Zuberera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa: 12. lerroa:


* '''u > ü''' bilakaera, honako kasuetan ez da inoiz gertatzen:
* '''u > ü''' bilakaera, honako kasuetan ez da inoiz gertatzen:
a) '''r''' biguinaren aurretik eta ondotik: ''hur'' (ur, isurkaria), baina ''hür'' ([[hurritz]]aren fruitua); ''gü'', ''zü'', baina ''gu(r)e'', ''zu(r)i''.
a) '''r''' biguinaren aurretik eta ondotik: ''hur'' (ur, isurkaria), baina ''hür'' (fruitua); ''gü'' eta ''zü'', baina ''gu(r)e'' eta ''zu(r)i''.
b) '''rd''' edo '''rth''' aurretik eta ondotik: ''úrdin'', ''urthail''.
b) '''rd''' edo '''rth''' aurretik eta ondotik: ''úrdin'', ''urthail''.
c) '''s''' aurrean, ia inoiz ez: ''ikhúsi'', ''bústi'', ''gustátü''.
c) '''s''' aurrean, ia inoiz ez: ''ikhúsi'', ''bústi'', ''gustátü''.
d) '''u''' bokala '''o''' zahar batetik datorrenean: ''Nun'', ''huñ'' (oin).
d) '''u''' zaharra ez denean: ''Nun'' (non), ''huñ'' (oin).


* '''o > u''', ia beti: ''uhuñ'' (ohoin, lapur), ''hun'' (on), ''nur'' (nor), ''nuiz'' (noiz), ''zuñ'' (zein).
* '''o > u''', ia erabat: ''uhuñ'' (ohoin, lapur), ''hun'' (on). Galdetzaileak: ''nur'' (nor), ''nuiz'' (noiz), ''zuñ'' (< zoin), eta abar.


* '''i - ü > ü - ü''': ''düzü'', ''nündüzün'', ''ükhüzi'' (ikuzi), ''üthüri'' (iturri), ''üngürü'' (inguru).
* '''i - ü > ü - ü''': ''düzü'', ''nündüzün'', ''ükhüzi'' (ikuzi, garbitu), ''üthüri'' (iturri), ''üngürü'' (inguru).


* ''üa > ia'': zah. aingürüa > egun ''aingü(r)ía'' (aingerua).
* ''üa > ia'': zah. aingürüa > egun ''aingü(r)ía'' (aingerua).
25. lerroa: 25. lerroa:
* '''au > ai''': ''gaiza'' (gauza), ''gai'' (gau), ''iáñ'' (iraun).
* '''au > ai''': ''gaiza'' (gauza), ''gai'' (gau), ''iáñ'' (iraun).


* Euskararen bokal [[sudurkari]] zaharrak gorde dituzte zubererak eta [[erronkariera]]k. Idaztean ez dira bereizten.
* Euskararen bokal [[sudurkari]] zaharrak gorde dituzte zubererak eta [[erronkariera]]k.


'''Kontsonanteak'''
'''Kontsonanteak'''
31. lerroa: 31. lerroa:
* Txistukari ahostunak, [[gaskoiera]]ren eraginez jasoak.
* Txistukari ahostunak, [[gaskoiera]]ren eraginez jasoak.


* r biguina ia erabat galdu da: ''ági'' (haragi), ''iói'' (erori). Batzuek, ''óo'' (oro). Era berean, rr > r.
* XX. mende hasieratik, '''r''' biguina ia erabat galdu da: ''ági'' (haragi), ''iói'' (erori). Batzuek, ''óo'' (oro). Era berean, '''rr > r''': ''üthüri'' (iturri).


* Hasperena kontsonante ondoren: ''bethi'', ''aiphátü'', ''ikhúsi'', ''belhar'', ''lanhú'', ''urhentü'' (bukatu).
* Hasperena kontsonante ondoren, [[Iparralde]]ko beste mintzoetan baino gehiago: ''bethi'', ''aiphátü'', ''ikhúsi'', ''belhar'', ''lanhú'', ''urhentü'' (bukatu).


* n, l ondoren, p eta t oso ohikoa, gainerako euskalkietan ez bezala: ''-entako'' (adb: ''amaintáko''), ''sükhálte'' (sukalde), ''etxálte'' (etxalde, baserri), ''igánte'' (igande).
* '''n''', '''l''' ondoren, '''p''' eta '''t''', gainerako euskalkietan ez denan: ''-entako'', ''sükhalte'' (sukalde), ''etxalte'' (etxalde, baserri), ''igante'' (igande).


