Faktore anitzeko kautotze: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Terminoaren sorrera
No edit summary
15. lerroa: 15. lerroa:
[[Berezi:Kategoriak|Kategoria]]:
[[Berezi:Kategoriak|Kategoria]]:


*[[:Kategoria:Sarbide kontrolak|Kategoria:Sarbide kontrolak, autentifikazio metodoak]]
*[[:Kategoria:Autentifikazio metodoak]]

16:21, 29 ekaina 2019ko berrikusketa

Faktore anitzeko autentifikazioa (MFA) autentifikazio-metodo bat da zeinean ordenagailu erabiltzaile batek autentifikazio mekanismo batean gutxienez bi froga edo faktore aurkeztu behar ditu sarbidea lortzeko. Faktoreak hiru motakoak izan daitezke: ezagutza (erabiltzaileak eta erabiltzaileak soilik dakien zerbait), edukitzea (erabiltzaileak eta erabiltzaileak soilik duen zerbait), eta izatea (erabiltzailea eta erabiltzaileak soilik den zerbait).

Bi faktoreko edo urratseko autentifikazioan bi froga edo faktore eskatzen dira identitatea egiaztatzeko. Norberaren nortasuna frogatzeko beharrezkoak diren bi faktore aurkeztu behar dira. Autentifikazio saiakera batean, gutxienez osagai bat falta bada edo osagaia zuzena ez ba sarbidea ukatu egiten da. Delako sarbidea eraikin baten sarrera fisikoa izan daiteke, webgune baten saio-hasiera, erosketa edo bestelako eragiketa baten balidazioa...

Faktore anitzeko autentifikazio-eskemaren autentifikazio faktoreak honakoak izan daitezke:

Ezagutza. Erabiltzaileak eta soilik erabiltzailea dakien zerbait: pasahitza (karaktere-katea), PINa edo identifikazio pertsonaleko zenbakia, datu pertsonal baten galdera...

Edukitzea. Erabiltzailea eta soilik erabiltzaileak daukan zerbait: banku txartelaren datuak, segurtasun-tokena, erabilera bakarreko esteka, txarteleko erreferentzia zenbakiak, mugikorrera SMS bidez bidalitako kodea...

Izatea: Erabiltzailea eta soilik erabiltzailea den zerbait, berezkoa duena, gehienetan biometrikoa: hatz-marka, aurpegia, irisa edo portaerazkoa hala nola tekleatze biometrikoa.


Kategoria: