gernikako arbola
Gernikako arbolaren irudia.

Herrialdea Euskal Herria
HitzakJose Maria Iparragirre eta Juan Maria Blas Altuna, 1853
MusikaZortzikoa
Onarpen dataXIX. mendearen bigarren erdialdea
Multimedia
Jose Mari Iparragirre, 1853

Gernikako arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzitako abesti edo zortzikoa da. Musika Juan Maria Blas Altunak sortua dela diote batzuek.[1][2]

Ahozko tradizioaren arabera, Urkiolako santutegian abade egon zen Don Be­nito Bizkarrak, 1912-13an argitaratu zuen Ur­kiolako historiatxo baten zioenez[3], 1854ko ekainaren 13an Iparragirrek lehen aldiz Euskal Herrian abestu zuen, Urkiolako santutegiaren aurrean.[4]

Dena dela, lparragirrek Gernikako Arbola lehenengoz Euskal Herritik kanpo abestu zuen. Madrilgo San Luis kafetegian, Durangoko Juan Maria Blas Altuna pianis­tarekin batera, kantatu bait zuen 1853an.

2007an, 4/2007 Foru-Arauak ezarrita, Batzar Nagusiek Bizkaiko ereserki izendatu zuten abestia[5].

Hitzak

1
Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
Arbola santua

2
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako Arbola.
Zaude bada zutikan
orain ta denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

3
Ez zera eroriko
Arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntea.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendea.

4
Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laster belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
Arbola biziko da
orain eta gero.

5
Arbola botatzia
dutela pentsatu
Euskal Herri guztian
danok badakigu.
Ea bada jendea
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.

6
Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaitez bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

7
Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko.
Gerrarik nahi ez degu
pakea betiko
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.

8
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Bai eta indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak