Europar Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Bete ez den esaldi bat zegoen
No edit summary
153. lerroa: 153. lerroa:
* [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Bulgaria]] eta [[Errumania]] kide bihurtu ziren.
* [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Bulgaria]] eta [[Errumania]] kide bihurtu ziren.
* [[2007]]ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau [[2007]]ko [[abenduaren 13]]an sinatu zen [[Lisboa]]n. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, [[Irlanda]]n izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du.
* [[2007]]ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau [[2007]]ko [[abenduaren 13]]an sinatu zen [[Lisboa]]n. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, [[Irlanda]]n izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du.
*[[2014]]ko urtarrilaren 1ean, [[Kroazia]] Batasunean sartu zen, gaur egungo 29 estatuak osatuz.
*[[2014]]ko urtarrilaren 1ean, [[Kroazia]] Batasunean sartu zen, gaur egungo 28 estatuak osatuz.
* [[2014]]ko [[urriaren 1]]ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta [[Erresuma Batua]]k horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2597194/europar-batasuna--ateratzeak-ez-lioke-penarik-eragingo-cameroni/ «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek»], ''EiTB'', 2014-10-01</ref>.
* [[2014]]ko [[urriaren 1]]ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta [[Erresuma Batua]]k horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2597194/europar-batasuna--ateratzeak-ez-lioke-penarik-eragingo-cameroni/ «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek»], ''EiTB'', 2014-10-01</ref>.
*[[2014]]ko [[urriaren 21]]ean jakin zenez, [[Zipre]]ko Errepublikak blokeatu egingo zituen [[Turkia]]k Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta [[Nikosia]]k protestan hartu zuen erabakia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001955/019/004/2014-10-22/ziprek_blokeatu_egingo_du_turkia_ebra_batzea.htm «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea»], ''Berria'', 2014-10-22</ref>.
*[[2014]]ko [[urriaren 21]]ean jakin zenez, [[Zipre]]ko Errepublikak blokeatu egingo zituen [[Turkia]]k Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta [[Nikosia]]k protestan hartu zuen erabakia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001955/019/004/2014-10-22/ziprek_blokeatu_egingo_du_turkia_ebra_batzea.htm «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea»], ''Berria'', 2014-10-22</ref>.

11:01, 14 abuztua 2019ko berrikusketa

Ereserkia: Europako Ereserkia
Goiburua: Aniztasunean bat eginik

Europako bandera
Global European Union.svg
Geografia
HiriburuaBrusela[1]
50°50′48″N 4°21′6″E
Hiririk handienaLondres eta Paris
Azalera4.324.782 (7.a)
KontinenteaEuropa, Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika eta Asia
MugakideakErrusia, Norvegia, Bielorrusia, Suitza, Vatikano Hiria, San Marino, Ukraina, Moldavia, Ipar Mazedonia, Albania, Turkia, Brasil, Surinam, Monako, Liechtenstein, Maroko, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Andorra eta Serbia
Administrazioa
Europako Batzordeko PresidenteaJean-Claude Juncker
LegebiltzarraEuropako Parlamentua
Epai autoritateaEuropako Justizia Auzitegia
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria447.706.209 (2020) (3.a)
−65.775.481 (2019)
Dentsitatea105,68 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Giniren koefizientea0,304 (2011)
Giza garapen indizea0,876 (2011)
Ekonomia
MonetaEuro ()
BPG nominala17.277.697.660.475 $ (2017)
785.841.869.280,1 (2016)
BPG per capita33.836 $ (2017)
1.469 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa21.786.879.286.418 nazioarteko dolar (2017)
1.226.431.593.466 (2016)
BPG per capita EAPn42.516,705 nazioarteko dolar (2017)
2.298,19 (2016)
Historia
1993Maastrichteko Ituna
Bestelako informazioa
Aurrezenbakiabaliorik ez
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.
Internet domeinua.eu
europa.eu

Europar Batasuna[2] (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 28 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da[3]. 4.475.757 km2 ditu eta 513 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera[4]; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza[5], nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean[6]. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago[7]. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.

EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an[8]. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte ezein herrialdek ez du utzi EB edo haren aurreko erakundeetako bat, baina Erresuma Batua EBtik irteteko negoziazioetan ari da, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean.

Munduko gizakien % 7,3 bizi dira EBn,[9] baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6[10], eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada[11]. Gainera, EBko 28 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria[12]. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk misio diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da[13].

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko historia»

Historian zehar, hainbat inperiok Europa mailako zabalkundea izan zuten; hauen artean Erromatar Inperioa, Inperio Frankoa, Germaniako Erromatar Inperio Santua, Frantziako Lehen Inperioa eta Alemania nazia leudeke. Europan izandako gerren sarraskiak aintzat hartuta, 1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, hainbat politikari eta pentsalarik Europako herri eta estatuen arteko batasunean amesten zuten, besteak beste, Victor Hugo, Charles de Saint-Pierre, William Penn eta Giuseppe Manzini aipa daitezke.

Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean sortu ziren. Winston Churchillek Europako Estatu Batuak sortzea proposatu zuen. 1949an Europako Kontseilua sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.

Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957)

Hiru Erkidegoak (1958–1972)

Europar Erkidegoak (1973–1993)

Erkidegoen handitzea (1973-1992)
Berdez sortzaileak eta urdinez kide berriak.
Sakontzeko, irakurri: «Europar Erkidegoak»

Europar Batasuna

Batasunaren handitzea (1993-orain)
Berdez Maastricht aurrekoak, urdinez kide berriak.

Helburuak (1992)

  1. Garapen ekonomiko eta soziala modu orekatuan eta eten gabe bultzatu, barruko mugarik gabeko gunea sortuz, kohesio [[ekonomiko eta sozialaren bitartez, ekonomiaren eta monetaren batasuna ezarriz eta hitzarmen honetako eskakizunen araberako moneta bakarra prestatuz.
  2. Herriaren izaera nazioartean baieztatu etorkizunean herritar guztien defentsa ekarriko duen kanpoko politika eta segurtasunerako politika baten bidez.
  3. Herritarren eta kide diren estatuen interes eta eskubideen babesa sendotu, Batasunean sartzeko modua izan dadin.
  4. Justizia eta barruko arazoei dagokionez, elkarren arteko laguntza areagotu.

Kideak

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko estatu kideak»
1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera.[16]

2017an, hauek ziren Europako Batasuneko 27 estatu kideak (parentesi artean EBean sartu zen urtea; 6 herrialde sortzaileek 1957an osatu zuten formalki Europako Ekonomia Erkidegoa):

Sartzeko hautagai ofizialak

Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak:

Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten balizko hautagaiak:

Europar Batasunera sartzeko agendan ez dauden estatuak:

Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har litzakete.

Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egon litezke. Estatu horiek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBeko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBean sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.

Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBean sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.

Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.

Metropolitar guneak

Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:

  1. Paris, Frantzia, 10.136.000 biztanle;
  2. Essen-Dortmund, Alemania, 5.214.000;
  3. Madril, Espainia, 5.078.000;
  4. Milan, Italia, 4.282.280;
  5. Bartzelona, Espainia, 4.043.000;
  6. Berlin, Alemania, 3.764.000;
  7. Rotterdam, Herbehereak, 3.345.000;
  8. Atenas, Grezia, 3.247.000;
  9. Napoli, Italia, 2.905.000.

Erakundeak

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko Erakundeak»

Gaur egun Europar Batasuna bost erakundek gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua (Europar Kontseilua), Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia eta Europako Kontu Auzitegia.

Europako Batzordea EBaren botere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun, Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.

Parlamentuaren egoitza Estrasburgon.

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.

Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte eta Maltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.

Hizkuntzak

Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak 24 hauek dira: alemana, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, ingelesa, errumaniera, estoniera, finlandiera, frantsesa, greziera, hungariera, irlandera, italiera, kroaziera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txekiera. Dokumentu garrantzitsuak, hala nola lege testuak, hizkuntza ofizial horietako bakoitzera itzultzen dira.

Horiez gain, bost hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira: eskoziera, euskara, galesa, galiziera eta katalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.

Azkenik, badira inolako ofizialtasunik ez duten beste hizkuntza batzuk: bretainiera, erromantxea, frankoproventzera, frisiera, kaxubiera, korsikera, okzitaniera, samiera, sardiniera, eta abar.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Cybriwsky, Roman Adrian. (2013-05-23). Capital Cities around the World: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture. ABC-CLIO ISBN 9781610692489. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  2. EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. .
  3. (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «The EU in brief - EUROPA» European Union (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  4. (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «One market without borders - EUROPA» European Union (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  5. «EUROPA - Glossary - Common commercial policy» web.archive.org 2009-01-16 (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  6. (Ingelesez) «Inforegio - EU Regional Policy» ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  7. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  8. P.), Craig, P. P. (Paul. (2011). EU law : text, cases, and materials. (5th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199576999. PMC 714724945. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  9. «European Demographic Datasheet 2018» www.populationeurope.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  10. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  11. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  12. «Europar Batasunak irabazi du Bakearen Nobel Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  13. McCormick, John. (2007). The European superpower. Palgrave Macmillan ISBN 1403998450. PMC 71266552. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
  14. «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek», EiTB, 2014-10-01
  15. «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea», Berria, 2014-10-22
  16. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europar Batasuna Aldatu lotura Wikidatan
  • (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz) EBren webgune ofiziala