Hautespen natural: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa: 4. lerroa:


== Hautespen naturalaren ideia klasikoa ==
== Hautespen naturalaren ideia klasikoa ==
Garai klasikoko hainbat [[filosofo]]k, tartean [[Enpedokles]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Empedokles|url=https://history.hanover.edu/texts/presoc/emp.html#book2|aldizkaria=history.hanover.edu|sartze-data=2019-06-04}}</ref> eta bere ondorengo intelektuala izan zen [[Lukrezio]]k<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Internet Classics Archive {{!}} On the Nature of Things by Lucretius|url=http://classics.mit.edu/Carus/nature_things.5.v.html|aldizkaria=classics.mit.edu|sartze-data=2019-06-04}}</ref> azaldu zuten naturan izakien aniztasuna oso handia zela, eta hauek ausaz sortuak zirela, soilik ugaltzeko gaitasuna zutenak mantentzen zirelarik.
Hautespen naturalaren formulazio klasikoak dio inguruneko baldintzek espezie bateko kide jakin batzuen biziraupena bultzatuko duela, eta beste kasu batzuetan, ezaugarri jakin batzuk oztopo izango direla ingurunean bizirauteko. Bizirauteko aukera gehiago izateak, jakina, hauek ugalketarako aukera gehiago izatea dakar, eta hauen ezaugarriak ondorengo belaunaldietan agertzeko aukera handitzea.

H
Hautespen naturalaren formulazio klasikoak dio inguruneko baldintzek espezie bateko kide jakin batzuen biziraupena bultzatuko duela, eta beste kasu batzuetan, ezaugarri jakin batzuk oztopo izango direla ingurunean bizirauteko. Bizirauteko aukera gehiago izateak, jakina, hauek ugalketarako aukera gehiago izatea dakar, eta hauen ezaugarriak ondorengo belaunaldietan agertzeko aukera handitzea.


== Darwinen teoria ==
== Darwinen teoria ==

09:08, 4 ekaina 2019ko berrikusketa

Charles Darwin 51 urte zituenean. Bere lanak hautespen naturalaren bidezko eboluzioa aztertu zuen.

Hautespen naturala espezieen eboluzioan zeregin oso garrantzitsua jokatzen duen faktorea da, indar ebolutibo nagusia izanik. Populazio baten barneko genotipoen ugalketa diferentzialean datza. Hots, populazio baten banakoek dituzten genotipo desberdinen ugaltze-tasan eragiten du hautespen naturalak (populazio horren banako eta genotipo batzuk gehiago ugalduko baitira beste batzuk baino). Charles Darwinek bere Espezien jatorria idazlanean azaldu zuen estreinakoz[1], nahiz eta ia aldi berean Alfred Russel Wallacek ere ideia berera iritsi. Gerora egungo eboluzioaren teorian sartu zen. Biologia ebolutiboan espezieen jatorriaren eta hauek ingurunera moldatzearen arrazoi nagusitzat hartzen da.

Hautespen naturalaren ideia klasikoa

Garai klasikoko hainbat filosofok, tartean Enpedokles[2] eta bere ondorengo intelektuala izan zen Lukreziok[3] azaldu zuten naturan izakien aniztasuna oso handia zela, eta hauek ausaz sortuak zirela, soilik ugaltzeko gaitasuna zutenak mantentzen zirelarik.

H Hautespen naturalaren formulazio klasikoak dio inguruneko baldintzek espezie bateko kide jakin batzuen biziraupena bultzatuko duela, eta beste kasu batzuetan, ezaugarri jakin batzuk oztopo izango direla ingurunean bizirauteko. Bizirauteko aukera gehiago izateak, jakina, hauek ugalketarako aukera gehiago izatea dakar, eta hauen ezaugarriak ondorengo belaunaldietan agertzeko aukera handitzea.

Darwinen teoria

Sakontzeko, irakurri: «Darwinismo»
Biston betularia beltza, eboluzioaren ondorioz

Darwinek hautespen naturala proposatu zuen eboluzio biologikoa azaltzeko modu gisa, eta hiru printzipiotan datza:

  1. Aldakortasun printzipioa
  2. Egokitzapen printzipioa
  3. Ondoretasun printzipioa

Organismo baten ondorengoen artean ausazko aldaketa batzuk daude (mutazioak), hein batean heredagarriak direnak. Aldaketa horiek biziraupenerako eta ugalketarako aukeretan ezberdintasunak sortzen dituzte (inguruneak inposatuak) ezaugarri jakin batzuk populazioan zabalduz, eta beste zenbait desagertu egingo dira. Aldaketa hauek, belaunaldiz belaunaldi metatuz gero, fenomeno ebolutiboak sortuko lituzkete.

