Txikipedia:Patata: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\[\[(?!File)(?!Fitxategi)(?!Kategoria)(.*?)\]\] +{{txp|\1}})
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{txp\|(.*?)\|+\1\}\} +{{txp|\1}})
13. lerroa: 13. lerroa:


==Patataren historia==
==Patataren historia==
{{Ba al dakizu?|<center>Patata Amerikan hasi zen landatzen orain dela 8.000/5.000 bitarte urte. {{txp|Arkeologia|Arkeologokoek}} {{txp|Peru|Peru}} izeneko herrialdean aurkitu dituzte pataten aztarnarik zaharrenak (K.a. 2500. urte ingurukoak).}}
{{Ba al dakizu?|<center>Patata Amerikan hasi zen landatzen orain dela 8.000/5.000 bitarte urte. {{txp|Arkeologia|Arkeologokoek}} {{txp|Peru}} izeneko herrialdean aurkitu dituzte pataten aztarnarik zaharrenak (K.a. 2500. urte ingurukoak).}}
{{txp|Andeak|Ande}} mendien inguruko lurralde garai eta hotzetan zabalduta zegoen, europarrak Ameriketara iritsi baino askoz lehenagotik; oso janari ohikoa zen {{txp|Amerindiar|amerindiarretzat}}. {{txp|Europa|Europan}} eta beste leku askotan espainiarrek zabaldu zuten, XVI. mendetik aurrera. Lur txarretan ere ondo hazten denez, bi mende baino lehen, elikagairik landatuena izatera iritsi zen leku askotan, {{txp|Irlanda|Irlandan}}, adibidez. Gainera, patatak gizakiak behar dituen bitamina gehienak ditu.
{{txp|Andeak|Ande}} mendien inguruko lurralde garai eta hotzetan zabalduta zegoen, europarrak Ameriketara iritsi baino askoz lehenagotik; oso janari ohikoa zen {{txp|Amerindiar|amerindiarretzat}}. {{txp|Europa|Europan}} eta beste leku askotan espainiarrek zabaldu zuten, XVI. mendetik aurrera. Lur txarretan ere ondo hazten denez, bi mende baino lehen, elikagairik landatuena izatera iritsi zen leku askotan, {{txp|Irlanda|Irlandan}}, adibidez. Gainera, patatak gizakiak behar dituen bitamina gehienak ditu.



10:26, 21 maiatza 2019ko berrikusketa

Patata landarea eta tuberkuluak.

Patata edo lursagarra barazki biribil antzeko bat da; zehazkiago esanda, tuberkulu bat da, landarearen sustraietan ateratzen den zati mamitsua. Mami horixka izaten du eta azala marroixka gehienetan, baina baita gorrixka ere, barietate edo patata-mota batzuetan.

Amerikatik ekarri zuten espainiarrek Europara. Horren ondoren, munduan gehien landatzen den elikagaietako bat da. Oso ondo egokituta dago klima hotzeko lekuetara. Euskal Herrian ere asko ekoizten da, Araban batez ere.

Modu askotara prestatzen da: egosita, frijituta edo labean erreta; pureetan, patata frijitu modura eta beste modu askotara jaten da.

Patata landarea

Landarearen zientzia-izena Solanum tuberosum da. Landare txikia da (50/100 cm) eta hosto zabalak ditu (20/30 cm). Sustraietan hazitzen den tuberkulua da jaten den bakarra. Lore zuri edo moreak ematen ditu.

Patataren "begiak".

Lurpean dagoen zurtoinetatik sortzen dira jaten diren tuberkuluak. Patatei ateratzen zaizkien ernamuin edo "begiak" izaten dira landarea ugaltzeko modua: "begi" horietatik ateratzen dira landare berriak.

Patataren historia

   Ba al dakizu   
Patata Amerikan hasi zen landatzen orain dela 8.000/5.000 bitarte urte. Arkeologokoek Peru izeneko herrialdean aurkitu dituzte pataten aztarnarik zaharrenak (K.a. 2500. urte ingurukoak).

Ande mendien inguruko lurralde garai eta hotzetan zabalduta zegoen, europarrak Ameriketara iritsi baino askoz lehenagotik; oso janari ohikoa zen amerindiarretzat. Europan eta beste leku askotan espainiarrek zabaldu zuten, XVI. mendetik aurrera. Lur txarretan ere ondo hazten denez, bi mende baino lehen, elikagairik landatuena izatera iritsi zen leku askotan, Irlandan, adibidez. Gainera, patatak gizakiak behar dituen bitamina gehienak ditu.

Ingelesek ere zabaldu zuten landare eta tuberkulu hau munduan zehar; adibidez, Australian bertan ere patata da gehien landatzen zen elikagaia gaur egun.

Adituen arabera, patatari esker izan zuen Europako biztanleriak bere hazkundearen zati handi bat 1700 eta 1900 bitartean. Leku askotan, patata zen jende gehienaren elikagai bakarretako bat; eta horrek arazoak ere sortu zituen. Adibidez, XIX. mendean, izurri edo gaixotasun batek egundoko kalteak eragin zituen Irlandako patata-landaketetan; horren ondorioz, 1845ean gosete izugarria egon zen eta milaka pertsona hil ziren gosez; gainera, gosetik ihesi, irlandar askok migratu zuten Ameriketara.