Longmen leizeak: berrikuspenen arteko aldeak
t clean up, replaced: {{CHN}} → {{banderaikur|Txina}} using AWB |
No edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
| Arriskua = |
| Arriskua = |
||
}} |
}} |
||
'''Longmen leizeak''' edo '''Longmen haitzuloak''' ([[txinera sinplifikatu]]z: 龙门石窟; [[txinera tradizional]]ez: 龍門石窟; [[Hanyu Pinyin|Pinyineraz]]: Lóngmén Shíkū) [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[Henan]] probintzian |
'''Longmen leizeak''' edo '''Longmen haitzuloak''' ([[txinera sinplifikatu]]z: 龙门石窟; [[txinera tradizional]]ez: 龍門石窟; [[Hanyu Pinyin|Pinyineraz]]: ''Lóngmén Shíkū'') [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[Henan]] probintzian dauden leizeak dira, [[Luoyang]] hiritik 12 kilometro hegoaldera. [[Budismo]]aren objektu ugari dutelako dira aipagarriak. Tamaina desberdinetako [[Buda]]ren milaka estatua, 2.500 [[estela]] eta 60 [[pagoda]] daude bertan. [[UNESCO]]k [[Gizateriaren ondare|Gizateriaren Ondare]] izendatu zituen 2000. urtean. |
||
== Geografia == |
|||
Leizeak kokaturik dauden harana [[Yi ibaia]]k egin zuen eta bi muino banatzen ditu, ''Xiang Shan'' ekialdean eta ''Longmen Shan'' mendebaldean, azken honek ematen die izena haitzuloei. |
|||
== Historia == |
|||
Wei Iparraldeko [[Xiaowen enperadorea]]k V. mendean [[Luoyang]] hiriburu izendatu zuen eta orduan hasi ziren haitzuloak lantzen. Lau fase izan zituen leizeen eraikuntzak, 493 urtean hasi eta 1127an amaitu zen arte; Wei dinastiak (493-534), Sui dinastiak (581-618), Tang dinastiak (618-907) eta Song dinastiak (960-1127) eraiki zituzten. |
|||
1368 eta 1912 artean Ming eta Qing dinastiak izan ziren Txina agintzen eta hauek Longmen leizeei sona handia eman zioten, nazioan bertan eta nazioartean ere bai. |
|||
XX mendean hainbat kalte izan zituen. Alde batetik [[japonia]]rrek okupazio garaian hainbat estatua eraman zituzten Japoniara, eta bestetik 1940. hamarkadan hainbat bandalismo ekintza jasan zituzten. 1949 urtean Txinako gobernuak babestu egin zituen legez, 1961ean ondare kultural nazionala izendatu zuten eta 2000 urtean [[UNESCO]]k [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zituen. |
|||
== Haitzuloen deskribapena == |
|||
Ibaiaren ertz bietan kilometro baten luzera hartzen dute leizeek. 1.400 haitzulo inguru aurkitu dira guztira. Landutako leize gehienak mendebaldean daude, ekialdean monjeen etxebizitza gisa erabilitako leizeak zeuden. |
|||
=== Guyangdong === |
|||
''Guyangdong'' ("eguzkiaren leize zaharra") eraiki zen aurreneko leizea izan zen, 493. urtean hain zuzen ere. Mendebaldeko muinoaren erdialdean kokaturik dago eta haitzulo guztietatik handiena da. Nitxoetan dauden Budaren estatuak oso ondo landuta daude. Wei iparraldeko kaligrafia bikainez egindako 600 inskripziotik gora ere aurkitu dira. |
|||
Estatua guztien artean hiru oso handiak dira. Erdikoa [[Buda|Sakyamuni Buddha]] da eta alboetan [[Bodhisattva]]k ditu. |
|||
=== Binyang === |
|||
Hiru kobazulok osatzen dute, erdikoa da handiena. 500 eta 523 urteen artean eraiki zen eta 800.000 langilek parte hartu zutela esaten da. Bost estatua oso handi ditu, erdian Buda eta alboetan bina Bodhisattva. |
|||
Sabaian lotoaren formako dosela du eta hormetan enperadoreen prozesioa azaltzen duten erliebe lanak. |
|||
=== Fengxian === |
|||
Errezutarako erabiltzen zen haitzulo handi bat da. 672 eta 676 artean eraiki zuen Wu Zetian enperatrizak. 39 x 35 metrotako neurriak ditu eta Longmen lezieetako Budaren estatuarik handiena du barnean. Vairocana Buda da, 17 metrotako altuera du eta haren belarriek 2 metro neurtzen dute. |
|||
== Tenpluak == |
|||
Leizeen inguruan hamar tenplu budista daude. Zaharrena Xiangshan tenplua da. Gaur egun ikusten dena 1707 urtean berreraikitakoa da. Bai lorategien tenplua ere aipagarria da. Azkenik Bai Juyi poetaren hilobia dago. |
|||
== Kanpo loturak == |
== Kanpo loturak == |
19:06, 3 ekaina 2019ko berrikusketa
Longmen leizeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Longmen leizeak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 1003 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 34°28′N 112°28′E / 34.467°N 112.467°E |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Longmen leizeak edo Longmen haitzuloak (txinera sinplifikatuz: 龙门石窟; txinera tradizionalez: 龍門石窟; Pinyineraz: Lóngmén Shíkū) Txinako Henan probintzian dauden leizeak dira, Luoyang hiritik 12 kilometro hegoaldera. Budismoaren objektu ugari dutelako dira aipagarriak. Tamaina desberdinetako Budaren milaka estatua, 2.500 estela eta 60 pagoda daude bertan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000. urtean.
