Eslaviar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa: 29. lerroa:


[[Kategoria:Eslaviar etniak]]
[[Kategoria:Eslaviar etniak]]
[[Kategoria:Hizkuntza eskualdeak]]

22:16, 19 abuztua 2019ko berrikusketa

Eslaviarren ohiko sailkapena:      Mendebaldeko eslaviarrak      Ekialdeko eslaviarrak      Hegoaldeko eslaviarrak

Eslaviarrak Europako erdialdean eta ekialdean bizi diren zenbait gizabanako eta etnia dira. II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Eslaviar herriak VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren, XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zutelarik. Europaren lurralde erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatua dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Egungo herrialdeak

1991 Jugoslavia ohiaren banaketa etnikoa.[1]

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta eslaviar izena hartzen dute egungo errusiarrek, bielorrusiarrek, ukrainarrek, poloniarrek, txekiarrek, eslovakiarrek, esloveniarrek, kroaziarrek, serbiarrek, bosniarrek eta bulgariarrek.

Iparraldeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean; poloniarrak, txekiarrak eta eslovakiarrak, sartaldean) eta hegoaldeko eslaviarrak edo jugoslaviarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak eta bulgariarrak) bereizten dira, oro har.

Erlijioa

Kristau ortodoxoak dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), musulmanak bakarren batzuk (bosniakoak) eta katolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eslaviar Aldatu lotura Wikidatan