Joaquín Ignacio Barrenetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa: 30. lerroa:
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Bilbotarrak]]
[[Kategoria:Espainiako enbaxadoreak]]
[[Kategoria:Espainiako enbaxadoreak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko diplomazialariak]]

22:10, 22 ekaina 2019ko berrikusketa

Joaquín Ignacio Barrenetxea

Bizitza
JaiotzaBilbo1681eko irailaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaHaga1753ko urtarrilaren 19a (71 urte)
Familia
AitaFernando Barrenetxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakEspainiako Ondorengotza Gerra

Joaquín Ignacio Barrenetxea Erkiñigo (Bilbo, 1681eko irailaren 10a - Haga, 1753ko urtarrilaren 19a), Portuko markesa, euskal diplomatikoa izan zen. Erreginaren maiordomoa, Ogasun Kontseiluko kontseilaria, Soissonseko kongresuan ministro ahalguztiduna eta enbaxadorea izan zen Zazpi Herbehere Batuen Errepublikan.[1]

Biografia

Lehen urteak

Bilboko merkatarien familia garrantzitsu batean jaio zen. Bere aita Fernando Barrenetxea izan zen, Bilboko alkatea[2] eta 1666an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zena[3]. Bere ama María Erkiñigo izan zen, Bilboko Probestu Nagusiarne Tenientea eta Abusuko parrokia bateko patronoa[2].

Txikitan bere osaba Andres Barrenetxearekin bidali zuten ikastera, Quitoko gobernadorea[4]. Denbora bat berarekin egon eta gero, Espainiako erregearen zerbitzura hasi zen lanean, Espainiako Ondorengotza Gerran Borboi etxearen alde. Urte batzuk bertan pasa eta gero Bizkaiko kontrabandoaren eta komertzioaren inspektore lanetan hasi zen. 1710etik aurrera José Grimaldo eta Montehermosoko markesaren babespean Filipe V.a Espainiakoaren gortean hasi zen[1].

Posizio horietatik bere ibilbide diplomatikoa hasi zuen. 1711an Calatravako Ordena eskuratu zuen, eta hurrengo urtean errege etxearen auditore izendatu zuten. 1720an Ogasun Kontseilari eta 1725ean Luisa Elisabet Orleanskoaren maiordomo[1].

Lan diplomatikoa

1727ko uztailaren 29an Bournonvilleko dukearekin eta Santa Cruz del Marcenadoko markesarekin batera Soissonseko Kongresuan hartu zuen parte, Espainiako monarkiaren interesen defentsan. Kongresu horretan erabaki ziren puntuen artean zeuden Gibraltar eta Menorkaren jabetza, Beltzen Asientoa edo Ternuako bakailuaren gaineko eskubidea[1]. Espainiak, bere aldetik, Italiako jabetzak mantentzea nahi zuen[5].

1741eko apirilaren 12an ministro ahalguztidun izendatu zuten Suedian[1]eta, ondoren Portuko markes izendatu zuten, Oionen[6]. 1746an Danimarkarako ministro ahalguztidun izendatu zuten, baina ez zuen kargua inoiz hartu. Ondoren, Probintzia Batuetako enbaxadore izendatu zuten[1].

Bizitza pribatua

Bi aldiz ezkondu zen Barrenetxea. Lehenengo ezkontza 1707ko urtarrilaren 24an izan zen Juana Josefa Novia de Salcedorekin. Bere seme nagusia José Fernando izan zen, Isabel Farnesioren maiordomoa, Solana eta Portuko markesa; bigarrena, Pablo, Puente Fuerteko markesa eta ministro ahal-guztiduna Danimarkan, Suedian eta enbaxadorea Holandan; bere alaba Teresa Joaquín de la Garma Novia de Salcedorekin ezkondu zen, Pesadillako markesa[1][7].

1730eko abuztuaren 6an María Montmorency Macoyrekin ezkondu zen Parisen, baina ez zuten seme-alabarik eduki[1].

Euskararen erabilera

2019ko ekainaren 21ean aurkeztu zenez, bere gutunetako batzuetan, eliteko beste pertsona batzuekin euskaraz idazten zuen. Batzuetan, diplomaziari lotutako gaiak ere lantzen zituen[8].

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h «Joaquín Ignacio de Barrenechea y Erquiñigo | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  2. a b (Gaztelaniaz) Revista Hidalguía número 70. Año 1965. Ediciones Hidalguia (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  3. «Barrenechea Mujica, Fernando de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  4. «Barrenechea Campo, Andrés - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  5. (Gaztelaniaz) Historia general de España y América: los primeros Borbones. América en el siglo XVIII. Tomo XI-1. Ediciones Rialp 1983 ISBN 9788432121074. (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Oyón – Marqueses del Puerto» Nuestros Escudos 2014-03-09 (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  7. «Joaquín Ignacio Barrenechea y Erguiñigo, I Marqués del Puerto» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).
  8. Berria. ««Euskal elitea» XVIII. mendean euskaraz aritzen zela erakusten duen gutun sorta» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-22).