Aterpe 1936: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «Aterpe 1936 eskultura oroigarri bat da, Espainiako Gerra Zibilean Bilbo defenditu zutenen omenezkoa, eta Frankismoaren biktimen aldekoa, Artxanda mendian dagoena, Bilbon. Gaztele...»
(Ez dago alderik)

16:08, 26 uztaila 2019ko berrikusketa

Aterpe 1936 eskultura oroigarri bat da, Espainiako Gerra Zibilean Bilbo defenditu zutenen omenezkoa, eta Frankismoaren biktimen aldekoa, Artxanda mendian dagoena, Bilbon. Gaztelerazko La Huella izenarekin ere bada ezaguna.

Eskultura 2006ko ekainaren 18an inauguratu zuten. Karbono-altzairuzko obra da. Juanjo Novella artista portugaletetarrak egin zuen; 8.000 kilo baino gehiago ditu eta 6 metro garai da. Gerrako gertaerak eta bereziki Burdinazko Hesiaren gudua gogoratzen duen oroimen-ibilbide baten parte da eskultura, Bilboko udalak antolatu duen ibilbide memorial bat.

Frankismoaren biktimen aldeko ekitaldi askotako tokia izan da inauguratu zenez geroztik.