  • Aldakortasuna: populazio batean genotipo eta fenotipo desberdinak daude. Darwin bera jabetu zen populazio baten banakoek elkarren arteko desberdintasun ugari zituztela. Populazioek aldakortasun genetiko nabarmena dute, ez baitaude berdinak diren bi banakorik[4].
  • Egokitzapena: jirafen adibidearen bidez azalduko dugu. Iraganean lepo luzea eta lepo motzagoa zuten jirafak zeuden. Lepo luzea zutenak hobeto egokitzen ziren haien ingurunera, zuhaitzen hostoak errazago harrapatzen baitzituzten lepo motza zutenak baino.
  • Ondoretasuna: lepo luzeko jirafak hobeto elikatzen ziren lepo motzekoak baino, eta gehiago bizi eta ugaldu egiten ziren. Hautespen naturalak haien ingurunera hobekien moldatutako banakoen (lepo luzekoen) aldeko hautaketa egin zuen, eta horiek izan ziren nagusitu zirenak eta gaur arte iritsi izan diren jirafa bakarrak.

Hautespena eta biziraupena

Jirafen lepoaren adibide klasikoa

Hautespen naturala biziraupen eta birsorkuntzan dauden ezberdintasunak direla-eta sortzen da. Hilkortasun diferentzia deritzo indibiduoen bizirautea euren birsortzen adinaren arabera. Mutazioak eta jito genetikoa ausazkoak diren arren, hautespen naturala ez da eta normalean hobekuntzak aurkezten dituzten mutazioak aukeratzen direla. Adibidez, dado bat jaurtikitzen badugu hau ausazkoa izango da, baina bi dadoen arteko zenbakirik altuena hartzen badugu hau ez da ausazkoa. Hau dela eta eboluzioa oso lotuta dago ekologiaren ikerketarekin.

Hautespen naturala bi esparrutan banatu daiteke: hautespen ekologikoa gertatuko da bizirauten duten izakiak birsortu eta euren geneen ugaritasuna handiagotzen denean gene guztien artean; hautespen sexuala gertatzen da izaki bat beste sexuarekiko interesgarriagoa denean hainbat faktore direla eta, eta horrek ere igoko ditu hainbat generen frekuentziak.

Hautespen naturalak mutazioetan eragiten du modu ezberdinetan. Normalki modurik normalena hautespena egonkortzea da, mutazio txarren frekuentzia txikituz. Beste hautespen mota batek hautespen direkzionala barne hartzen du, mutazio onuragarrien frekuentzia handiagotuz, eta hautespen artifiziala, gizakiok egiten duguna hainbat espezieren arraza eta aldaerarekin.

Hautespen naturalaren prozesuarekin organismoak euren ingurunera hobeto moldatzen dira denboran zehar. Hala ere ingurunea aldakorra izan daitekeenez onura horiek beti egongo dira zalantzan eta momentu batean hobekuntza bat dena etorkizunean zailtasun bat izan daiteke.

Esan liteke eboluzioaren prozesua mutazioak gertatutakoan hasten dela, horiek baitira genotipo berriak sortzen dituztenak. Genotipo horien gainean jarduten du hautespen naturalak, egokienak (ingurunera hobekien moldatzen direnak) hautatuz eta desegokienak baztertuz. Beraz, mutaziorik gabe ez dago eboluziorik, baina azken finean eboluzioaren norabidea finkatzen duena hautespen naturala da: horrek ez du genotipo berririk sortzen, baina egokienen biziraupena eragiten du.

Erreferentziak

  1. Darwin, Charles, 1809-1882.. (1994). Espezieen jatorria : hautespen naturalaren bidez. (1. argit. argitaraldia) Klasikoak ISBN 8488303734. PMC 434074858. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. «Empedokles» history.hanover.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. «The Internet Classics Archive | On the Nature of Things by Lucretius» classics.mit.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. (Ingelesez) Min Lin; Wu, Rongling. (2006-03). «Functional mapping — how to map and study the genetic architecture of dynamic complex traits» Nature Reviews Genetics 7 (3): 229–237.  doi:10.1038/nrg1804. ISSN 1471-0064. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hautespen natural Aldatu lotura Wikidatan