Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua da lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea. Beste modu batera esanda, ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek dagokien guneetako hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran izango duten eragina. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren helburua da lurralde-eremu (auzo, herri, hiri, eskualde) jakin bateko proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek bertako errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea. Beste modu batera esanda, ELEk neurtzen du hirigintza proiektuek, turismokoek edota jarduera sozioekonomikoari lotutako aldaketek, esate baterako, dagokien guneetako hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran izango duten eragina. Horrez gain, euskararen eta euskal hiztun elkartearen egoerari kalterik eginez gero, horiek murrizteko eta aurre hartzeko neurriak proposatzen dituen tresna ere bada.

Xede horretan, elkar hartuta joan beharko dute ikuspegi teknikoak, politikoak, juridikoak eta sozialak. Izan ere, Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna sortze hutsak ez du tresnaren bidez lortu nahi dena lortzeko biderik emango. Eragin linguistikoaren ebaluazioak adostasun politikoak, babes juridikoa eta sozioala ezinbestekoak ditu, benetan, horren helburuz proiektu eta jarduera pribatu zein publikoek euskarari kalterik ez egitea lortuko badugu.

14:14, 28 ekaina 2019ko berrikusketa

Filosofia

ELEren aplikazioak lehendik ere bistakoa zen, baina behar beste mahai gaineratu ez zen ebidentzia jarri du begien bistan: hizkuntza-politikek erabateko zeharkakotasuna izan behar dute. Alegia, ez da nahikoa euskararen aldeko politikak euskara sailetik soilik exekutatzea. Beharrezkoa da sail zein egitasmo guztietan euskara kontuan izatea, baldin eta hizkuntzaren normalizazioan neurri eraginkorrak hartu nahi badira.

Arnasguneen bilakaerak argi erakusten du, lurralde antolaketa mailan garatutako politikek eta garapen teknologikoak eremu horietako hizkuntza-politikatzat hartu diren politikek baino eragin dezente nabarmenagoa izan dutela. Esaten genuen eta esan dugu, harreman sozial guztietan hizkuntza presente dagoen neurrian, ez dagoela politika publikorik hizkuntza-erabileran eragitetik at. Beti, hiztun batzuen edo beste batzuengan, onerako edo txarrerako, eragiten dute politika publikoek. Gauzak horrela, hizkuntza-politikaren paradigma moldatu eta politikaren sail baten gisa ulertu beharrean, politikan oro har integratu beharreko ikuspegi gisa ulertu beharko litzateke. Bai norabide horizontalean, arlo edo departamentu desberdinetan; bai eta norabide bertikalean, Toki Administraziotik Administrazio Nagusiraino. Horrek politika guztiek dakarten hizkuntzaerrealitatearen bilakaera aintzat hartzetik, sakoneko aldaketak ekarri beharko lituzke.

Lege babesa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UEMAk 2014an abian jarritako proiektua da Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa. UEMAk kezka berezia zuen arnasguneekin. Izan ere, udalerri horietako asko hauskorrak dira soziolinguistikoki, eta ikusi izan da hirigintza proiektuek asko eragin dutela haietan[1]. Bi erakunde horiek eginiko bideari jarraiki, 2016an, EAEko Udal Legea (2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei Buruzkoa) onartu zuten, Eusko Jaurlaritzako legebiltzarrean, EAJ eta EH Bilduren botoekin. Bertan, 7.7 puntuan, aipatzen da udalerrietako errealitate soziolinguistikoan eragina izango duten proiektuak berariaz aztertu beharko direla ELErekin[2]. Honelaxe dago jasota lege horretan:

Udal euskaldunetako egoera soziolinguistikoan eragina izan dezaketen proiektu edo plangintzak onesteko prozeduran, ekimen horiek euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez izan lezaketen inpaktua ebaluatuko da, eta ebaluazio horren emaitzen arabera egoki irizten zaizkien neurriak proposatuko dira[3].

ELE aplikatu zaien hainbat proiektu

Dagoeneko EAEko eta Nafarroako zenbait lekutan aplikatu zaie ELE Hirigintza Plan Orokorrei, plan partzialei edo turismo planei, esate baterako. Horietan, planek izango duten neurriak neurtu dira, eta neurri horiek arintzeko proposamenak egin dira. Honakoak dira proiektu horietako batzuk:

  • Alegiko Hirigintza Plan Orokorra.
  • Azpeitiko udal sustapeneko etxebizitzen hirigintza proiektuari.Orioko Hirigintza Plan Orokorra.
  • Errezilgo Hirigintza Plan Orokorra.Orexako Hirigintza Plan Orokorra.
  • Munitibarko Hirigintza Plan Orokorra.
  • Lekarozko Aroztegiko udalaz gaindiko plan sektoriala.
  • Lekeitioko turismo plana.
  • Tolosaldeko Lurraldearen Zatiko plana.
  • Zeraingo Elizatze auzoko plan partziala.
  • Zarauzko Hegoalde guneko plan partziala.

Erreferentziak

  1. Irureta, Onintza. Zer gertatzen da herri euskaldunean mila etxe eraikiz gero?. (Noiz kontsultatua: 2019-06-28).
  2. Goikoetxea, Garikoitz. «EAEko hirigintza proiektuek aztertu egin beharko dute hizkuntza eragina» (PDF) Berria (Noiz kontsultatua: 2019/06/28).
  3. Txantiloi:Eu eta es «2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.» (PDF) euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019/06/28).