Edukira joan

«Gerra Soziala»: berrikuspenen arteko aldeak

11 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-K. a. +K.a.))
'''Gizarte Gerra''' ([[K. a. 91]]-[[K. a. 88]]) edo, zuzenago esanda ''Aliatuen Gerra'', [[Erromatar Errepublika|Erromako Errepublika]] eta [[Italia]]ko bere aliatuen arteko gerra bat izan zen, erromatar hiritartasunaren emateagatik.
 
[[Gaio Mario]] [[Erroma]]tik kanpo egon zen denboran ([[K. a. 99]]-[[K. a. 90]]), bake erlatiboko urte batzuk egon ziren, non, zirudienez, Senatuak kontrolatzen zuen boterea. Baina, [[K. a. 95]]ean [[Lex Licinia Mucia]] argitaratu zen, erromatar hiritartasuna modu iruzurlean lortu zuten aliatuen aurka zuzendua, euren artean ezinegon indartsu bat eragiten duena.
 
[[K. a. 92]]an [[Marko Livio Druso]] [[tribuno]] bezala aukeratua da, liskarrera daramaten neurri demagogiko batzuk prestatzen dituena, [[lege frumentario]] berri bat eta zilarrezko [[sestertzio]]aren debaluzioa. Aliatuekin ezkutuko adostasun bat ere aurkezten du, hiritartasun eskubidea aginduz, lurren banaketa berri baten gastuen ardura hartzearen truke. Ofizialki senatuak gaitzetsia, bere etxean hiltzen dute, gerra pizten duena.
 
Pizenarrek, lukaniarrek, marsiarrek, samnitarrek eta apuliarrek parte hartzen dute, hauei, etruriar eta umbriarrak batzen direlarik, ''Italia'' izeneko errepublika batean independente bezala aldarrikatuz, [[Korfinium]] hiriburu bezala zutela, [[Erroma]]tik ekialdera, senatu batekin eta txanpon propioa egiteko eskumenarekin. Hasieran, erromatarren porrotak bata bestearen atzean datoz, [[K. a. 90]]ean, senatuak, armadaren agintea [[Luzio Kornelio Sila|Silari]] ematen dion arte, baina Mario politikara itzultzen da eta agintea berreskuratzen du.
 
Azkenik, gerra, Silak Aeserniako banda samnitarrak suntsitzen dituenean amaitzen da. Aliatuek, garaituak izan arren, euren xedea lortzen dute, urte horien igaroan, italikoei erromatar hiritartasuna emango zieten hiru lege onartu baitziren.
 
1 Juliar legea [[K. a. 90]]ean. Erromak hiritartasuna ematen die leial mantendu ziren eta hala eskatu zuten hiri italikoei, eta jeneralak, hala merezi zuten erromatar jatorrikoak ez ziren soldaduei ematera ahalbidetu zituen.
 
2 Plautia-Papiria legea [[K. a. 89]]an. Erromak italiko orori ematen zion hiritartasuna, baita altxatutakoei ere, bi hilabeteko epean pretorioaren erregistroetan izena ematen bazuen
 
3 Ponpeiar legea [[K. a. 89]]an, eskubide latindarra, oraindik eskubide hau ez zuten [[Galia Zisalpina]]ko hiriei emanez. Onura, batez ere, [[Po]] ibaiaren iparraldera zeuden hiriek jaso zuten.
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako gerrak]]
[[Kategoria:K. a. 90eko hamarkada]]