Zigoitia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°58′06″N 2°43′42″W / 42.9683°N 2.7282°W / 42.9683; -2.7282
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
168. lerroa: 168. lerroa:


== Zigoitiar ospetsuak ==
== Zigoitiar ospetsuak ==
* [[Juan Bautista Artzamendi]] ([[Mendarozketa]], 1635-1720), [[inkisidore nagusi]]a izan zen
* [[Juan Saenz de Buruaga|Juan Saenz de Buruaga Ortiz de Landaluze]] ([[Berrikao]], [[1707]] - [[Zaragoza]], [[1777]]), artzapezpiku eta katedraduna<ref>{{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/119562 «Juan Saenz de Buruaga»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>.
* [[Juan Saenz de Buruaga|Juan Saenz de Buruaga Ortiz de Landaluze]] ([[Berrikao]], [[1707]] - [[Zaragoza]], [[1777]]), artzapezpiku eta katedraduna<ref>{{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/119562 «Juan Saenz de Buruaga»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>.
* [[Prudentzio Maria Berastegi|Prudentzio Maria Berastegi Mariaka]] ([[Manurga]], [[1747]] - [[Gasteiz]], [[1823]]) politikaria. 1778. urtean, Arabako errejidore nagusi eta diputatu hautatua.
* [[Prudentzio Maria Berastegi|Prudentzio Maria Berastegi Mariaka]] ([[Manurga]], [[1747]] - [[Gasteiz]], [[1823]]) politikaria. 1778. urtean, Arabako errejidore nagusi eta diputatu hautatua.

19:47, 22 ekaina 2019ko berrikusketa

Zigoitia
 Araba, Euskal Herria
Apodakaren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaZuia-Gorbeialdea
Izen ofizialaZigoitia
AlkateaJoseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01138
INE kodea01018
Herritarrazigoitiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′06″N 2°43′42″W / 42.9683°N 2.7282°W / 42.9683; -2.7282
Map
Azalera102,07 km2
Garaiera600 metro
Distantzia15 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.821 (2023)
−1 (2022)
alt_left 803 (%44,1) (%51,8) 944 alt_right
Dentsitatea0,02 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 31,86
Zahartze tasa[1]% 27,16
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,42 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,47 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 29,97 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 16.7 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.98 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zigoitikoudala.org/


Zigoitia[4] Arabako iparraldeko udalerri menditsu bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa, Gorbeia menditik gertuen dagoena. Zadorra ibaiaren eskuinaldeko zenbait adarrek ureztatzen dute, bereziki Zubialde izenekoak. Gasteiztik 15 bat kilometro iparraldera dago.

Ondategi da herriburua.

Izena

Zigotia toponimoa Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da, Zuia udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.

1025eko Donemiliagako goldean Zuffia de Suso eta Zuffia de Suso ageri dira, Dibinako alfozaren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozean Zuhiabarrutia ere aipatzen da.

Juan Antonio Llorenteren Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas (1807) Zuffia de Suso gaurko Zigotia eta Zuffia de Iuso gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideek Zuffia de Suso idazten zutena herrikoek Zuffia-Goitia izendatzea.

Hurrengo mendeetan Zuhigutia (1233), Çoygoitia (1257), eta Zuigoitia (1338) ageri izan ziren 1457an Cigoitia ageri arte. Dena den, badirudi ahozko hizkeran jatorrizko formari eutsi zitzaiola; izan ere, duela gutxi arte jaso izan da Suiguitixe Legutioko euskaldun zaharren artean.

Toponimoaren azpiko Zuia izena zubia hitzetik letorke, euskal toponimian beste hainbatetan gertatu den bezala. Hipotesi horren arabera, toponimoaren bilakabidea honakoa izango zen: Zubia ?-> Zuffia (1025) ->Zufia (1089) -> Zuia (1457). Horren alde aipa liteke Zigoitiko ibai nagusiak Zubialde izena duela.

Zigoitia izenaren amaierako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Zigoitia, Zigoitiarekin, Zigoitian..., baina Zigoitiko, Zigoititik, Zigoitira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Zigoiti maitea, Zigoiti osoan, Gure Zigoiti hau...[4]

Geografia

Udalerri mugakideak

Historia

Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez, Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hori Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez, gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da alde horretako mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).

Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Handik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.

Ondategitik hurbil dagoen Artzegi koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude. Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin dago. Aztarnen arabera, herrixka hori gotorleku bat izan zen. Herrixka berean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.

Erromatarren garaiko ezer ez da aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.

Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorentzo parrokia kasu.

1192. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak Larraun forua edo hiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan egiten ziren.

XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.

Ekonomia

Herriko jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza, nekazaritza eta baso ustiapena dira. Zekaleak, patata eta arbiak dira ekoizpen nagusiak. Baso azalera herri jabetzako 8.603 Ha-koa da. Abeltzaintza, batez ere, behi eta ardiena da. Irina egiteko hamar errota ere badaude.

Banaketa administratiboa

Zigoitiko udalerriak herri hauek ditu bere barnean:

Demografia

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zigoitiko populazioari dagokionez. Inguruko udalerrietan bezala, eta nekazaritzari lotutako lurraldea izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera, berriz, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietara izandako emigrazioaren ondorioz.

1980eko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio handien ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira. Hala bada, populazioa bikoiztu egin zen 20 urtetan.

Zigoitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Zigoitian Euskal Herria Bildu koalizioak zuzentzen du udala. Alkatea koalizioko Ioseba Mikel Las Heras da 2011ko udal hauteskundeez geroztik.

Zigoitiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
4 / 9
320 (% 37,04)
4 / 9
324 (% 35,10)
Sarragoa
3 / 9
278 (% 32,18)
3 / 9
307 (% 33,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
175 (% 20,25)
1 / 9
138 (% 14,95)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
64 (% 7,41)
1 / 9
98 (% 10,62)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean


Kultura

Euskara

Jose Beobide[5] zestafearrari, Zigoitiko tokiko euskararen azken hiztunari, 2010ean jasotako testigantza.[6][7]

Zigoitiko tokiko euskara Otxandio inguruko euskararen[8][9] barnean sailkatzen da, mendebaldeko bizkaieraren barne dagoen tarteko euskalkian. Tokiko euskara, ordea, galzorian da, hiztun bat besterik ez baitu gaur egun: Jose Beobide zestafear artzaina.[10]

2001eko datuen arabera, udalerriko 1258 biztanleetatik 298 euskaldunak ziren, 274k euskaraz egiteko nolabaiteko gaitasuna zuten eta gainontzeko 686ak erdaldunak ziren. Etxeko hizkuntza eta ama hizkuntza nagusiki gaztelania zen alde handiz. 2006.urtean, aldiz, euskaldunak % 23 zirela jotzen zen.

Jaiak

Zigoitiko udal pilotalekua, 2012ko herriko jaietan, esku huskako pilota partida jokatzen ari zirela.
  • Uztailaren azken asteburuan, Zigoitiko udalerriaren festak ospatzen dituzte.
  • Irailaren bigarren asteburuan, Zigoitia Euskaraz jaia ospatzen da

Ondasun nabarmenak

Mairuelegorretako sarrera.

Zigoitiar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  5. «Beobide Garmendia, Jose - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05T10:11:55Z).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  7. «Zestafen euskaldunik ez» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  8. «Otxandio ingurukoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  9. «Zigoitia» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  10. «Joxe Beobide: "Euskaldunari ez diote maitasunik izan"» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  11. (Gaztelaniaz) «Juan Saenz de Buruaga», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zigoitia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa