«Arnasgune»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
576 bytes added ,  Duela 1 urte
 
== Arnasguneen ezaugarriak ==
Ez dago marra zehatz bat adierazteko zein diren arnasguneak eta udalerri euskaldunak<ref>{{Cite web|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2243/013/001/2017-11-23/herri_euskaldunak_eta_arnasguneak.htm|izenburua=Herri euskaldunak eta arnasguneak|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=Berria|aldizkaria=|abizena=Goikoetxea|izena=Garikoitz|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=}}</ref>, baina hainbat datuk lagundu dezakete bereizketan: ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira, oro har, arnasguneak. Hortik beherako zifretan, udalerri euskaldunak izan arren, agian, ez da horren erraza erabat euskaraz bizitzeko ohitura duten udalerriak aurkitzea. Arnasguneek honako ezaugarri bereiziak dituzte:
 
* '''Transmisioa:''' Arnasguneetan, belaunaldiz belaunaldi transmititu da hizkuntza, gurasoetatik seme-alabetara, modu naturalean. Bizilagunen lehen hizkuntza euskara izan ohi da, eta erabat naturala da beraientzat euskaraz bizitzea eta izatea. Oso faktore garrantzitsua da hori, hizkuntzak iraungo badu.
 
== Bilakaera ==
Azken urteetako joerari erreparatuz gero, Euskal Herriko gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, eta arnasguneak arriskuan daude kasu askotan<ref>{{Cite web|url=http://www.soziolinguistika.eus/files/mikel_zalbide.pdf|izenburua=Arnasguneak. Etorkizuneko erronkak|sartze-data=2019/06/28|egunkaria=UEMA - IX. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=Euskara|formatua=PDF}}</ref>. Egia da azken urteetan lan handia egin dela euskararen normalkuntzan eta alfabetizazioan. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten pertsonak. Horrek ekarri du erabat erdalduna den udalerririk ez egotea, batik bat, EAEn. Ezagutzak, ordea, ez dakar berarekin erabilera, eta herri erdaldundak euskalduntzen ari diren bitartean, gune euskaldunenak erdalduntzen ari dira, homogeneizazio egoera batera hurbilduz. Ezagutza beherantz doa herri euskaldunetan, baina, batik bat, erabilera ari da jaisten: euskaraz egiteko hautua, alegia.
 
Hori azaltzeko hamaika faktore izenda daitezkeen arren, garbi dagoena da ez dagoela arrazoi bakar bat errealitate horren aurrean, eta esparru guztiek eragiten diotela euskararen egoerari: imigrazioak. hirigintza ereduak, egoera sozioekonomikoak, kultur ohiturak... Gune erdaldunak euskalduntzea joatea benetan pozgarria eta txalotzeko da, eta oraindik indar asko dago egiteko bide horretan; baina, UEMAren ustez, euskaldunei goian heldu behar zaie, haiek direlako gainontzekoen eredu.
25

edits

Nabigazio menua