Geografia
Leizeak kokaturik dauden harana Yi ibaiak egin zuen eta bi muino banatzen ditu, Xiang Shan ekialdean eta Longmen Shan mendebaldean, azken honek ematen die izena haitzuloei.
Historia
Wei Iparraldeko Xiaowen enperadoreak V. mendean Luoyang hiriburu izendatu zuen eta orduan hasi ziren haitzuloak lantzen. Lau fase izan zituen leizeen eraikuntzak, 493 urtean hasi eta 1127an amaitu zen arte; Wei dinastiak (493-534), Sui dinastiak (581-618), Tang dinastiak (618-907) eta Song dinastiak (960-1127) eraiki zituzten.
1368 eta 1912 artean Ming eta Qing dinastiak izan ziren Txina agintzen eta hauek Longmen leizeei sona handia eman zioten, nazioan bertan eta nazioartean ere bai.
XX mendean hainbat kalte izan zituen. Alde batetik japoniarrek okupazio garaian hainbat estatua eraman zituzten Japoniara, eta bestetik 1940. hamarkadan hainbat bandalismo ekintza jasan zituzten. 1949 urtean Txinako gobernuak babestu egin zituen legez, 1961ean ondare kultural nazionala izendatu zuten eta 2000 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Haitzuloen deskribapena
Ibaiaren ertz bietan kilometro baten luzera hartzen dute leizeek. 1.400 haitzulo inguru aurkitu dira guztira. Landutako leize gehienak mendebaldean daude, ekialdean monjeen etxebizitza gisa erabilitako leizeak zeuden.
Guyangdong
Guyangdong ("eguzkiaren leize zaharra") eraiki zen aurreneko leizea izan zen, 493. urtean hain zuzen ere. Mendebaldeko muinoaren erdialdean kokaturik dago eta haitzulo guztietatik handiena da. Nitxoetan dauden Budaren estatuak oso ondo landuta daude. Wei iparraldeko kaligrafia bikainez egindako 600 inskripziotik gora ere aurkitu dira.
Estatua guztien artean hiru oso handiak dira. Erdikoa Sakyamuni Buddha da eta alboetan Bodhisattvak ditu.
Binyang
Hiru kobazulok osatzen dute, erdikoa da handiena. 500 eta 523 urteen artean eraiki zen eta 800.000 langilek parte hartu zutela esaten da. Bost estatua oso handi ditu, erdian Buda eta alboetan bina Bodhisattva.
Sabaian lotoaren formako dosela du eta hormetan enperadoreen prozesioa azaltzen duten erliebe lanak.
Fengxian
Errezutarako erabiltzen zen haitzulo handi bat da. 672 eta 676 artean eraiki zuen Wu Zetian enperatrizak. 39 x 35 metrotako neurriak ditu eta Longmen lezieetako Budaren estatuarik handiena du barnean. Vairocana Buda da, 17 metrotako altuera du eta haren belarriek 2 metro neurtzen dute.
Tenpluak
Leizeen inguruan hamar tenplu budista daude. Zaharrena Xiangshan tenplua da. Gaur egun ikusten dena 1707 urtean berreraikitakoa da. Bai lorategien tenplua ere aipagarria da. Azkenik Bai Juyi poetaren hilobia dago.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) UNESCO World Heritage Listing
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Longmen leizeak |