Onomastika: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
* [[oronimo]] : mendi-izena. |
* [[oronimo]] : mendi-izena. |
||
* [[kale izen|odonimo]] : kale-izena. |
* [[kale izen|odonimo]] : kale-izena. |
||
* [[Patronimiko]]: leku izen batetik eratorria, jatorria adierazten duen izena. |
* [[Patronimiko|patronimiko]]: leku izen batetik eratorria, jatorria adierazten duen izena. |
||
* [[toponimia|toponimo]] : leku-izena, oro har. |
* [[toponimia|toponimo]] : leku-izena, oro har. |
||
16:38, 14 ekaina 2019ko berrikusketa
Onomastika izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da. Honako hiru atal hauetan banatzen da:
- antroponimia, pertsona izenak aztertzen dituena;
- toponimia, leku izenak aztertzen dituena;
- bionimia, izaki bizidunen izenak aztertzen dituena.
Toponimia, gainera, beste zientzia batzuetan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.
Onomastika-glosategia
Antroponimia: pertsona-izenak
- antroponimia : pertsona-izenak aztertzen dituen zientzia-alorra
- cognomen : Erromatar batzuek zeramaten izengoitia
- etnonimo : herri baten edo etnia baten izena
- jentilizio : leku bateko biztanleei edo herritarrei ematen zaien izena
- hagionimo : santu-izena
- matronimo : familia-izena, amagandik jasoa
- patronimo : familia-izena, aitagandik jasoa
- pseudonimo : pertsona baten ezizena
Toponimia: leku-izenak
- koronimo : eskualde-izena.
- hagiotoponimo : leku-izena, santu-izen batetik jasoa.
- hidronimo : ur-masa baten izena (ibaiak, aintzirak, itsasoak...).
- mikrotoponimo : leku-izena, maila lokalean.
- oronimo : mendi-izena.
- odonimo : kale-izena.
- patronimiko: leku izen batetik eratorria, jatorria adierazten duen izena.
- toponimo : leku-izena, oro har.
Termino generikoak
Termino hauek izen arruntei edota izen bereziei dagozkie.
- akronimo : hitz-multzo baten laburpena, ahoskatzeko modukoa
- alonimo : beste izen bat (batez ere egile batena edo lan batena)
- antonimo : beste baten aurkako esanahia duen hitza
- diminutibo : txikigarria, beste hitz batetik eratorritako terminoa, txikitasun, goxotasun edo ahultasun ideia erantsiz
- eponimo : pertsona-izen batetik hartutako leku- edo gauza-izena
- exonimo : kanpoko izena, beste hizkuntza batetik hartutako pertsona- edo leku-izena, grafia egokituz.
- homonimo : izen berekoa
- hiperonimo : objektu jakin bat baino kategoria zabalagoko izena
- hipokoristiko : izen baten aldaera familiar edo maitekorra
- hiponimo : objektu jakin bat baino kategoria murritzagoko izena
- meronimo : zati baten izena
- metonimia : gauzak beste izen batez izendatzea, esanahiaren desplazamenduaren bitartez
- paronimo : antzeko izenak
- sigla : hitz multzo baten inizialekin osatutako izena
- sinonimo : beste hitz baten esanahi bera edo bertsua duen terminoa