Aranzadi Zientzia Elkartea: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t Atalen ordena |
||
82. lerroa: | 82. lerroa: | ||
* [[Mikologia]] |
* [[Mikologia]] |
||
* [[Ornitologia]] |
* [[Ornitologia]] |
||
⚫ | |||
{{erreferentzia zerrenda}} |
|||
== Ikus gainera == |
== Ikus gainera == |
||
89. lerroa: | 92. lerroa: | ||
== Kanpo loturak == |
== Kanpo loturak == |
||
* |
* [http://www.aranzadi.eus/?lang=eu Aranzadi Zientzia Elkartearen webgunea] |
||
⚫ | |||
<references /> |
|||
{{Commonskat}} |
{{Commonskat}} |
15:14, 3 ekaina 2019ko berrikusketa
Aranzadi Zientzia Elkartea | |
---|---|
Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzaren aurrealdea, Donostiako Zorroagagainako 11. zenbakian. | |
Kokalekua | |
Sorrera | 1947 |
Egoitza nagusia | Zorroagagaina, 11 Zorroaga |
Herria | Donostia (Gipuzkoa) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehendakaria | Paco Etxeberria |
www.aranzadi.eus |
Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001. urtean herri-onurako erakunde izendatu zuten.
Gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 dira erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean aritzen diren ikertzaileak, hainbat zientzia alorretakoak. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabarmentzen diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.
Historia
Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.
Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.
Egoitzak
Elkarteak Euskal Herrian zehar banatuta dauden egoitzak ditu:
- Zorroaga gaina (Donostia, Gipuzkoa): 1996az geroztik, Donostian dagoen egoitza nagusia. Iraganean Arbide Dorreetan eta San Telmo Museoan kokatzen zen.
- Gongorako Zarra jauregia (Aranguren, Nafarroa): Aranguren bailaran dagoen egoitza, Nafarroako Lanbide Zerbitzuarekin elkarlanean Lantegi Eskolak bultzatzeko erabiltzen dena.
- Urdaibai Bird Center (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia).
- Kortasenabarri baserria (Leioa, Bizkaia).
Etorkizunean Intxaurrondo auzoan egongo den egoitza berrira lekualdatzea aurreikusten da.
Helburuak
Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.
Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da.
Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.
Jarduerak
- Gipuzkoako Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa zaintzea eta ikertzea (Antropologia, Arkeologia eta Etnografia sailak).
- Natur baliabideen inbentarioa eta azterketa: flora eta landaredia; fauna (Botanika, Ornitologia, Herpetologia eta Entomologia sailak).
- Euskal Herriko Mikologia katalogoa (Mikologia saila).
- Astronomiaren hedapena (Astronomia saila).
- Gipuzkoako karsten azterketa sistematikoa. Hidrogeologia, Geomorfologia eta Bioespeleologia (Espeleologia saila).
- Gipuzkoako GPS Sarearen jarraipena (Geodesia saila).
Zuzendaritza Batzarra
- Lehendakaria: Paco Etxeberria
- Lehendakariordea: Jokin Otamendi
- Diruzaina: Rafael Zubiria
- Idazkaria: Javier Cantera
- Batzordekideak: 2016. urtean batzorde berria osatu zen. Zuzendaritza Batzorde berriko kideak hauek: Juan Antonio Alduncin, Juan Arizaga, Javier Cantera, Francisco Etxeberria, Maria Jose Iriarte, Jose Angel Irigarai, Juan Mari Martinez Txoperena, Jokin Otamendi, Jabier Puldain, Rafa Zubiria. (Ordezkoak: Pedro Castaños, Manu Ceberio, Paul Minguez, Lorena Uriarte).[1].
Sailak
- Antropologia Fisikoa
- Arkeologia
- Astronomia
- Botanika
- Entomologia
- Espeleologia
- Etnografia
- Geodesia
- Geologia
- Herpetologia
- Mikologia
- Ornitologia
Erreferentziak
Ikus gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aranzadi Zientzia Elkartea |