'''Azentua'''
'''Azentua'''


* Azentu markatua, gehienetan, azkenaurreko silaban. Azken silaban, kontrazioen ondorioz izaten da: a) ''alhabá'' < alhabá + -a b) ardú, gazná, orgá < *ardáno, *gaztána, *orgána.
* Azentu markatua, gehienetan, azkenaurreko silaban. Azken silaban denean, bokal kontrazioen ondorioz da.


* Singularra eta plurala bereizteko: lagünak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén.
* Singularra eta plurala bereizteko: lagünak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén.

01:24, 4 apirila 2008ko berrikusketa

Euskalkien hedadura

Zuberera euskararen euskalki bat da, Zuberoa ia guztian eta administrazioz Biarnokoa den Eskiulan mintzatzen dena. Bere kokagunea dela eta, biarnesaren (okzitanieraren) eragina izan du hiztegian eta fonologian. Berdintasun handiko euskalkia bada ere, bi aldaera nagusitan banatu izan da: Pettarrako aldaera iparraldean eta Basabürükoa hegoaldean. Iparraldeko zenbait herrixka Amikuzeko euskarara hurbiltzen dira, eta hangoa behenafar eta zuberotarraren tarteko hizkeratzat hartzen da. Herri horiek Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne eta Etxarri dira.

Bere urruntasun administratibo eta geografikoagatik, Euskara batuarekin desberdintasun handien dituen euskalkia da bizkaierarekin batera, bai ahoskeran (azentu markatua, ü hotsa eta txistukari ahostunak), bai hiztegian eta morfologian. Euskalkien artean, egun desagertua dagoen Erronkarierarekin antzekotasun gehien zituen euskalkia da, hainbeste non Bonaparteren sailkapenean dialekto bakarra osatzen baitzuten.


Ezaugarri Orokorrak

Fonologia

Bokalak

  • u > ü bilakaera, honako kasuetan ez da inoiz gertatzen:

a) r biguinaren aurretik eta ondotik: hur (ur, isurkaria), baina hür (fruitua); eta , baina gu(r)e eta zu(r)i. b) rd edo rth aurretik eta ondotik: úrdin, urthail. c) s aurrean, ia inoiz ez: ikhúsi, bústi, gustátü. d) u zaharra ez denean: Nun (non), huñ (oin).

  • o > u, ia erabat: uhuñ (ohoin, lapur), hun (on). Galdetzaileak: nur (nor), nuiz (noiz), zuñ (< zoin), eta abar.
  • i - ü > ü - ü: düzü, nündüzün, ükhüzi (ikuzi, garbitu), üthüri (iturri), üngürü (inguru).
  • üa > ia: zah. aingürüa > egun aingü(r)ía (aingerua).
  • au > ai: gaiza (gauza), gai (gau), iáñ (iraun).

Kontsonanteak

  • XX. mende hasieratik, r biguina ia erabat galdu da: ági (haragi), iói (erori). Batzuek, óo (oro). Era berean, rr > r: üthüri (iturri).
  • Hasperena kontsonante ondoren, Iparraldeko beste mintzoetan baino gehiago: bethi, aiphátü, ikhúsi, belhar, lanhú, urhentü (bukatu).
  • n, l ondoren, p eta t, gainerako euskalkietan ez denan: -entako, sükhalte (sukalde), etxalte (etxalde, baserri), igante (igande).

Azentua

  • Azentu markatua, gehienetan, azkenaurreko silaban. Azken silaban denean, bokal kontrazioen ondorioz da.
  • Singularra eta plurala bereizteko: lagünak/lagünék, lagüná(r)i/lagünér, lagünáen/lagünén.
  • Erdarazko -on > ~u. araz~u (arrazoi), sas~u (sasoin).

Izen Morfologia

Hiztegia

Hiztegia ezberdina izan daiteke eskualdetik eskualdera, baita herri batetik bestera ere kasu askotan. Hemen hitz ezagun batzuk baino ez dira agertzen.

  • agitü: gertatu, jazo
  • borthü: mendi.
  • ebi: euri
  • eijer: eder
  • ekhi: eguzki
  • elki: irten
  • hunki, ontsa: ongi
  • lili: lore
  • koblakari: bertsolari
  • sükalte: sukalde
  • üken: ukan
  • ürrentü: bukatu, amaitu
  • üsü: maiz, sarri
  • Xiberoa: Zuberoa

Literatura

Musika

Kanpo loturak